Piritoo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa:
{{mitologia infotaula}}
[[Fitxategi:Sebastiano Ricci 045.jpg|thumb|200px|''Zentauro eta lapitarren arteko borroka''. [[Sebastiano Ricci]], [[1715]]]]
'''Piritoo''', [[Ixion]] eta [[Dia (mitologia)|Diaren]] semea zen, eta, [[Butes]]en alaba zen [[Hipodamia]]rekin ezkondu zenean, errege gazteak, bere anaiorde [[zentauro]]ak gonbidatu zituen. Piritoo zein bere emaztea, zentauroekin senidetuta zeuden. Ezkontza handi bat izan zen, ospakizun handi batekin, non janaria eta edaria barra-barra egon zen. Zentauroak, mozkortu ondoren, Piritooren emaztea bortxatzen eta gonbidatutako emakumeak bahitzen saiatu ziren. Lapitarrek, gerra odoltsu baten ondoren, zentauroak garaitu eta [[Tesalia]]tik kanporatzea lortu zuten. Gonbidatutako gizonezko guztiak, zentauroen aurka batu ziren gudu bortitz batean. Horien artean zeuden lapitarrak, Piritooren senideak, hauek, [[Teseo]] batu zitzaielarik. Zentauro eta lapitarren arteko gudua, azken hauen garaipenarekin amaitu zen. Elezahar honek, zibilizazioaren barbarotasunarekiko garaipena sinbolizatzen du.