Munduko Merkataritza Erakundea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
26. lerroa:
[[1986|1986an]], GATTek deituriko biltzar oso garrantzitsu batek, [[Punta del Este|Punta del Esten]] ([[Uruguai]]), adierazpen bat [http://www.sice.oas.org/trade/Punta_s.asp] onetsi zuen, zeinean negoziazio komertzialen erronda aldeaniztun bat prestatu baitzen, “[[Uruguaiko Erronda]]” izenarekin ezagutuko zena, nazioarteko merkataritzaren alorrean indarrean zeuden hainbat hitzarmen ordezkatu eta zabaltzeko.
 
Erronda hura [[1993]]ra arte luzatu zen eta [[Marrakex|Marrakexen]] ([[Maroko]]) urte hartan egindako bilera batekin amaitu zen. Bertan, Errondaren "Bukaerako Akta" sinatu zen, bai eta hainbat arlori buruzko hitzarmen-multzo bat ere, besteak beste “Munduko Merkataritza Erakundea sortzeko hitzarmena" [http://www.wto.org/spanish/docs_s/legal_s/04-wto.pdf], besteak beste. Une hartan adostuta geratu zen GATTen sorrerako xedapenak “1947ko GATT” izenaz ezagutuko zirela eta geroago erabakitako aldaketen ondoriozkoak, berriz, “1994ko GATT” izenaz.
 
Uruguaiko Errondak lehen aldiz ekarri zituen “merkataritza sistema aldeaniztunera” lehenago bazterrean utzitako hainbat gai, haietariko nagusiak zerbitzuen merkataritza, [[Nekazaritza|nekazaritza]], [[Ehungintza|ehungintza]] eta [[Jabego intelektual|jabego intelektuala]] izanik haietariko nagusiak.
 
== Kritikak ==