Ximun Haran: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
+jaiotza data +beste
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Banre lotura: Gazteri berria
3. lerroa:
'''Ximun Haran''' ([[Arrangoitze]], [[Lapurdi]], [[1928]]ko [[apirilaren 13]]a<ref>{{fr}} [http://www.lefigaro.fr/flash-actu/2013/12/09/97001-20131209FILWWW00619-deces-de-ximun-haran-figure-de-l-autonomisme-basque.php Décès de Ximun Haran, figure de l'autonomisme basque]</ref> - [[Luhuso]], [[2013]]ko [[abenduaren 9]]a<ref>Aitor RENTERIA: [http://www.berria.info/albisteak/86619/ximun_haran_zendu_da.htm Ximun Haran zendu da] Berria.info</ref>) [[Ipar Euskal Herria|Ipar Euskal Herriko]] [[pilota]]ri, farmazialari eta politikaria izan zen. [[Euzko Alderdi Jeltzalea]]ren militante historikoa, horren buru ere izan zen [[Ipar Euskal Herria]]n.
 
Farmaziako ikasketak egin zituen eta [[Hendaia]]n egon zen botikari. [[Enbata (aldizkaria)|Enbata]] mugimenduaren sortzaileetako bat izan zen. Baita euskal musikaren bultzatzaile nagusietariko bat. Horrela gogoratzen du [[Mixel Labéguerie]]ren semeak, Eneko Labéguerie, Ximunen etxean aitak diskoak grabatu baitzituen: «Simun Haran pilotari ona izana da, onenetarikoa, eta magnetofono zahar batekin grabatzen ibiltzen huen herrietan. Magnetofono horrekin grabatu zioan aitari ere, garai hortako ez zegok gaizki grabazioa. Ikusten dizkiat oraindik, etxean, Kanboko koruko hamar tipo, Simun Haranen magnetofonoarekin, aitak [[Gazteri berria|Gu gira Euskadiko]] abesten, eta errepikatzerakoan korukoek abesten zuten»<ref>Pako Aristi (1985): ''Euskal Kantagintza Berria'', 1961-1985, Erein.</ref>.
 
Pilotan [[1968]]. urtera arte jokatu zuen eta [[joko berri]] izeneko pilota aldaeraren asmatzailea izan zen.<ref>http://paperekoa.berria.info/kirola/2006-10-06/032/004/gaur_jokatuko_dira_ximun_haran_joko_berri_torneoko_finalerdiak_donibane_lohizunen.htm</ref> [[1980ko hamarkada]]n [[Euzko Alderdi Jeltzalea|EAJ]] alderdiarekin harremanak estutu eta Ipar Euskal Herrian alderdi horren presentzia sustatzeko ''[[Ager (aldizkaria)|Ager]]'' aldizkaria sortu zuen. [[1999]]. urtean, aldizkari horretan argitaratutako artikulu batean, kritiko agertu zen bere alderdiaren joera ofizialarekin, bere ustez [[Lizarra-Garaziko Hitzarmena|Lizarrako Ituna]] izenpetzean ezkerrerako urratsa egin baitzuen alderdiak, [[PP]] eta [[Espainiako Langile Alderdi Sozialista|PSOEtik]] urrunduz eta [[Euskal Herritarrok|EHra]] gehiegi hurbilduz. Izan ere, [[1998]]an [[Abertzaleen Batasuna]] [[koalizio]] abertzalearen alde azaldu zen.