Euskal Herriko musika garaikidea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
29. lerroa:
eta [[Xabier Lete]], besteak beste. 1963an, Donostiako [[Barandiaran galeria]]ren inguruan euskal artearen abangoardiako eta musikagintzako hainbat eragile bildu ziren, elkarren berri izan eta elkarrekin kultur ekintzetan aritzeko. Hortik, [[Ez Dok Amairu]] mugimendua atera zen; [[Jose Angel Irigarai]]ren eta Artze anaiak ere ziren tartean. Artze anaiek [[txalaparta]]rekin interesatu ziren, eta haren jotzeko moldea berritzen hasi ziren. Une hauetan zentsurari egin zioten aurre hainbat aldiz, dela kantuetako letren inguruan, dela kontzertuak emateko orduan. 1967an, [[Estitxu Robles-Arangiz]] kantari ibilbideari lotu zitzaion Bilbon; are, 1968an, hiru sari irabazi zituen Ipar eta Hego Euskal Herrian. Geroztik, oihartzun handiko diskoak atera zituen, atzerriko abestien euskarazko bertsioak, ume kantak, eta berak sortutakoak tartekatuz. Itzuliak egin zituen Ameriketan, askotan Euskal Etxeek gonbidatuta.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Estitxu|url=http://www.badok.eus/euskal-musika/estitxu|sartze-data=2018-02-24}}</ref>
 
Gitarra arrotzaren erabilerak kritikak jaso zituen, baina pixkanaka Lourdes Iriondo, Xabier Lete, Mikel Laboa eta Benito Lertxundiren eskuetan, euskaldunak hura onartzen hasi ziren. Euskal musikak ezkutuan igarotzen zuen muga kaseteetan, [[Ximun Haran]]en bitartekaritzaz askotan. [[Ez Dok Amairu]]ren kontzertuak ugaldu egin ziren, tokian tokiko irratiak ere zabaltzearekin batera (Herri Irratia, adibidez). Gazteen euskal talde txikiak sortu ziren landa ingurunean, tartean dela [[Urretxindorrak]]. 1971n, berriz, Bilbo industrializatu eta erdaldunean [[Oskorri]] folk taldea sortu zen, eta urte horretan bertan Larraitzeko jaialdia jazo zen, askok hippy kutsua hartu ziotena eta euskal gazteriak kristautasunari egindako errefustzat jo izan dena. Ez Dok Amairu taldea desegin egin zen. [[Gorka Knörr]]ek ''Araba kantari'' diska atera zuen 1971n, eta 1976an ''Txalaparta'' diska, [[Lluis Llach]]en "[[L'Estacaestaca]]"ren euskal bertsioa sartuz.
 
Ez Dok Amairuko abeslariek beren bidea jarraitu zuten, nork bere aldetik. Euskal Kantu Berriko joerekin bat etorriz, 1970ko Euskal Herriko errepresio eta borroka giroan, talde berriak sortu ziren [[Ipar Euskal Herria]]n ere: [[Guk]] (1968), [[Etxamendi eta Larralde]] (1967), [[Errobi]] (1973). 1972an, [[Niko Etxart]] [[Paris|Pariseko]] emigraziotik itzuli zen [[Zuberoa|Zuberora]] ideia modernoekin, [[Rock and roll|rock&rolla]] aldarrikatuz eta [[Euskara|euskaraz]], baina bere manera apurtzaileek herrikide askoren errefusa eragin zuten.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Niko Etxart|url=http://www.badok.eus/euskal-musika/niko-etxart|sartze-data=2018-02-24}}</ref> [[Telesforo Monzón|Telesforo Monzon]], [[Hego Euskal Herria|Hego Euskal Herriko]] [[Francoren diktadura|diktaduratik]] ihesi, [[Donibane Lohizune]]n finkatua zen 40ko hamarkadan, eta Pirinioez hegoaldeko iheslari berriei eman zien harrera. [[Pantxoa eta Peio]] bikote gaztearen hainbat kanturen hitzak idatzi zituen, fama handia hartu zutenak: "[[Itziarren semea]]", "[[Lepoan hartu ta segi aurrera|Lepoan hartu]]", etab. [[Imanol Larzabal]]ek Pirinioez iparraldera ihes egin zuen 1971n, eta orduko europar eragin handia izan zuen. [[Mutriku|Mutrikun]], Indar Trabes dantzaldietako taldea sortu zen, askotariko kantuak ematen zituena. [[Amaia Zubiria]]<nowiki/>k, [[Txomin Artola]]<nowiki/>k eta beste musikari batzuek Haizea folk taldea sortu zuten 1977an, nazioarteko eraginaren isuri handikoa; gero eta gehiago rock progresibora lerratu ziren. 1978an, Indar Trabesek LP diskoa bat atera zuen bere kantuekin, eta [[Itoiz]] izena hartu zuten.