«Bilboko zabalgunea»: berrikuspenen arteko aldeak

«Ensanche_bilbao.jpg» fitxategia kendu da, Jcb wikilariak Commonsetik ezabatu baitu.
t (robota Erantsia {{HezkuntzaPrograma}})
(«Ensanche_bilbao.jpg» fitxategia kendu da, Jcb wikilariak Commonsetik ezabatu baitu.)
{{HezkuntzaPrograma}}
 
[[Fitxategi:Ensanche bilbao.jpg|thumb|225px|right|Bilboko zabalguneko plana, [[1876]]koa. [[Severino Atxukarro]], [[Pablo Altzola]] eta [[Ernesto Hoffmeyer]]rek diseinatua.]]
 
'''[[Bilbo]]ko [[zabalgune]]a''' Bizkaiko hiriburuko eremua da. [[Abando (barrutia)|Abandoko]] baratzak betetzeko plan ezberdinen porroten ondoren, kasu [[Silvestre Pérez]]ek 1801ean bururatutako "Bake Portua" edo [[Amadeo Lazaro]]k [[1862]]an proposatutakoa ([[Ildefons Cerdà|Cerdák]] proposatutako etxe-irla zatitu eta irekiak aurreikusten zituena), [[1876]]an [[Severino Atxukarro]], [[Pablo Altzola]] eta [[Ernesto Hoffmeyer]] [[arkitektura|arkitekto]] eta [[ingeniaritza|ingeniariek]] idatzitako Bilboko Zabalgunearen Plana onetsi zen. Plan horrek [[Ildefons Cerdà]]ren zabalgunearen arrazionaltasuna eta [[arkitektura barrokoa]]ren klasikotasunaren diagonalak (Ertzilla, Rekalde eta Elkano) eta plaza zentralak ([[Moyua plaza]]) uztartu zituen. [[On Diego Lopez Haroko kale nagusia]] ardatza duen Bilboko zabalgunearen hedadura 158,5 [[hektarea]]koa da.