Marian Arregi: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
sarien atala berrantolatu
argazkia igo
6. lerroa:
 
1960ko hamarkadan, Arregi eta Urbeltz herriz herri ibili ziren, euskal dantzari eta musikari buruzko informazioa biltzen.1965ean [[Argia Dantza Taldea|Argia dantza-taldearen]] zuzendaritza hartu zuten;<ref name=":0" /><ref name=":1" /> Arregi musikaren arduraduna zen, eta Urbeltz, berriz, dantzarena eta sorkuntzarena. Harrezkeroztik, euskal sinbologiarekin zerikusia duten hainbat ikuskizun egin zituzten elkarrekin.<ref name=":0" /> Horien artean daude, besteak beste, ''Zortziko'', ''Alakiketan'', ''Kondharian'', ''Pas de Basque'', ''Axeri Boda'' eta ''Axuri Beltza.''<ref name=":2">{{Cite news|url=https://www.berria.eus/paperekoa/2265/036/002/2018-03-06/herri_kulturaren_sustatzailea.htm|abizena=Lizarralde|izena=Mikel|izenburua=Herri kulturaren sustatzailea|data=2018-03-06|egunkaria=Berria|formatoa=|hizkuntza=|sartze-data=2018-03-06}}</ref> Benito Lertxundirekin ere aritu zen garai batean akordeoia jotzen, eta haren hainbat diskotan parte hartu zuen.<ref name=":2" />
[[Fitxategi:Marian Arregi Kemen hirukotean.jpg|thumb|Marian Arregi, Trio Kemen taldeko kide Marian Murgiondo eta Encarna Uriarterekin]]
 
Arregik eta Urbeltzek egindako azken lana ''Martin Zalakain'' izan zen, narrazio dramatikoa duen dantza-ikuskizuna. Obra hori Argia dantza-taldearen eta Artedrama Arte Eszenikoen Plataformaren arteko elkarlanaren fruitua izan zen, eta gidoia [[Harkaitz Cano|Harkaitz Canok]] idatzi zuen, [[Pío Baroja|Pio Barojaren]] ''[[Zalakain abenturazalea]]'' obra gogoan hartuta. Marian Arregi eta Mikel Urbeltz arduratu ziren musika-konposizio eta konponketa guztiak egiteaz.<ref>{{Cite web|url=http://www.argia.eus/albistea/martin-zalakain-ikuskizuna-estreinatuko-dute-argiak-eta-artedramak-azaroan|izenburua='Martin Zalakain' ikuskizuna estreinatuko dute Argiak eta Artedramak azaroan|sartze-data=2018-03-05|aldizkaria=Argia}}</ref>