Uhin: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
16. lerroa:
Uhinak hainbat eratan sailka daitezke:
# Uhinaren '''izaeraren''' arabera.
## [[Uhin mekaniko]]ak (edo '''materialak'''): IngurunebuiiiiiiiiiiyuIngurune fisiko bat behar dute, hauen hedapena molekulen arteko energia trukean oinarritzen baita. Puntu zehatz batean sortu den perturbazio edo bibrazioak energia kantitate bat askatzen du (hau da, puntu horretako partikulek energia kantitate zehatz bat jasotzen dute) ''[[Newton]]''etan ['''''N'''''] neurtzen dena, eta honen ostean, energia hau, molekulek kontaktua egiten dutenean batetik bestera pasatzen da. Igortze hau norabide guztietan gertatzen da, eta puntu guztietan konstantea da, honek esan nahi du, molekula batek jasotzen duen energiaren parte bat ere atzera bueltan bidaltzen duela. Arrazoi honengatik izan ohi dute uhinek (edo hobeto esanda, uhinen hedapenek) itxura esferikoa (edo zirkularra bi dimentsiotan hedatzen bada, uretan bezala), norabide guztietan era konstantean igortzen baita bibrazioa. Energia esfera formako uhin fronteetan hedatzen da. Uhin fronte hauetako bakoitzaren energia konstantea da, beraz handitzen den heinean azalera unitate bakoitzak duen energia txikiagoa izango da. Honek azaltzen du zergatik, zenbat eta uhina hedatuago egon, orduan eta ahulagoa den, energia kantitate bera gero eta molekula gehiagoren artean banatzen doalako era konstantean. Hedapen hau kontaktuaren bidez gertatzen denez, edozein materialen bidez heda daiteke, gasa, likidoa edo solidoa. Uhin mekanikoak soinu, olatu, bibrazio eta abarren itxurakoak dira gehienbat.
## [[Erradiazio elektromagnetiko|Uhin elektromagnetikoak]]: Uhin elektromagnetikoek ez dute material fisikorik behar hedatzeko, hau da, espazio hutsean zehar heda daitezke. Uhin mota hauen oinarria ez da eta, molekulen perturbazioa (eta bertan askatutako energia), [[eremu elektromagnetiko]]a baizik. Elektrikoki kargatutako partikulen bidez osatzen da, hauek higitzen direnean energia garraiatzen dutelarik. Uhin elektromagnetikoak uhinaren maiztasunaren edo uhin luzeraren arabera sailkatzen dira, izaera desberdina duten uhinak izen desberdinez ezagutzen ditugularik. Alde batetik argi ikuskorra dago, gure begiek nabari dezaketen uhin elektromagnetiko bakarra. Bere espektroa kolore gorriaren eta bioletaren (morearen) artean kokatzen da. Honez gain, ezagun gertatzen zaizkigun beste hainbat eta hainbat uhin mota daude, hala nola: infragorria, [[mikrouhin]]ak, [[irrati (hedabidea)|irrati]] uhinak, ultra-morea, [[X izpi]]ak, ''Gamma'' izpiak, etab.
# Uhina hedatzen den espazioaren '''dimentsioaren''' arabera.