Txinako ekonomia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
No edit summary
9. lerroa:
Txinako munduko [[elektratresna]] eta [[oihalgintza]] sortzaile handiena da, batez ere langileen soldata baxuak direla eta. Gaur egun munduan sortzen diren ondasunen %25a Txinan egin dira. [[2004]]tik aurrera [[Europar Batasuna]] da Txinaren aliatu komertzial handiena. Hala ere hazkuntza honek barnealdeko eskualdeen eta kostaldeko eskualdeen arteko desoreka sortu du.
 
[[2006]]an Txinak [[Italia]] gainditu zuen Barne Produktu Gordinaren estatistikan estatistikak birkalkulatzean eta [[2005]]eko hazkuntza kontutan hartzean [[Erresuma Batua]] eta [[Frantzia]] ere gainditu zituen munduko laugarren potentzian bilakatuz. Gaur egun 2.228.862.000.000 [[Estatubatuar dolar|dolar]] da bere BPGa.
 
[[2014]]ko [[abendu]]an, [[Txinako Herri Errepublika|Txinako]] [[bi]] tren konpainia handienek bat egiteko prozesua hasi zuten nazioartekotze prozesu ikusgarrian indartsuenak bihurtzeko helburuarekin. Europako [[Alstom]] eta [[Ernst Werner von Siemens|Siemens]] gaindituko zituzkeen CSR eta CNR enpresen fusioak, 38.400 milioi euroren aktiboak<ref>Zigor Aldama, [http://www.berria.eus/paperekoa/1736/011/001/2014-12-26/txinaren_hedapena_trenez_doa.htm «Txinaren hedapena trenez doa»], ''Berria'', 2014-12-26</ref>.