Dona Sarkar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «{{biografia infotaula automatikoa}} '''Dona Sarkar''' (Katmandu, Nepal, abuztuaren 29a) estatubatuar informatikaria da. Gaur egun Microsoften ''[[Windows Insider]...»
(Ez dago alderik)

20:09, 6 martxoa 2018ko berrikusketa

Dona Sarkar (Katmandu, Nepal, abuztuaren 29a) estatubatuar informatikaria da. Gaur egun Microsoften Windows Insider software-testetarako programa irekiaren burua da. Sarkarrek Informatika ikasi zuen Michigango Unibertsitatean.[1] Ikasketak amaitu eta gero, lan praktikak egin zituen Autodesk enpresan. Bertan enpresaren AutoCAD programa ospetsuaren doako web aurrebista bertsioa egin zuen.[2]

Dona Sarkar

Bizitza
JaiotzaKatmandu1980ko abuztuaren 29a (43 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaSeattle
Hezkuntza
HeziketaMichigango Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakinformatikaria, idazlea eta moda-diseinatzailea
Enplegatzailea(k)Microsoft

donasarkar.com
Twitter: donasarkar Instagram: donasarkar LinkedIn: dona-sarkar-b247431 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Microsoften

2005ean hasi zen software ingeniari Microsoften, zehazki Windows lantaldean.[2][3] Ondoren Windows Vistarako garatzaile-buru jardun zuen gailu-ezaugarriak Windowsen integratzeko, AutoPlay, Bluetooth eta Blu-ray besteak beste. Windows 7 eta Windows 8 sistema eragileetan Windows Search esperientziaren zatiak probatzeko test-talde bat kudeatu zuen. Berez. bost pertsonez osatutako kalitate bermatze taldea zen. Taldeak Windows 7ren bilaketa-kutxaren alderdiak probatzen zituen hasiera-menuan, Fitxategi-esploratzailean eta Ireki/Gorde elkarrizketa-koadroetan.[4] Sarkarrek erabiltzailearekiko elkarrekintza (ingelesez: feedback) bere espezialitate egin zuen, hainbat urtez Windows betako eta komuniteko programak gidatuz. Gero, errealitate mistoko Microsoft HoloLens betaurreko adimendunetarako garatzaileak engaiatzeko programa bat gidatu zuen, zeinean zaleei Universal Windows Platformen esperientzia holografikoak sortzeko aukera ematen zitzaien. Microsoften Holografia Akademian egon da irakasle eta #HoloHacks izeneko hackatoi-ekitaldia sortu zuen Seattlen.[5]

2016ko ekainaren 1ean Dona Sarkarrek Gabe Aul ordezkatu zuen Microsoften Windows Insider programaren buru.[6]

Bestelako lanak

Software ingeniaria izateaz gain, Sarkar moda-diseinatzailegaia, moda-blogaria, hizlaria eta idazlea da.[7]

Liburuak

Fikzioa

Ez-fikzioa

  • #DoTheThing (2017, ISBN 9780996731126)
  • You Had Me at Hello World: Mentoring Sessions with Industry Leaders at Microsoft, Facebook, Google, Amazon, Zynga and more! (2015, ISBN 9780996731119)

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) New Student Record, University of Michigan. UM Libraries 1998, 72 or. (Noiz kontsultatua: 2018ko martxoaren 6a).
  2. a b (Ingelesez) Ho, Vanessa. (2016ko ekainaren 1a). Dona Sarkar - Meet the Windows veteran taking the torch for the Windows Insider Program. (Noiz kontsultatua: 2018ko martxoaren 6a).
  3. (Ingelesez) Dona Sarkar is the new leader of Windows Insider Program. 2016ko ekainaren 3a (Noiz kontsultatua: 2018ko martxoaren 6a).
  4. https://channel9.msdn.com/Shows/WM_IN/Dona-Sarkar-Testing-Software-and-Advocating-the-Customer
  5. Meet Dona Sarkar, the new head of Microsoft's Windows Insider program. 2016ko ekainaren 1a (Noiz kontsultatua: 2018ko martxoaren 6a).
  6. (Ingelesez) Preece, Caroline. (2016ko ekainaren 2a). «Microsoft makes Dona Sarkar head of Windows 10 Insider Program» IT PRO (Noiz kontsultatua: 2018ko martxoaren 6a).
  7. (Ingelesez) «IWHJ Podcast: Dona Sarkar, Engineering Lead, Microsoft» I Want Her Job 2015eko irailaren 15a (Noiz kontsultatua: =2018ko martxoaren 6a).

Kanpo loturak