Unibertsoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orriaren edukiaren ordez, «{{HezkuntzaPrograma}} {{Vikidia|Unibertso}} thumb|[[Galaxia ugari ageri dira Hubble espazio teleskopioarekin l...» jarri da
Etiketak: Ordezkatuta blanking Ikusizko edizioa
Zuiarra (eztabaida | ekarpenak)
212.81.219.226 (eztabaida) wikilariaren 6150547 berrikuspena desegin da
Etiketa: Desegin
3. lerroa:
[[Fitxategi:Hubble ultra deep field.jpg|thumb|[[Galaxia]] ugari ageri dira [[Hubble espazio teleskopioa]]rekin lorturiko irudi honetan. Guztiak unibertsoaren barnean daude.]]
[[Fitxategi:Helium_atom_QM.png|thumb|[[Atomo]]ak ere, kasu honetan [[helio]] atomo bat, ere unibertso zati bat da]]
'''Unibertsoa''' existitzen den [[materia]] eta [[energia]] guztia eta horiek existitzen diren [[espazio]]aren eta [[denbora]]ren batasuna da<ref>{{Erreferentzia|izena=Zeilik,|abizena=Michael|izenburua=Introductory astronomy & astrophysics|argitaletxea=Saunders College Pub|data=1998|url=https://www.worldcat.org/oclc/38157539|edizioa=4th ed|isbn=0030062284}}</ref>. Unibertsoaren barruan existitzen diren [[atomo]], [[molekula]], [[planeta]], [[satelite]], [[planeta nano]], [[izar]], [[galaxia]] eta galaxien arteko eduki guztia dago. Unibertsoaren tamaina ezezaguna bada ere<ref>{{Erreferentzia|izena=Greene, B. (Brian),|abizena=1963-|izenburua=The hidden reality : parallel universes and the deep laws of the cosmos|argitaletxea=Alfred A. Knopf|data=2011|url=https://www.worldcat.org/oclc/607975732|edizioa=1st ed|isbn=9780307265630}}</ref>, Unibertso behagarriaren tamaina kalkulatzea posible da. [[Europako Espazio Agentzia]]ren [[Planck satelitea]] erabilita 90.680 milioi [[argi-urte]] ditu zabaleran, lehen uste zena baino %0,7 txikiago<ref>{{Erreferentzia|izena=Paul|abizena=Halpern|izenburua=Size of the Observable Universe|abizena2=Math|abizena3=Physics|abizena4=Statistics|abizena5=Philadelphia|abizena6=St.|abizena7=Philadelphia|abizena8=PA|abizena9=States|izena2=Dept. of|izena4=and|izena5=University of the Sciences in|izena6=600 S. 43rd|izena9=United|url=http://www.isaacpub.org/images/PaperPDF/AdAp_100039_2016122914005354452.pdf|aldizkaria=Advances in Astrophysics|alea=3|zenbakia=1|doi=10.22606/adap.2016.13001}}</ref>.
QUE NO COPIES DE LA WIKIPEDIIIIIIAAAA
 
Unibertsoaren lehenengo ereduak [[Antzinako Grezia]] eta [[Indiako filosofia|Indiako filosofoek]] garatu zuten, eredu [[geozentriko]]a, [[Lurra]] Unibertsoaren zentroan ezarriz<ref>{{Erreferentzia|izenburua=From China to Paris : 2000 years transmission of mathematical ideas|argitaletxea=Franz Steiner Verlag|data=2002|url=https://www.worldcat.org/oclc/51508904|isbn=9783515082235}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Medieval science, technology, and medicine : an encyclopedia|argitaletxea=Routledge|data=2005|url=https://www.worldcat.org/oclc/61228669|isbn=9780415969307}}</ref>. Mendeetan zehar ikerketa sakonagoak egin ziren eta [[Nicolaus Copernicus]]ek eredu [[heliozentriko]]a proposatu zuen, [[Eguzkia]] jarrita Unibertsoaren eta [[Eguzki-sistema]]ren zentroan. [[Isaac Newton]]ek [[grabitazio unibertsalaren legea]] garatu zuen Copernicusen, [[Tycho Brahe]]ren eta [[Johannes Kepler]]ren [[Keplerren legeak|planeten mugimenduaren legea]] jarraituz. Behaketek aurrera joan ahala jakin zen gure [[Eguzki-sistema]] [[Esne Bidea]] izeneko [[galaxia]]n kokaturik dagoela, eta hau Unibertsoan dagoen galaxietako bat baino ez dela. Pentsatzen da galaxiak modu uniformean sakabanaturik daudela norabide guztietan, eta Unibertsoak ez duela, beraz, ez ertzarik ez zentrorik. [[XX. mende]]aren hasieran egindako ikerketek proposatu zuten Unibertsoak hasiera bat izan zuela, eta espantsioan ari dela<ref>{{Erreferentzia|izena=Hawking, Stephen,|abizena=1942-|izenburua=A brief history of time : from the big bang to black holes|url=https://www.worldcat.org/oclc/17105155|isbn=055305340X}}</ref>, geroz eta abiadura handiagoan<ref>{{Erreferentzia|izenburua=The Nobel Prize in Physics 2011|url=https://www.nobelprize.org/nobel_prizes/physics/laureates/2011/|sartze-data=2017-12-02}}</ref>. Unibertsoaren [[masa]] gehiena ezagutzen ez den [[materia ilun]] izeneko zerbaitetan dagoela uste da<ref>{{Erreferentzia|izena=Itziar|abizena=Aretxaga|izenburua=Materia ilun|data=2009-09-17|url=https://zthiztegia.elhuyar.eus/terminoa/eu/materia%20ilun|sartze-data=2017-12-02|argitaletxea = Elhuyar Fundazioa|lana=ZT Hiztegi Berria}}</ref>.
 
[[Big Bang]] teoria da gaur egun Unibertsoaren garapena azaltzeko teoria nagusia [[kosmologia]]n. Teoria honen arabera, [[espazio]]a eta [[denbora]] orain dela 13.799±21 milioi urte sortu ziren<ref>{{Erreferentzia|izena=Planck|abizena=Collaboration|izenburua=Planck2015 results|hizkuntza=en|abizena2=Ade|abizena3=Aghanim|abizena4=Arnaud|abizena5=Ashdown|abizena6=Aumont|abizena7=Baccigalupi|abizena8=Banday|abizena9=Barreiro|izena2=P. A. R.|izena3=N.|izena4=M.|izena5=M.|izena6=J.|izena7=C.|izena8=A. J.|izena9=R. B.|data=2016-10-01|url=https://doi.org/10.1051/0004-6361/201525830|aldizkaria=Astronomy & Astrophysics|zenbakia=594|issn=0004-6361|doi=10.1051/0004-6361/201525830|sartze-data=2017-12-02}}</ref> [[materia]] kopuru mugatu batekin, Unibertsoaren espansioarekin dentsitatea galduz joan dena<ref>{{Erreferentzia|izena=Mikel|abizena=Susperregi|izenburua=Big Bang|data=2009-09-17|url=https://zthiztegia.elhuyar.eus/terminoa/eu/Big%20Bang|sartze-data=2017-12-02|argitaletxea= Elhuyar Fundazioa|lana=ZT Hiztegi Berria}}</ref>. Hasierako espantsiaoren ostean, Unibertsoa hoztu zen, lehenengo [[partikula subatomiko]]ak sortzea baimenduz, eta [[atomo]] sinpleak osatuz. Laino erraldoiak batzen hasi ziren [[grabitazio]] indarraren eraginez, galaxia, izar eta, orokorrean, ikus dezakegun guztia sortuz. Guregandik 13.799 milioi argi-urtera baino urrunago dauden objektuak [[Unibertso behagarria|ikustea posible da gaur egun]], espazioa bera ere hedatu delako. Hau dela eta, gugandik 46.000 milioi argi-urtera dauden objektuak ikustea posible da, sortu zirenean gugandik askoz gertuago zeudelako<ref>{{Erreferentzia|izena=Tamara M.|abizena=Davis|izenburua=Expanding Confusion: Common Misconceptions of Cosmological Horizons and the Superluminal Expansion of the Universe|orrialdeak=97–109|abizena2=Lineweaver|izena2=Charles H.|data=2004/01|url=https://www.cambridge.org/core/journals/publications-of-the-astronomical-society-of-australia/article/expanding-confusion-common-misconceptions-of-cosmological-horizons-and-the-superluminal-expansion-of-the-universe/EFEEEFD8D71E59F86DDA82FDF576EFD3|aldizkaria=Publications of the Astronomical Society of Australia|alea=1|zenbakia=21|issn=1323-3580|doi=10.1071/AS03040|sartze-data=2017-12-02}}</ref>.
 
[[Unibertsoaren amaiera]]ren inguruan hipotesi asko daude, baita [[Big Bang]]aren aurretik, aurretik kontzeptua existitzen bazen, egon zeharen inguruan. Hainbat fisikari eta filosofok espekulazioaren eremuan uzten dute hau, inoiz jakitea posible izango ote den zalantzan jartzen. Fisikari batzuek [[multibertsoa]]ren ideia proposatu dute, gurea existitu daitekeen Unibertsoetako bat baino ez dela argudiatuz<ref>{{Erreferentzia|izena=G. F. R.|abizena=Ellis|izenburua=Multiverses and physical cosmology|orrialdeak=921–936|hizkuntza=en|abizena2=Kirchner|abizena3=Stoeger|izena2=U.|izena3=W. R.|data=2004-01-21|url=https://doi.org/10.1111/j.1365-2966.2004.07261.x|aldizkaria=Monthly Notices of the Royal Astronomical Society|alea=3|zenbakia=347|issn=0035-8711|doi=10.1111/j.1365-2966.2004.07261.x|sartze-data=2017-12-02}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Jason|abizena=Palmer|izenburua=Study hints at 'bubble universes'|hizkuntza=en-GB|data=2011-08-03|url=http://www.bbc.co.uk/news/science-environment-14372387|aldizkaria=BBC News|sartze-data=2017-12-02}}</ref>.
 
== Definizioa ==
Unibertsoa existitzen den, noizbait existitu den eta etorkizunean existituko den guztiaren batura gisa definitzen da<ref>{{Erreferentzia|izena=Copan,|abizena=Paul.|izenburua=Creation out of nothing : a biblical, philosophical, and scientific exploration|argitaletxea=Apollos|data=2004|url=https://www.worldcat.org/oclc/54536947|isbn=9780801027338}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Bolonkin,|abizena=Alexander.|izenburua=Universe, human immortality and future human evaluation|argitaletxea=Elsevier|data=2012|url=https://www.worldcat.org/oclc/769156318|edizioa=1st ed|isbn=9780124158016}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Vision and Visual Perception The Conscious Base of Seeing.|argitaletxea=Archway|data=2014|url=https://www.worldcat.org/oclc/898160678|isbn=9781480812949}}</ref>. Gure gaur egungo ulermenaren arabera, Unibertsoa [[espazio-denbora]], [[energia]] ([[erradiazio elektromagnetikoa]] eta materia barne) eta euren artean harremantzeko dituzten lege fisikoz osaturik dago. Unibertsoak [[bizi]] guztia, [[historia]] osoa eta, filosofo eta zientzialari batzuen arabera [[matematika]] eta [[logika]] hartzen ditu barnean<ref>{{Erreferentzia|izena=Max|abizena=Tegmark|izenburua=The Mathematical Universe|orrialdeak=101–150|hizkuntza=en|data=2008-02-01|url=https://link.springer.com/article/10.1007/s10701-007-9186-9|aldizkaria=Foundations of Physics|alea=2|zenbakia=38|issn=0015-9018|doi=10.1007/s10701-007-9186-9|sartze-data=2017-12-02}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Holt, Jim,|abizena=1954-|izenburua=Why does the world exist? : an existential detective story|argitaletxea=Liveright Pub. Corp|data=2012|url=https://www.worldcat.org/oclc/793973660|edizioa=1st ed|isbn=9780871403599}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izena=Ferris,|abizena=Timothy.|izenburua=The whole shebang : a state-of-the-universe(s) report|argitaletxea=Simon & Schuster|data=1998|url=https://www.worldcat.org/oclc/39381302|edizioa=1st Touchstone ed|isbn=9780684838618}}</ref>.
 
== Etimologia ==
Unibertso hitza antzinako frantseseko ''univers''-etik dator, zeina [[latin]]eko ''unus'' («bakarra») eta ''versus'' («buelta») erroetatik eratorria den. Latinezko hitza [[Zizeron]]ek jada erabili zuen gaur egungo hitzaren zentzu berean<ref>{{Erreferentzia|izena=Andrews, E. A. (Ethan Allen),|abizena=1787-1858.|izenburua=A Latin dictionary founded on Andrews' edition of Freund's Latin dictionary.|argitaletxea=Clarendon Press|data=1980|url=https://www.worldcat.org/oclc/7350905|edizioa=Rev., enl., and in great part rewritten|isbn=0198642016}}</ref>. Batzuetan sinonimo gisa erabiltzen da antzinako Grezierazko '''''kosmos''''' hitza ({{lang-grc|ὁ κόσμος}}); ildo honetatik, Unibertsoa ikertzen duen zientziari [[kosmologia]] deitzen zaio<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Kosmologia - ZT Hiztegia - Artikuluak|hizkuntza=eu|url=http://zthiztegiberria.elhuyar.org/artikuluak/Kosmologia|sartze-data=2017-12-02}}</ref>.
 
== Kronologia eta Big Banga ==
{{sakontzeko|Big Bang}}
[[Fitxategi:Big Bang - Euskarazko eskema.jpg|300px|thumb|Unibertsoaren eboluzioaren irudikapena: [[Big Bang]]a eta ondorengo hedapena. Eboluzioa irudikatzeko, bi dimentsio espazial (irudiaren sekzioa) eta denbora-dimentsio bat erabili dira.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Big Banga - ZT Hiztegia - Artikuluak|hizkuntza=eu|url=http://zthiztegiberria.elhuyar.org/artikuluak/Big_Banga|sartze-data=2017-12-02}}</ref>]]
Ez dugu ezagutzen unibertsoaren osagaien %96 zertaz egina den; hala ere, materia ikusgaiaren banaketa aztertuta, materia eta energia ilunaren existentzia ondorioztatu dugu, eta unibertsoaren ikuspegi nahiko osatua egin dugu<ref name="Elhuyar">{{Erreferentzia|izenburua=Unibertsoa - ZT Hiztegia - Artikuluak|hizkuntza=eu|url=http://zthiztegiberria.elhuyar.org/artikuluak/Unibertsoa|sartze-data=2017-12-02}}</ref>. Gainera, unibertsoa hedatzen ari dela ere jakin ahal izan dugu, eta azken horrek beste ondorio garrantzitsu batera garamatza. Hedapenari atzeraka eragingo bagenio, unibertso behagarria uzkurtu egingo litzateke espazio-denboran, eta bertan den guztia [[dentsitate]] eta [[tenperatura]] izugarriko egoera batera eramango luke. [[Big Bang]]aren teoriaren arabera, egoera hori izango litzateke, hain zuzen ere, gaur egun ikusten dugun unibertsoaren hasiera.
 
Ez ditugu oraindik ezagutzen hasiera-hasierako uneen gorabeherak, 10<sup>-43</sup> [[segundu]] unearen aurrekoak. Denbora tarte honi [[Plancken aroa]] deitzen zaio, zerotik [[Planck denbora]] bat ematera igarotzen den denbora, hain zuzen ere. Orduan, naturaren lau indar oinarrizkoak ([[grabitate]]a, [[Elkarrekintza nuklear ahul|nuklear ahula]] eta [[Elkarrekintza nuklear bortitz|bortitza]] eta [[Elektromagnetismo|elektromagnetikoa]]) bat eginda zeuden, eta ez dugu [[Bateratze handiaren teoria|egoera hori deskribatzeko teoria egokirik]]. Beraz, ezin dugu esan nola hasi izen hedapena, alegia, nola gertatu zen Big Bang deitu ohi den leherketa handia; baina ondorengo historiaren lerro nagusiak nahiko ondo ezagutzen ditugula esan daiteke<ref name="Elhuyar" />.
 
Badakigu 10<sup>-30</sup>s aurretik hedapenak izugarri abiadura handian gertatu behar izan zuela. [[Inflazio (kosmologia)|Inflazio-aroa]] deritzon horrek 10<sup>-35</sup>s baino ez zuen iraun, baina orduan sortu zen [[espazio-denbora]]k sobera hartzen du bere barne gaur egungo gure unibertso behagarria, hedapen-tasa 10<sup>50</sup> izan zelako<ref name="Elhuyar" />.
 
Tenperatura eta dentsitate izugarriko egoera horretan, lehenengo segundoan zehar gutxi gorabehera, [[protoi]]ak eta [[neutroi]]ak sortu ziren. Big Bangaren lehenengo 10 segunduetan [[quark-aroa]], [[hadroi-aroa]], eta [[leptoi-aroa]] deitzen diren faseak igaro zituen Unibertsoak<ref>{{Erreferentzia|izena=Allday,|abizena=Jonathan.|izenburua=Quarks, leptons and the big bang|argitaletxea=Institute of Physics Pub|data=2002|url=https://www.worldcat.org/oclc/50018428|edizioa=2nd ed|isbn=9780750308069}}</ref>. [[Fotoi]]en talken ondorioz, beren energia masa bihurtuz, lau indarrak ere bereizi egin ziren, eta tenperatura 10.000 milioi graduraino jaitsi zen. Hirugarren [[minutu]]a bete orduko, tenperatura 1.000 milioi gradura jaitsi zen, eta protoi eta neutroiek elementu arinenen [[Atomo nukleo|nukleoak]] sortu zituzten, batez ere [[hidrogeno]]a, [[deuterio]]a eta [[helio]]a. Big Bangeko nukleosintesi gisa ezagutzen den denbora honek 20 bat minutu iraun zituen.
 
Hurrengo urrats garrantzitsua tenperatura 3.000 [[Kelvin|K]]-eraino jaitsi zenean gertatu zen, Big Banga gertatu eta 380.000 urtera. Garai honi [[protoi garaia]] deitzen zaio. Ordutik aurrera, [[elektroi]]ak aurrez sortutako nukleoekin elkartu ahal izan ziren, eta pixkanaka [[atomo]]ak sortu zituzten. Orduan sortu zen [[hondoko mikrouhin-erradiazioa]]. Ondoren, unibertsoak hozten eta hedatzen segitu zuen, erradiazioaren eragina oso txikia zen, eta grabitate-indarra nagusitu zen. Izarren sorrera 100 milioi urtera hasi zen; ziurrenik oso masibo eta argitsuak ziren, eta Unibertsoaren [[ionizazio]]aren arduradun izango ziren. Ez zegoen elementurik [[litio]]a baino pisutsuagoak eta, beraz, elementu pisutsuagoak [[izarren nukleosintesia]]ri esker gertatu ziren<ref>{{Erreferentzia|izena=Richard B. Larson,Volker|abizena=Bromm|izenburua=The First Stars in the Universe|hizkuntza=en|url=http://www.scientificamerican.com/article/the-first-stars-in-the-un/|aldizkaria=Scientific American|sartze-data=2017-12-02}}</ref>. Galaxia eta izarren eraketa ez zen hasi 1.000 milioi urte pasa arte, eta, ondoren, Unibertsoak ezagunagoa egiten zaigun itxura hartu arte eboluzionatu du<ref name="Elhuyar" />.
 
9.800 milioi urte igaro ondoren Unibertsoaren zabalpenaren ondorioz materiaren dentsitatea txikiagoa zen [[energia ilun]]aren dentsitatea baino, gaur egungo [[energia ilunak dominatutako garaia]] hasiz<ref>{{Erreferentzia|izena=Ryden, Barbara|abizena=Sue.|izenburua=Introduction to cosmology|argitaletxea=Addison-Wesley|data=2003|url=https://www.worldcat.org/oclc/50478401|isbn=9780805389128}}</ref>. Garai honetan Unibertsoaren espantsioa azeleratu da, energia iluna dela eta.
 
[[Esne Bidea]]ren [[disko fina]] orain dela 5.000 milioi urte hasi zen eratzen, eta orain dela 4.600 milioi urte gure [[Eguzki-sistema]].
 
== Unibertsoa ulertzeko bideak ==
[[Gizaki]]a gizaki denetik bere ingurua, hau da unibertsoa, ulertzen saiatu da eta horretarako metodo eta teoria ugari asmatu du. Horrela denbora joan ahala diziplina ezberdinak garatu ditu, zeinetako bakoitzak unibertsoaren atal bat aztertzen duen. [[Existentzia]] berbera aztertzen duen diziplina filosofia dugu eta existentziaren izateaz kezkatu gabe ikus eta neur litekeen unibertsoaren zatiaren edo [[unibertso ikusgarri]]aren obserbazioaren bidez ondorioak lortzen saiatzen diren diziplinei [[zientzia]] esaten diegu. Zientzien artean unibertsoaren osotasuna aztertzen duen zientzia [[fisika]] dugu. Fisikariek [[espazio-denbora]] jarraitua eta haren baitan den [[materia]] eta [[energia]] deskribatzen ahalegintzen dira [[matematika]] eta [[logika]]ren bidez. Gainontzeko [[zientzia]]k ere fisikaren ildotik ikusi, neurtu eta bermatu litekeenaren bidez unibertsoaren atal konkretuak aztertzen dituzte [[metodo zientifiko]]aren bidez. Giza aktibitatea aztergai duten zientziei zientzia sozial edo [[gizarte-zientziak|gizarte zientzia]] deritze eta fisikaren bidez objektu eta ekintzak aztertzen dituzten zientziak [[zientzia aplikatu]]ak direla esaten da.
 
[[Galaxia]]k eta [[argizagi]]ak, [[izaki bizidun]]ak eta [[materia]]ren osagai diren [[atomo]] eta bestelako oinarrizko [[partikula (argipena)|partikulak]] unibertsoaren baitan existitzen dira, gauza guzti horiek filosofiak eta fisika eta gainontzeko zientziek dituzte aztergai.
 
== Erreferentziak ==
:''Artikulu honetan cc-by-sa-3.0 lizentziapean dagoen [https://zthiztegia.elhuyar.eus ZT Hiztegi Berria] erabili da. Lan hau [[Elhuyar Fundazioa]]k argitaratu du.''
{{erreferentzia zerrenda|3}}
 
== Kanpo loturak ==
{{commonskat}}
* [http://www.argia.com/argia-astekaria/2171/kosmologia/osoa Unibertsoaren jatorriari buruzko erreportajea], ''Argia'' aldizkaria.
 
[[Kategoria:Astronomia]]