Lurrazal: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia {{HezkuntzaPrograma}}
Orriaren edukiaren ordez, «{{HezkuntzaPrograma}} {{Vikidia|Lurrazal}} 300px|thumb|Lurraren egitura. '''1:''' lurrazala. Fitxategi...» jarri da
Etiketak: Ordezkatuta blanking Ikusizko edizioa
4. lerroa:
[[Fitxategi:Earth-cutaway-schematic-numbered.svg|300px|thumb|Lurraren egitura. '''1:''' lurrazala.]]
[[Fitxategi:Erdkruste.jpg|thumb|300px|Lurrazal motak [[mantu]]aren gainean.]]
QUE NO COPIEEEEES DE LA WIKIPEDIAAAA
'''Lurrazala''' [[Lurra]]ren geruzarik azalekoena da. Lurrazala lurraren %1 baino gutxiago da. Bi mota ezberdin daude: [[lurrazal kontinental]]a eta [[lurrazal ozeaniko]]a. Lurrazalak ez du lodiera konstantea: [[hondo ozeaniko]]etan 7 km sakonera eta [[kontinente]]etako gune menditsuetan 70 km sakonera izatera heldu daiteke. Geruza honetan, elementu ohikoenak [[silizio]]a eta [[oxigeno]]a dira. Lurrazal ozeanikoaren konposizio kimikoa nahiko homogeneoa da, kontinentala berriz mota askotako harriz osatua dago. Lurrazala prozesu igneoen ondorioz sortu da. Lurrazal kontinentala gehien bat [[Granodiorita|granodioritaz]] osatuta dago eta lurrazal ozeanikoa gehien bat basaltoz. Propietate fisikoei dagokionez litosfera, lurrazalaz eta goi mantuaz osatuta dagoena, nahiko zurruna eta hotza da.<ref name=":0">{{Erreferentzia|izena=Tarbuck, Edward|abizena=J.|izenburua=Ciencias de la tierra una introducción a la geología física|argitaletxea=Pearson Educación|data=2005|url=https://www.worldcat.org/oclc/63530910|edizioa=8a ed|isbn=8420544000}}</ref>
 
Lurrazalean aurki ditzakegun harri motak:<ref name=":1">{{Erreferentzia|izenburua=Las rocas - hiru.eus|hizkuntza=es-ES|url=http://www.hiru.eus/geologia/las-rocas|sartze-data=2017-11-29}}</ref>
*  '''Magmatikoak''' edo igneoak: jatorri bolkanikoa duten material urtuak solido bihurtzean eratzen dira. Zenbait kasutan, harri magmatikoak Lurraren barne-barnean eratzen dira, baina beste batzuetan lurrazalean osatzen dira, magma erupzio bolkanikoen bidez kanporatu ondoren.
* '''Metamorfikoak ''': aurreko beste harri batzuen eraldaketaren ondorioz sortutako harriak dira. Aldaketa hori presioaren eta tenperaturaren gorabeheren ondorioz gertatu ohi da, baina mineralen fusiorik gertatu gabe.
*  '''Sedimentarioak''' : lurrazalean eratzen dira, higadura-agenteek (urak, haizeak, etab.ek) garraiatutako mineralen metaketaren ondorioz. Ez dute presio- edo tenperatura-mailan baldintza berezirik behar.
Lurrazalaren tenperatura handitzen da sakonerarekin, mantuko limitean gutxi gorabehera 200ºC-tik 400ºC-tarako tenperaturara iritsi daiteke. Lurrazal ozeaniko zaharrenak 200 miloi urte ditu, aitzitk lurrazal kontinental gehiena ozeanikoa baino zaharrago da, 3.7 eta 4.28 mila miloi urte izan ditzake. Mantuko goiko zatia eta lurrazala,litosfera osatzen dute. Mantuko konbekzio korronteak eragiten dute plaka tektoniken mugimenduak. <ref>{{Erreferentzia|izenburua=Crust (geology)|hizkuntza=en|data=2017-11-03|url=https://en.wikipedia.org/w/index.php?title=Crust_(geology)&oldid=808568151|sartze-data=2017-11-29}}</ref> Plaka horiek mugitu egiten dira, guretzat hautemanezina izan arren. Goiko geruzan dagoen eta astenosfera deitzen zaion beste geruza ez hain trinko eta fluidoago baten gainean irristatzen dira. Ertzetan plakek bata bestearen kontra egiten dute, elkarri bultzatzen diete eta bata bestearen gainean jartzen dira, mendiak, sumendiak, lurrikarak eta bestelako erliebeak sortuz. <ref name=":1" />
 
Lurreko geruzetatik, lurrazala da zuzenean iker daitekeen bakarra, azaleko arroken eta zundaketen bidez lortutako arrokak aztertuz. Oraindik ezin izan da lurrazal kontinental eta ozeanikoa zeharkatzen duen zundaketarik egin, beraz sakoneko egitura eta konposizioari buruz dakigun guztia ikerketa geofisikoetatik atera da. S eta P uhinek lurrazalean zehar izandako abiaduraren bidez lurrikarak noiz eta non gertatu diren jakin dezakegu. Abiadura horiek laborategian aztertzen dira, uhinek zeharkatutako arroken konposizioa eta izaerari buruzko hipotesiak eratuz. [[Andrija Mohorovicic|Andrija Mohorovic]] sismologoak 1910. Urtean uhin sismikoen abiadura ezberdinak aztertuz, lurrazal azpian dauden [[etenune sismikoak]] definitu zituen. Lurrazal azpian dauden etenguneak uhin sismikoen abiaduran eragina dauka eta horrela lurrazal kontinentalaren eta lurrazal ozeanikoaren lodierak jakin daiteke, uhin sismikoen abiadurak ezberdinak direlako. Moho etenunea, lurrazala eta mantuaren arteko muga zehazten du, abiadura sismiko ezberdinak dituzten eremuak direlako. Etenune honen izena [[Andrija Mohorovicic|Andrija Mohorovic]]  bere aurkitzailearen omenez jarri zuten.<ref name=":2">{{Erreferentzia|izena=Apraiz Atutxa, Arturo,|abizena=1967-|izenburua=Plaka-tektonika : lurraren funtzionamendua ulertzeko teoria|argitaletxea=Udako Euskal Unibertsitatea|data=2005|url=https://www.worldcat.org/oclc/433323972|isbn=8484380750}}</ref>
 
Lurraren gainazaleko erlibeak hauek dira:
* Lurrazal kontinentala:
# - '''Mendikateak''': Mendilerroak dira eta oso altitude handiak izaten dute (Himalaiakoa, Andeak ..)
# - '''Ordoki handiak''': Ezkutuak ere esaten zaie; hedadura handiko lu-eremuak dira, ia-ia horizontalak (Saharakoa, Amazonas ibaiko ordokia ..)
# - '''Plataforma kontinentalak''': Kostaldean hasi eta itsas zabaleraino hedatzen dira (ehunaka metrotik zenbait kilometrora ). 200 m-ko sakonera dute gehienez eta ur azpian egon arren, '''eremu kontinentala da''', kontinente baten zati murgildua da
* Lurrazal ozeanikoa:
# - '''Mendikate ozeanikoak''' Dortsal ozeanikoak ere esaten zaie; oso jarduera bolkaniko handia izaten dute.
# - Hobi ozeanikoak: ozeanoetako gunerik sakonenak dira. Marianetako hobiak (sakonena) 11.034 m-ko sakonera du.
# - '''Ordoki abisalak''': Planetako ordokirik zabalenak dira; '''4.000 eta 4.500 m''' inguruko sakoneran daude, batez beste.
# - '''Ur azpiko sumendiak''': Erliebe handiko egiturak dira; Batzuen "gailurrak" itsas maila gaindi dezake eta irla eta artxipielago bolkanikoak eratzen dituzte.
 
== Lurrazal ozeanikoa ==
{{sakontzeko|Lurrazal ozeaniko}}
[[Lurrazal ozeaniko]]ak lurraren azaleraren %75 betetzen du. Ozeanoaren hondoa eratzen du eta 10 kilometroko lodiera du. Basaltoz osatuta dago, arroka bolkaniko beltz eta dentso bat da. Batzuetan, olibino kristal berdeak ere izaten ditu. Lurrazal ozeanikoaren konposizio kimikoa homogeneoa da.Lurrazal ozeanikoa sedimentu geruza batek estaltzen du eta kontinenteetatik hurbil lodiera handia izan dezake geruza horrek. Baina ozeanoaren erdiko aldean litekeena da oso gutxi egotea edo sedimenturik ez izatea. Lurrazal kontinentala baino meheagoa da eta hiru mailetan ezberdindu daiteke. Beheko maila [[mantua]]ren goian kokatzen dena da, hirugarren maila deiturikoa, hauen arteko muga [[Mohorovičić etenunea|Mohorovicic diskontinuitateak]] ematen du. Geruza hau [[gabro]]z, [[arroka plutoniko]] basikoz, osatuta dago. Honen gainean [[basalto]]z osaturiko bigarren maila kokatzen da, gabroen konposizio bereko [[arroka bolkaniko]] basikoa. Maila honen beheko aldea lodiera handiko [[dike]]ez osatutako gunea da, goiko aldea aldiz, basaltozko [[kuxin laba]]z osatuta dago. Laben eta itsasoko uren arteko kontaktuaren eraginez sortutako solidifikazio azkarreko egiturak dira kuxin labak. Basaltoen gainean lehenengo maila dago, sedimentuz osatua, ozeano erdiko gunea [[sedimentu pelagiko]]z osatua hauek kostalderantz joan ahala terrigenoagoak bihurtzen direlarik. Hawaii eta Islandia basaltoaren pilaketaren adibideak dira.
 
Lurrazal ozeanikoaren arrokak kontinentalarenak baino gazteagoak dira (180 milioi urte gutxi gorabehera ) eta dentsoagoak (3,0 g/cm3). Lurrazal ozeanikoa osatzen duten arroka basaltikoak 7 km-ko lodiera dute eta 3,0g/cm3 dentsitatea. Horregatik, kontinentala lodiera handiagokoa eta dentsitate gutxiagokoa ur gainean lurrazal ozeanikoa baino gehiago flotatzen du. Lurrazalean osatzen diren arroka igneoak , arroka bolkanikoak deritze eta granito meheezkoak dira. Adibiderik garrantzitsuena basaltoa da. Arroka hau, berde iluneko kolorea du nagusi, silikato mineraletan aberatsa da eta burdin (Fe) eta magnesioa (Mg) kantitate nabariak dituzte. Burdina duenez, granitoa baino dentsoagoa da. Basaltoa eta berarekin zerikusia duten hainbat arroka lurrazal ozeanikoa osatzen dute, baita sumendi asko ere itsaso eta ozeanoetan nahiz kontinentean. Garrantzi berdinekoa izan zen lurrazal ozeanikoa 180 milioi urte baino gehiago zituelarik aurkitu izana. Gainera, aurkitutako sedimentu pilaketak oso meheak eta ez kilometro askotakoak ziren, zientzialariak esan zutenaren guztiz kontrakoa.
 
Lurrazal ozeanikoa mugimenduan dago zinta eramaile bat izango balitz bezala, dortsaletik urruntzen. Horren ondorioz, tentsioa lurrazala apurtu eta magma ateratzeko bideak eratzen dira; lurrazal ozeanikoaren zati berriak sortzeko. Inbestigatzaile batzuk magnetismo altuko eta intentsitate bajuko magnetismoko bandak aurkitu zituzten. 1963 urterarte modelo hau, edozein aldakuntza magnetikoari aurre egiten dio; Fred Vine eta D.H. Matthews frogatu zuten intentsitate altuko eta bajuko bandak Hess-en lurrazal ozeanikoaren zabalkuntzaren kontzeptua babesten zuten. Vine eta Matthews iradoki zuten intentsitate altuko magnetismo bandak erregioak dira, non, lurrazal ozeanikoaren paleomagnetismoa polaritate normala duen. Horregatik, arroka hauek lurraren kanpo magnetikoa indartzen dute. Ondorioz, intentsitate bajuko bandak erregioak dira, non, lurrazal ozeanikoa polarizatuta dagoela. Eta horregatik, kanpo magnetikoa ahultzen du.  
 
Ozeanoen hondoaren hedaduraren teoriaren arabera, dortsalak litosferako hausturak dira eta hortik mantuko materiala ateratzen da. Ateratako materiala laba basaltikozko koladak dira. Solidotzerakoan, lurrazal ozeanikoa eratzen du labak eta orduan, bi alboetarantz bultza egiten du. Horren ondorioz, ozeanoa zabaltzea behartzen du eta kontinenteak beraien artean urruntzea ere.<ref name=":0" />
 
==== Lurrazal ozeanikoaren banaketa ====
3 geruzatan banatzen da:
 
1.Geruza: sedimentu eta arroka bolkanikoz osatuta dago. 5-6 kilometroko sakoneran aurkitzen da eta 1-2 kilometrotako lodiera du. Geruza honetan uhin sismikoen abiadura 1,5 km/s - 4,5 km/s artekoa da.
 
2.Geruza: Arroka mafikoz edo mafiko-bolkanikoz osatuta dago. 1-2 kilometrotako lodiera du eta uhin sismikoen abiadura 4,5 km/s - 6,5 km/s -koa da. Dikez eta kuxin labez osatuta dago geruza hau. Lehenengoak garrantzitsuak dira, zeren eta beraiei esker dortsalen posizioa ezagutzen laguntzen digute zenbait kasutan.Ehundura ofitikoa dute, hau da,Augitako kristal handiak zeintzuk gordetzen dituzte total edo partzialki Plagioklasako kristal luzeak; piroxenoz eta plagioklasaz osatuta. Kuxin labak, berriz, oso konpaktatuak daude baina Chert noduluak izan ditzake eta diabasa eta karbonatoak ere.
 
3.Geruza: Arroka ultramafikoez osatuta dago, Gabroz eta Peridotitaz, adibidez. 1-5 kilometrotako lodiera du eta uhin sismikoen abiadura 6,5-8 km/s-koa da. Gabroak isotropo geruza bat sortzen dute. Bertan aurkitzen dira metatutako gabroak kamara magmatikoaren baldintzak ezagutzen uzten digute. Ehundura olibinoekin (kristalizazio sekuentzia eta magmatismo mota jakin dezakegu.)
 
Gabro hauen azpitik eta [[Mohorovičić etenunea|Mohorovicic diskontinuitatetik]] banatuta pilatutako peridotitak aurkitzen dira.
 
== Lurrazal kontinentala ==
{{sakontzeko|Lurrazal kontinental}}
[[Lurrazal kontinental]]a ozeanikoa baino heterogeneoagoa da, jatorri ezberdineko arrokez osatutakoa delako. Honetan [[arroka igneo]] azido eta erdiazidoak ([[granito]]ak adibidez) nagusi dira. [[Orogeno]]etan [[eskualde metamorfismo]]z sortutako [[arroka metamorfiko]]z osatutako gune zabalak baita ere aurkitu daitezke, hauek sedimentu ezberdinez estalita egoten dira, [[ezkutu]]etan izan ezik. Orokorrean silizio eta katioi arinagoez osatuta dago, horregatik lurrazal ozeanikoa baino [[dentsitate (argipena)|dentsitate]] baxuagoa du.
 
Esan behar dago lurrazal kontinentalaren lodiera handiagoaren arrazoia dentsitatean dagoela. Bere dentsitatea mantuko dentsitatea baino baxuagoa denez, bertan barneratzea ez da erraza izaten, horregatik honen lodiera historia geologikoan zehar handituz joan da. Lurrazal kontinentalaren bataz besteko lodiera 35 eta 40 km-koa da. Etiopiako Afar triangeluan lurrazal kontinentalaren lodiera txikiena aurkitzen da 16 km-koa, eta Tibeteko plataforman, berriz, lurrazal kontinetalaren lodiera handiena 72 km-koa<ref name=":2" />
 
Azkenaldian garatzen ari diren esplorazio-teknika berriek-uhin sismikoen neurketak esate baterako- apur bat lagundu dute jakiten gure Lur zahar honen barnealdea nolakoa den, batez ere lurrazala eta mantua; nukleoa, aldiz, oraindik misteriotsu samarra da. Uhin sismikoen neurketa lurra aztertzeko metodo ez-zuzenare barruan aurkitzen da. Bi motako uhinak daude: P (primary) uhinak eta S (secundary) uhinak. P uhinak sortzen diren lehenengo uhinak dira eta norabidearekiko paraleloki desplazatzen dira. Hauek likidoak eta solidoak zeharkatzen dituzte. S uhinak, berriz, beranduago sortzen dira eta norabidearekiko perpendikularki desplazatzen dira. S uhinek ezin dituzte likidoak zeharkatu, honi esker badakigu lurraren ze zati likidoa den.
 
Hala ere, nukleoaren ezaugarrien ezagutzari dagokienez, guztia ez da iluna, argiak ere badaude. Izan ere, fenomeno batzuk -adibidez Lurraren eremu magnetikoa- nukleoaren formaren, tamainaren eta konposizioaren araberakoak dira. Lurraren masa eta bolumena jakinda, nukleoaren batez besteko dentsitatea kalkulatu ahal izan da; gutxi gorabehera metro kubikoko 5.500 kilogramo. Hala ere, kontuan hartu behar da zenbat eta barrurago materia konprimituago dagoela, horregatik, gaur egun adituek diotenez, nukleoaren dentsitatea metro kubikoko 12.000 kilogramo ingurukoa izan daiteke. Beraz, hortik pentsa daiteke nolako ezaugarriak izan ditzakeen.
 
Datu horiekin -eta beste zenbait informaziorekin- teoria edo ereduak garatzea badago, baina ezer gutxi gehiago, Lurraren barnealdera iritsi eta bertako ezaugarria zeintzuk diren jakiteko modurik ez baitago. Dauden teoria eta eredu onartuenen arabera, Lurreko nukleoak 3.500 kilometroko erradioa izango luke eta tenperatura 6.000 gradu Kelvin-etik gorakoa izango litzateke. Han dagoen materia nikelez eta burdinaz osatutako aleazioa izango litzateke, metal biak dentsitate handikoak baitira. Aleazio horren kanpoaldeko 2.270 kilometroetan materia likidoa izango litzateke, bertako tenperatura presioa baino askoz handiagoa delak; barrualdeko 1.200etan, berriz, solidoa, presioa tenperatura baino askoz handiagoa delako.
 
Nukleoaren gainean mantua dago, Lurreko erradioaren ondorengo 2.900 kilometroetan. Mantuaren tenperatura -barrualdean ala kanpoaldean hartuta- 3.800 eta 1.300 gradu Kelvin-en artekoa izango litzateke. Mantua burdinaz eta magnesioz egindako arrokek osatuko lukete, silizioarekin eta oxigenoaren laguntzarekin. Arroka solidoa da, baina presioaren eraginez mugitu egin daiteke eta azalera egoera likidoan irten.
 
Azkenik, lurrazala. Lurrazalak, 8 eta 70 kilometro arteko sakonera du -ozeanoetan edo kontinenteetan neurtzen den, aldatzen da-. Materia solidoa da hemen, eta gehienbat barrualdetik azalerantz datorren labak osatutako arrokak daude. Arroka horiei basalto deitzen zaie, eta burdinaz, aluminioz, eta magnesio-silikatoz osatuta daude. Granitozko arrokak ere badira -potasio, sodio eta aluminio-silikatoa-, hain zuzen ere kontinenteak osatzen dituztenak. Mantuaren dentsitatea arroka-mota biena baino handiagoa denez, Lurrazala mantuaren gainean etengabe flotatzen dago.
 
Lurrazalean dauden mineral ugarienak kuartzoak, [[Feldespato]]<nowiki/>ak eta [[Mika (minerala)|Mikak]] dira. Eta elementu kimiko ugarienak [[Oxigeno|oxigenoa]] (%46,6), [[Silizio|silizioa]] (%27,7), [[Aluminio|aluminioa]] (%8,1), [[burdina]] (%5,0), [[Kaltzio|kaltzioa]] (%3,6), [[Sodio|sodioa]] (%2,8), [[Potasio|potasioa]] (%2,6) eta [[Magnesio|magnesioa]] (%2,1) dira.<ref name=":0" />
 
Gaiari ikuspuntu orokor batetik begiratuz gero, argi ikusten da dentsitate handiko elementuak Lurraren erdialdetik gertuago daudela; dentsitate txikikoak, ordea, azaletik gertuago. Horrek badu garrantzia, horrela jakin baitaiteke nukleoa burdinaz aberatsa dela, eta mantua eta lurrazala silikatoz. Lurra eratu zenean, planetako nebulosaren konposatu kimikoak kondentsatzen hasi ziren. Ondorioz sortu zen esfera erraldoian oraindik konposatu guztien nahasketa uniformea zuen, baina grabitatea nabarmentzen hasi eta planeta uzkurtzen hasi zirenean, barnealdeko tenperaturak gora egin zuen. Elementu kimiko batzuen erradioaktibitateak ere horretan izan zuen eraginik. Orduan urtu zen materia, dentsitate handiena zuten materialak barnealderantz joan ziren eta gainerakoak haien gainean flotatzen geratu ziren. Lurra gorputz independientea zen.
 
Nukleoa metalikoa denez, Lurrak eremu magnetiko indartsua du. Burdina eroale bikaina denez eta ia likidoa denez, naturako dinamo bihurtu da. Nukleoaren zatirik likidoenean konbekzio-korronteak sortzen dira, materiala igotzen denean hoztu egiten delako eta jaistean berotu. Konbekzio-korronte horiek dira poliki-poliki aurreratuz eta oso modu antolatua, eremu magnetikoak sortzen dituztenak. Planetaren errotazio-mugimenduak horretan ere laguntzen du.
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}
 
== Ikus, gainera ==
{{commonskat}}
* [[Lurraren egitura]]
 
[[Kategoria:Lurraren egitura]]