Feudalismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
12. lerroa:
Antolabide sozioekonomiko modura, feudalismoak [[Antzinaro Berantiarra|antzinaro berantiarrean]] izan zuen hasiera, ekoizpen esklabistatik ekoizpen feudalera igarotzean, III. mendeko krisialditik aurrera eta, bereziki, [[Mendebaldeko Erromatar Inperioa]] desagertu ondoren ([[V. mendea]]) eta erresuma germaniarrak eta [[Karolingiar Inperioa]] sortu eta gero ([[VIII. mendea|VIII.]] eta [[IX. mendea|IX. mendeak]]).
 
Zenbait tradizio juridikotan (erromatar nahiz germaniar zuzenbideetakoak, hala nola bezerotza, jarraigo eta basailutza) oinarrituta, feudalismoa hainbat mendetan gertatu ziren inbasioen ([[Germaniar herriak|herri germaniarrak]], [[Eslaviar|eslaviarrak]], [[Magyar|magyarrak]], [[Musulman|musulmanak]] eta [[Bikingo|bikingoak]]) garaiko ezegonkortasun eta segurtasun ezagatik sortu zen. Estatuko erakunde urrunen ezgaitasuna zela eta, segurtasun bakarra tokian tokiko agintarien eskutik zetorren, noble laiko edo eklesiastikoen eskutik, zeinen eskumendean baitzeuden landa-inguruetako gaztelu edo monasterio gogortuakgotortuak, hirien gainbeheraren ondorioz boteregune berriak izatera iritsiak.
 
== Historia ==