Euskal Herriko musika garaikidea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
38. lerroa:
[[File:Kortatu_2.jpg|thumb|upright|Kortatu Egiako gaztetxean]]
[[File:Cicatriz_2.jpg|thumb|Cicatriz Hondarribian]]
Kantautoreek beren banakako bidean jarraitzen zuten bitartean, musikako argitaletxe berriak sortu ziren, [[Euskal HerrianHerria]]<nowiki/>n. [[Soñua]] izan zen horretan aitzindaria. Hiri eta herrietan egosten ari zen belaunaldi berrien kaleko protestan, gaztetxeak sortu ziren, eta [[Ingalaterra]] eta [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetako]] [[Punk|punk mugimendua]] [[«Zuk zeuk egin» metodoa|''egin zuk zeuk'' ikuspegiaz (DIY)]] Euskal Herrian bere aztarna utzi hasi zen. 1977an, [[Zarama]] sortu zen [[Santurtzi]] endekatuan, eta bere origintaltasunaoriginaltasuna punk musika euskaraz egitea zen. Santurtziko depresio ekonomikoan, oraingoan erdaraz, [[Eskorbuto]] sortu zen aldi berean. Punk estilo berean, 1979an, [[La Polla Records]] sortu zen [[Agurain]]en; 1981ean, [[Hertzainak]] Gasteizen eta, 1982an, [[Barricada]] Iruñean.
 
[[Soñua]] argitaletxearekin ia batera [[Discos Suicidas]] disketxea sortu zen Bilboaldean. Geroago etorri ziren [[Oihuka]] eta [[Gor disketxea|Gor]]. 1984 eztanda urtea izan zen euskal rockaren baitan, talde ugari sortu ziren, eta diskoetxe berriek lehendabiziko diskoak argitaratzeko modua eman zieten. Hala agertu ziren, goian aipatutakoez gain, [[Baldin Bada]], [[Tijuana in Blue]], [[Kortatu]], [[Cicatriz]], [[Hertzainak]], [[MCD]] eta beste batzuen diskoak. Diskoak agertu ahala, borrokako rock musikaren oihartzuna zabaldu egin zen eta talde berriak agertu ziren. [[M-ak]] taldeak alde esperimentalagoa landu zuen. [[Herri Batasuna]]<nowiki/>k, "[[Martxa eta borroka]]" kanpainaren bidez, musika arrotzeko mugimendu hori bultzatzearen aldeko hautua egin zuen.
 
1987rako, mugimendu berria bere helduarora heltzen ari zen. 1987an, ''[[Egin]]'' egunkariak ''[[Bat, bi, hiru... zazpi!]]'' bilduma diskoa atera zuen, talde berrien kantuen laburpen bat eskainiz. Sona eta entzute handikoa izan zen. Harrezkero "Euskal Rock Erradikala" izendapena zabaltzen hasi zen, asko horrekin bat ez etorri eta hari uko egin arren, Eskorbutok[[Eskorbuto (musika taldea)|Eskorbuto]]<nowiki/>k bereziki. Ordu arte erdarazko hitzak erabiltzen ziren gehienetan, baina une horretan Kortatuk[[Kortatu]]<nowiki/>k apustu sendo bat egin zuen, beren banakako hirugarren diskoa, ''[[Kolpez kolpe]]'', euskara hutsez argitaratuz (1988ko martxoan). [[Jotakie]] talde azkoitiarrak ere hala egiten zuen hasieratik, Balerdi Balerdik bezala geroago, pop estilora lerratuago.
 
Gaztetxeen inguruan umotutako musika eta gizarte mugimendu hori, baina, gainbehera hasi zen, drogaren erabilerak eta [[HIESa|HIESak]] gogor zigortuta. Ordurako, zale ugari biltzen zituzten talde andana bateko kideak gaixotzen hasiak ziren: [[Cicatriz]], Eskorbuto, [[RIP (musika taldea)|RIP]], etab. Hala ere, arrakasta izaten jarraitu zuten. Gauzak, hala ere, aldatzen ari ziren, soinu eta eragin berriak sartzen. 1988an, Kortatuk ''[[Azken Guda Dantza|Azken guda dantza]]'' zuzeneko diskoa atera zuen, eta desegingo zela iragarri, egitasmo berri batekin itzultzeko: [[Negu Gorriak]] (1990). Urte berean, [[Gaztea (irratia)|Euskadi Gaztea]] irrati publikoa sortu zen, protestakoaz bestelako gazte musika sustatzen zuena euskaraz, irrati-formula ereduaren arabera.
50. lerroa:
[[File:Oreja De Van Gogh - Guapa y Más Guapa.jpg|thumb|La Oreja de Van Gogh, lehen garaietako kontzertu batean]]
[[File:Xabi Solano.jpg|thumb|Xabier Solano 2012n ([[Esne Beltza]])]]
[[Euskal Kanta Berria]]<nowiki/>ren eta [[Oskorri]]<nowiki/>ren lorratzean, [[Ganbara (musika taldea)|Ganbara]] da aipatzekoa 80ko hamarkadan folk estiloan, Oskorrirekin batera. Ingeles eta espainiar joeren eraginpean (''[[La movida madrileña|Movida madrileña]]'' eta ''[[LOS40|Los 40 principales]]''), hiriburuetan hainbat talde sortu ziren pop estilora lerratuagoak eta, oro har, joera komertzialago bati lotuak: [[Sanchis y Jocano]], [[21 Japonesas]], [[Duncan Dhu|Dunca]][[21 Japonesas|u]] [[Duncan Dhu|Dhu]]. Bilbon, aipatzekoak dira 80ko hamarkadaren amaieratik aurrera [[Doctor Deseo]], [[Platero y Tú]], besteak beste. Kontzertuen ugaltzeak eta hedabideetako oihartzunak, gainera, profesionalizatzeko aukera zabaldu zuen, espezializazio gero eta handiagoaz. [[Carmelo Bernaola]] musikagintza klasikoan ibili zen 50eko hamarkadatik, baina otxandioarrak hainbat doinu herrikoi ere utzi zituen: [[Athletic Bilbao]]ren ereserki ezaguna, edota TVEko ''[[Verano azul]]'' telesail sonatuko hasierako doinua.
 
[[Txistu]]ak gorde egin zuen euskaltasunaren altxor izatearen sinbolismoa eta, oro har, rol instituzional eta protokolarioa. Trukean, 80ko hamarkadan gero eta gehiago ziren trikiti eta pandero bikoteak, dantzaldien bizigarri. Trikiti txapelketa nazionalek bi talde goratu zituzten 80ko hamarkada bukaeran: batetik, [[Tapia eta Leturia]]; bestetik, [[Kepa Junkera]]. Musikariok, baina, ez ziren ohiturazko doinuetan geratu, eta beren doinu bereziak ontzen hasi ziren, esperimentaziorako joera batez. [[Hernaniko Txalaparta Eskolan]], [[txalaparta]] doinuek isuri moderno eta esperimental bat hartu zuten, Euskal Herri osora hedatu zirenak. Luze gabe gitarra baxua elkartu zitzaien emanaldietan, joaldiei pop kutsua emanez, triki pop deitu izan den joeran. Trikiti eskoletatik atera ziren 90eko hamarkadan [[Maixa ta Ixiar|Maixa eta Ixiar]], [[Alaitz eta Maider]], [[Iker eta Larraitz]], [[Gozategi]]... musika alaia, arina eta baikorra. Oso harrera ona izan zuten plazetan ez ezik, hedabideetan ere.
 
[[Gaztelania]]z, [[La Oreja de Van Gogh]] donostiarrak zurrunbilo bat bezala aireratu ziren plazetan eta hedabideetan, ''[[Dile al sol]]'' beren lehen diskoaz (1996); ahots indartsuko kantu gehiago etorriko ziren geroko albumetan. Haren lorratzean etorri zen [[Alex Ubago]] kantautore intimista, donostiarra ere, eta oihartzun handikoa Espainian[[Espainia]]<nowiki/>n. [[M-ak]] taldeak musika oso anitza eta eraginkorra eskaini zuen bere ''[[Barkatu ama]]''n, eta harrera beroa izan zuen Euskal Herrian, baita kanpora ere, kritika aldetik bereziki. Ikuspegi berri batez, [[Negu Gorriak|Negu Gorriak taldeak]] (1990) aurreko protesta kantuen aldean jarrera baikorragoa agertu zuen, [[hip hop]] eta mestizajeari emana, eta euskararen aldeko konpromisoaz. Ildo beretik beste talde batzuk agertzen joan ziren euskaraz: [[Zestoa]]ko [[Lin Ton Taun]], protesta espirituari eutsiz bere lehen diskoan, [[Urtz]] [[Power pop|power-pop]] estiloari helduz, edota [[Sorotan Bele]], folk estilo fresko eta eraberritu batez. Luze edo labur arrakasta handia lortu zuten euskarazko musikaren munduan. Kontrako aldean, aurreko punk estilotik soinu gogorragoak atera ziren eta, horietan guztietan, [[Lekeitio]]ko [[Etsaiak]] eta [[Andoain]]go [[BAP!!|BAP]] taldeak dira aipagarriak; [[heavy metal]] estiloan eta euskaraz [[Su Ta Gar]] sortu zen [[Eibar]]ren. 90eko hamarkadan, espezializazioa eta aniztasuna gailendu ziren.
 
== XXI. mendea ==