Emakumeen eskubideak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
tNo edit summary
24. lerroa:
== Jabetza eskubidea ==
XIX.mendean, Estatu Batuetan eta [[Erresuma Batua|Erresuma Batuan]], zenbait emakumek behin ezkondu eta gero jabetzarik ezin izatea arautzen zuten legeen kontrako mugimendua sortu zuten. [[Estalduraren doktrina|estalduraren doktrinarekin]], behin ezkondutakoan, gizonek emakumeen [[ondasun]] eta [[Soldata|soldaten]] kontrola hartzen zuten. XIX.mendearen erdialdetik aurrera, emakumeen jabetza babesten zituzten estatutuak onartu ziren bi herrialde horietan, honela, beraien senarrengandik eta horien hartzekodunengandik babesten zituzten.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=1848: Women Finally Win Property Rights After Marriage|url=https://www.thoughtco.com/1848-married-women-win-property-rights-3529577|aldizkaria=ThoughtCo|sartze-data=2018-03-02}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=Married Women's Property Acts {{!}} United States [1839]|hizkuntza=en|url=https://www.britannica.com/event/Married-Womens-Property-Acts-United-States-1839|aldizkaria=Encyclopedia Britannica|sartze-data=2018-03-02}}</ref>
 
== Bortxaketa eta biolentzia sexuala ==
''Artikulu nagusiak:'' [[Emakumeen aurkako indarkeria|Emakumeen aurkako indarkeri]]<nowiki/>a. [[Bortxaketa]].
 
Bortxaketa eta sexu erasoa behartutako sexu harremana da. [[Sexu delitu|Sexu delitutzat]] jotzen da herrialde gehienetako [[Zuzenbide|zuzenbidean]]. Bortxaketak eta [[Proxenetismo|esplotazio sexuala]] sistematikoak eta hedatuak direnean, [[gizadiaren aurkako krimen]] bezala eta [[gerra krimen]] bezala aitortzen dira. Bortxaketak [[genozidio]] forma bat bezala ere kontsideratzen dira, talde zehatz bat zuntsitzeko asmoarekin egiten direnean.
 
=== Bortxaketa genozidio delituko elementu gisa ===
1998an, Nazio Batuen Erakundeak ezarritako [[Ruandarako Nazioarteko Auzitegi Penala|Ruandarako Nazioarteko Auzitegi Penalak]] erabaki historikoa hartu zuen bortxaketa genozidio delitutzat sailkatzean, [[Nazioarteko zuzenbide|Nazioarteko Zuzenbidearen]] barruan.
 
[[Jean Paul Akayesu]]-ren, Taba-ko ([[Ruanda]]) alkatearen, aurkako epaiketak aurrekaria ezarri zuen bortxaketa genozidio tresna bezala kontsideratzeko. Epaiketa hau [[Genozidio Delituaren Prebentzio eta Zigor Hitzarmena|Genozidio Delituaren Prebentzio eta Zigor Hitzarmenaren]] lehen interpretazio eta ezarpena izan zen nazioarteko auzitegi baten eskutik. Epaimahaiak [[Tutsi|tutsiak]] sustsitzeko tresna bezala erabili zirenaren frogak aurkitu zituen, etnia honetako emakumeen aurka bakarrik egiten baitziren, modu sistematikoan.
 
[[Navanethem Pillay]] epaileak honakoa adierazi zuen bere epaitzan: “Antzinako denboretatik, bortxaketak gerraren botin bat kontsideratu dira. Orain gerrako krimen bezala hartuko dira kontuan. Mezu garbi bat bidali nahi dugu, bortxaketak jada ez dira gerra trofeoak'’. 1994Ko Ruandako genozidioan milioi erdi bat emakume eta neskatila bortxatuak izan zirela estimatze
 
=== Bortxaketa eta esklabotza sexuala gizadiaren aurkako krimen gisa ===
''Artikulu nagusia'': [[gizadiaren aurkako krimen]]
 
[[Erromako Estatutua|Erromako Estatutuan]] bortxaketa, esklabotza sexuala, behartutako prostituzioa, behartutako haurdunaldia, behartutako antzutzea edo ‘larritasun parekidea duen biolentzia sexualeko beste edozein forma’ gizadiaren aurkako krimen gisa aitortzen dira, beti ere ekintza horiek modu sistematiko eta zabalduan egiten badira.
 
Bortxaketa gizadiaren aurkako krimen gisa lehen aldiz lenoko [[Jugoslabiarentzat Nazioarteko Auzitegi Penala|Jugoslabiarentzat Nazioarteko Auzitegi Penalak]], [[Ginebrako ituna|Ginebrako Hitzarmena]] eta Gerrako Arauak kontuan hartuta, atxilotze aginduak egin zituenean aitortu zen. Hain zuzen, Foca herriaren konkistan ([[Bosnia-Herzegovina]] hegoaldean), 1992ko apirilean, emakume musulman ugarik soldadu, polizia eta armada taldeen eskutik taldeko bortxaketak, tortura eta esklabotza sexualak sistematikoki pairatu zituztela aitortu zen.
 
Salaketak esanahi legal handia izan zuen eta lehen aldia izan zen eraso sexualak ikertu zirela tortura eta esklabotza gisa, epaituak izateko asmoarekin. 2001ean baieztatu zen epaiketa, bortxaketa eta esklabotza sexuala gizadiaren aurkako krimen gisa aitortuz eta hainbat pertsona zigortuak izan ziren.
 
== Erreferentziak ==