Emakumeen eskubideak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «{{Lanean|}} '''Emakumeen eskubideek''' munduko gizarte ezberdinetan emakume eta neskatilei aitortu eta onartzen zaizkien eskubide bereizketari egiten diote erreferentzia...»
(Ez dago alderik)

22:19, 2 martxoa 2018ko berrikusketa


Emakumeen eskubideek munduko gizarte ezberdinetan emakume eta neskatilei aitortu eta onartzen zaizkien eskubide bereizketari egiten diote erreferentzia. Toki batzuetan eskubide hauek instituzionalki eta legalki babestuak diren arren, munduko zenbait lekutan ez da berdina gertatzen, urratzera edo ukatzera iritsiz.[1]

Emakumeen eskubideen nozioarekin gehien erlazionatzen diren gaiak, besteak beste, honakoak dira: osotasunerako eskubidea, norberaren gorputzaren gaineko kontrola, sufragio eskubidea, kargu publikoak izateko eskubidea, lan eskubidea, berditasunezko ordaintze justu batetarako eskubidea, jabetzak edukitzeko eskubidea, hezkuntza eskubidea, armadan zerbitzatzeko eskubidea, kontratu legalak sinatzeko eskubidea eta ezkontza eta gurasotasun eskubideak.[2]

Historia

Sufragismoa, bozkatzeko eskubidea

Artikulu nagusia: emakumeen sufragismoa

XIX.mendean mugimendu bat hasi zen emakumeek gobernuan eta legeen sorreran parte-hartzeko zuten eskubidearen alde. Emakumeen sufragismoaren oinarriak sufragio unibertsalarenekin batera garatu ziren. Gaur egun, emakumeek botoa emateko eskubidea Nazio Batuen Erakundearen Emakumeen Kontrako Diskriminazio Oro Ezabatzeko Nazioarteko Itunean bilduta dago, 1979an sinatu zena.[3]

 
Annie Kenney eta Christabel Pankhurst sufragista britaniarrak.

Zeelanda Berria izan zen munduko lehen herrialdea emakumeen boto eskubidea aitortzen, 1893an. Australiak 1902an onartu zuen. XX.mende hasieran Europa iparraldeko zenbait herrialdek onartu zuten eskubide hau: Finlandiak 1906an, Norvegiak 1913an, Danimarka eta Islandiak 1915an. Garrantzitsua izan zen Britanian sortu zen mugimendua ere, Sufragette deritzaiona.

Lehen mundu gerraren amaierarekin beste herrialde batzuek jarraitu zuten adibidea: Herbehereak 1917an, Austria, Azerbaijan, Kanada, Txekoeslovakia, Georgia, Polonia eta Suedia 1918an; Alemania eta Luxenburgo 1919an eta Estatu Batuak 1920an. Espainiak 1931an aitortu zuen eskubide hau, Espainiako Lehenengo Errepublikan. Turkiak 1934an onartu zuen, 1944an Frantziak eta 1946an Belgika, Italia, Errumania eta Jugoslaviak. 1971 Suitzak aitortu zuen eta Liechtensteinek 1984an.

Latinoamerikan zenbait herrialdek XX.mendearen lehen erdian aitortu zuten eskubide hau: Ekuador (1929), Brasil (1932), El Salvador (1939), Dominikar Errepublika (1942), Guatemala (1956), Argentina (1946), Mexiko (1955) eta Honduras (1955). Asiako hainbat herrialdek XX.mende erdialdean onartu zuten emakumeek botoa emateko eskubidea: Japonia (1945), Txina (1947) eta Indonesia (1955). Ekialde Ertaineko herrialde gehienetan Bigarren Mundu Gerraren ostean aitortu zen.

Afrikan, orokorrean, emakumeek eta gizonek momentu berean lortu zuten botoa emateko eskubidea: Liberia 1947an, Uganda 1958an eta Nigeria 1960an. [4]

​​Oposizioa nabarmena izan zen emakumeen sufragismoarekiko eta mugimendu anti–sufragistak ere sortu ziren. Emakume batzuk sufragismoaren aurka agertu ziren, Helen Kendrick Johnason bezala, 1897 berak idatzitako Woman and the Republic dokumentua garai horretako kontrako argudio garrantzitsuenetakoa kontsideratzen dena.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Hosken, Fran P.. Towards a Definition of Women's Rights en Human Rights Quarterly, Vol. 3, n° 2.. , 1-10 or..
  2. (Ingelesez) Lockwood, Bert B.. (2006). Women's Rights: A "Human Rights Quarterly" Reader. ISBN ISBN 978-0-8018-8374-3..
  3. (Ingelesez) From Suffragettes to Grrls en Gender Communication Theories and Analyses:From Silence to Performance. Sage.
  4. (Gaztelaniaz) «Países con sufragio femenino (por fecha de aprobación)» LARED21 (Noiz kontsultatua: 2018-03-02).