Epimeteo (satelitea): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xabi22 (eztabaida | ekarpenak)
Atal bat gehitu.
98. lerroa:
 
1980an, [[Voyager 1|Voyager]] zundak Saturnotik hurbil igaro zirenean, bi sateliteak benetan existitzen zirela frogatu zuten. Hauek, Janori, '''1980 S1''' eta Epimeteori, '''1980 S3''' behin behineko izenak jarri zizkieten, izan ere, lehena une horretan barnealdean zegoen eta bigarrena kanpoalderago. Nahiz eta Jano izena 1966an proposatu (aurkitu bezain laster), ez zitzaion izen hau ofizialki aitortu 1983. urtera arte. Momentu berdinean jaso zuen Epimeteok bere izena.
 
== Epimeteo eta Janoren arteko orbita-lotura ==
Epimeteo eta Jano satelite koorbitalak dira, izan ere, Janok Saturnotik 151.472 km-ra orbitatzen du eta Epimeteok 151.422 km-ra, hau da, 50 km eskasek banantzen dituzte bi sateliteen orbitak. Bestalde, Epimeteoren [[Diametro|diametroa]] 115km-koa da eta Janorena 178km-koa. Ia orbita berdina dutenez, abiadura ere oso antzekoa dute, hala ere, barnealdeko satelitea kanpoaldekoa baino apur bat azkarrago dabil, ondorioz, motel bada ere, aurrea hartzen dio besteari. Egoera honek, noizbait, bien arteko talka gertatuko dela pentsarazten digun arren, hau ez da gertatuko bestelako eraginik jasotzen ez badute. Zergatiak [[Momentu lineal|momentu linealarekin]] zerikusia du, bi gorputzak elkarrengandik hurbil daudenean, hauen arteko grabitate-erakarpenak beraien [[Momentu lineal|higidura kantitatea]] aldatzen baitu, horrela, barnealdeko sateliteak higidura kantitate gehiago lortzen du eta beste goi-orbita batera mugitzean abiadura galtzen du. Bestalde, kanpoaldeko sateliteak higidura kantitatea galtzen du eta beraz, beste satelitearen kontrara, barnealdeagora dagoen orbita batera mugitzen da eta abiadura gehiago eskuratzen du. Hitz gutxitan, bi sateliteek beraien paperak aldatzen dituzte; kanpoaldekoa barnealdeko bihurtzen da eta alderantziz. Gertakari hau lau urtetan behin jazotzen da.
 
Bitxikeri gisa, gertakari hau oso arraroa dela esan dezakegu, gure [[eguzki-sistema]] osoan ez dugulako antzekorik ezagutzen momentuz.
 
== Ikus, gainera ==