Emakumeen eskubideak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
31. lerroa:
 
=== Erdi Aroa ===
[[Ingalaterrako Zuzenbidea]]<nowiki/>ren arabera, [[XII. mendea|XII.mendea]] eta gero garatu zena, emakume batek zituen jabetza denak gizonaren esku gelditzen ziren ezkontza ostean. Azkenean, auzitegi ingelesek azkenean jabetza hauen eskualdaketa automatikoa debekatu zuten, honetarako emakumearen baimena ez bazuten. Hala ere, gizonei beraien emazteen jabetzak kudeatzeko eta hauen gozamenerako eskubidea mantendu zitzaien. Garaiko idazleek ziurtzat ematen zuten agindu naturala [[Patriarkatu|patriarkatua]] zela eta betidanik horrela izan zela. Pertzepzio hau ez zen zalantzan jarri [[XVII. mendea|XVII.mendera]] arte, [[misiolari jesuitek]] [[Ipar Amerika|Ipar Ameriketako]] herri batzuetan amaldeko leinuei buruz idatzi zuten arte.
 
=== XVIII eta XIXmendeetako Europa ===
54. lerroa:
 
== Mugimendu modernoak ==
Ondorengo hamarkadetan emakumeen eskubideak berebiziko garrantzia hartu zuten gai politikoetan. 1960ko hamarkadan mugimenduak "[[feminismo]]" izena hartu zuen, soldata parekidea, legearen aurrean eskubide berdinak, familia planifikatzeko eta haurrik ez izateko askatasuna aldarrikatzen zen, beste zenbait gauzen artean. Esfortzuek emaitza ezberdinak izan zituzten.
 
[[Emakumeen Nazioarteko Kontseilua]] izan zen lehen erakundea herritartasun ezberdineko emakumeak elkartu zituena beraien eskubideak defendatzeko. [[1888|1888ko]] martxoan eta apirilean, 9 herrialdetako 53 elkarte feminista irudikatzen zuten emakumeen bilkurak izan ziren [[Washington|Washintonen]]: [[Kanada]], [[Ameriketako Estatu Batuak]], [[Irlanda]], [[India]], [[Erresuma Batua]], [[Finlandia]], [[Danimarka]], [[Frantzia]] eta [[Norvegia]]. Gaur egun 70 herrialde daude izena emanda eta [[Suitza|Suitzan]] dute beraien egoitza.
 
''[[Women for Women International]]'' irabazi asmorik gabeko elkarte humanitario bat da gatazka belikoetako emakumeei laguntza praktiko eta morala eskaintzen die. 1993an sortu zuten [[Zainab Salbi]] eta bere senar [[Amjad Atallah]]-k. Elkarte honek emakume hauei beraien bizitza birmoldatzen laguntzen die, laguntza ekonomiko zuzen batekin eta laguntza psikologikoarekin, hezkuntza programa batekin behar izanez gero, beraien eskubideen sentikortzea erakutsiz, besteak beste.
 
=== Jaiotza-tasaren kontrola eta ugalketa eskubidea ===