Arrazismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
49. lerroa:
Erakunde arrazisten artean, [[Ku Klux Klan]] ezagunenetarikoa da. [[1865]]ean sortu zuten [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBetan]], eta gaur egun oraindik desagertu ez bada ere, oso modu isolatuan ibiltzen da.<gallery>
Fitxategi:Ku Klux Klan ceremony in London, Ontario.jpg|Indianan, 1922an Ku Klux Klan taldearen bilera
</gallery>
 
====== '''Hego Amerikako arrazakeria XIX. mendean''' ======
XIX. mendearen hasieran, espainiar eta portugaldar kolonizazio geldoaren aztarnak agerian zeuden oraindik Hegoamerika osoan. 1825ean, Kaliforniatik Patagoniarainoko lurralde zabalak bere burua askatua zuen eta hainbat estatutan zatiturik zegoen. Nolanahi ere, azken kolonia garaietako gizarte eta ekonomia egiturak indarrean jarraitu zuen egoera politiko berrian, baina independentzia kanpainetan altxaturiko gudarosteen zama gehiturik.
 
Burujabetza horrek krisi egoeran ezarri zituen meatzaritza eskualde nagusiak (Mexikoko iparraldea eta Peru Goialdea, gero Bolivia bihurtu zena). Horren aldamenean, merkaturako nekazaritza eta abelzaintzara jarriak ziren Atlantikoko eskualdeek, aldiz, halako goraldi bat izan zuten. Mendearen erditik aurrera, Britainia Handia nagusi zen mundu mailako merkataritzaren goren aldian, Ozeano Bare aldeko herriak ere produktuen trafikoan sartu ziren.
 
Aurreiritzi arrazistek moldatu zituzten ko gizarteak. Faktore hori eta beste batzuk direla eta, oso bilakaera desberdinak gertatu ziren. Oro har, esan daiteke lurjabeek, gizarte erpinean kokaturik, etekina atera zietela lehengaiei eta kanpoko inbertsioei. Mendearen azken bi hamarraldietan, kanpoko interesen esku geratu zen hegemonia, ipar amerikarr geroz eta sartuago zirela, nahiz eta Erdiko Amerikara mugatua oraino.
 
Jendeztatze kolonialak lurralde zabalak utzi zituen kontrol zuzenetik at. Bereizketa bat egin daiteke: alde batetik, metropoliko aginpidetik landa ziren barne eskualdeak (Erdiko Amerika, Txile, Paraguai eta batez ere Brasil) eta, bestetik, indiar gehienen kontrola hispaniarren aurreko eliteen esku utzitako lurraldeak (Peruko erregeordetza).
 
Hiru mendeko kolonizazioaren ondorioz, biztanleria mestizoaren portzentaia handiko gizarteak moldatu ziren espainiarren mendeko eskualdeetan, kasta sistema zurrunean antolatuak. Independentzia gerrak Hegoameriketako gizarteak berrantolatu zituen eta nor bere iraultzaren ondoren ez zuten hain zorrotz jokatu odol nahasiko jendearekin. Aurrez aurre gertatu ziren alderdiek jende oldeak beretu behar izan zituzten beren gudarosteetarako eta, armagizonen artean, aurreratzeko aukera izan zuten indiarrek zein mestizoek, hala nola Santa Cruz buruzagiak. Gauza bera gertatu zen Bolívarrek Venezuelan bildutako mulato eta beltzekin.
 
Atlantikoko itsasertzeko plantazio tropikalek esklabo beltzen lana erabili zuten.Hain zuzen ere, afrikar esklabo gehienak XIX. mendearen lehen erdian iritsi ziren, Britainia Handia buru zen abolizioaren aldeko kanpainarekin bateratsu. Britainiarren presioak esklaboen tratua errepublika berrietan galaraztea lortu zuen (Brasilgo Inperioa azkena izan zen hori izenpetzen, 1852an).
 
Nolanahi ere, oraindik ere iritsi ziren esklaboak Hego Ameriketara –gero eta gutxiago–, trafiko klandestinoaren bidez. Garai horretakoak dira Brasilgo indiarren ehizaldiak, iparraldeko plantazioetara eskulana eramateko.
 
Mende erditsuan, Estatu berriak sendotu eta mundu merkatua helburua zuten landaketak hedatzearekin, indiarren lurraldeari eraso zioten. Guda sailean, herri borrokazaleenen aurka jo zuten (Argentinako iparraldea).
 
Gizarte sailean, jabego higiezin komunitarioa debekatu zuten erreforma liberalek, Eliza eta indiarrak berdin joak gertatzen zirelarik. Oro har, indiar jendea bere herrialdeetako prozesu modernizatzaile eta gatazka politikoetatik aparte bizi zen Mexikon, Erdiko Amerikan edo Andeetan.
* Kostalderako emigrazioa izan zen indiarren gizarteratze mota bakarra, eta hori miseriak edo desjabetzeak bortxaturik.
* Esklaboen prezioa garestitzea eta Europaren eta Ipar Amerikaren presioak erabakiorrak gertatu ziren esklabotza kentzeko.
* Abolizioa aldarrikatu zuten azkeneko herrialdeak Espainia –1873 Puerto Ricorako eta 1886 Kubarako– eta Brasil (1888) izan ziren.
* Lurgabeturiko indiarrek eta esklabo askatuek hirietako masak eta merkataritzarako nekazaritza langileria osatu zituzten.
<gallery>
Fitxategi:Tercera epoca independencia.PNG|1808.urteko Mexikoko Independentzia Gerra
</gallery>