Fermaten azken teorema: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
10. lerroa:
[[III. mende]]an [[Alexandria]]n bizi zen [[Diofanto]] matematikariak idatzi zituen liburu batzuetan biltzen zen grekoek aritmetikaz zuten ezagutza. Liburu horiek [[arabiera]]ra itzuli ziren eta arabiarren matematikan nabaria izan zen beren eragina. [[Erdi Aroa]]n, [[mendebaldeko Europa]]ra heldu zirenean, jatorrizko hamalautik sei besterik ez ziren gelditzen. Galduta zeuden zazpi liburuetatik lau [[Iran]]go [[Maxhad]]en aurkitu dituzte oraintsu, [[1971]]. urtean, arabierazko itzulpenean.<ref name="elhuyar">{{erreferentzia|izena= Javier |abizena= Duoandikoetxea Zuazo | url= http://aldizkaria.elhuyar.eus/erreportajeak/fermat-en-azken-teoremaren-inguruan/ |izenburua= Fermat-en azken teoremaren inguruan |argitaletxea= ''elhuyar zientzia eta teknologia'', CC-BY-SA 3.0 lizentzia, aldizkaria.elhuyar.eus | sartze-data=2018-3-5}}</ref>
 
[[Fitxategi:Pierre de Fermat.jpg|thumb|200px|left|[[Pierre de Fermat]].]]
Aspaldiko sei haiek [[1621]]. urtean eman zituen argitara [[Claude Gaspard Bachet de Méziriac|Bachet de Méziriac]]ek, grekoari [[latin]]ezko itzulpena eta iruzkinak erantsiz. Hauxe izan zen Fermatentzat [[zenbakien teoria]]ko emaitzen iturri nagusia. Hain zuzen, liburuan bertan idazten zituen Fermatek bere ohar eta iruzkinak eta hil eta gero semeak hartu zuen Diofantoren ''Arithmetica'' aitak eginiko oharrekin argitaratzeko ardura.<ref name="elhuyar"></ref>