Fatima al-Fihri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
5. lerroa:
Fatima Al-Fihri Mohamed Al-Fihri izeneko merkatari arabiar garrantzitsu baten alaba zen. Aita familiarekin, [[Idris II.a]] erregearen garaian [[Tunisia]]tik [[Maroko]]ra bizitzera joan zen.
 
Fatima, haren senarra eta anaiak hil zirenean, ondare handia jaso zuen eta bere ahizpa Mariamekin batera haren herriaren aldeko ekimen bat bultzatzea erabaki zuten. [[Madraza|Madrasa]] bat eraiki zuten gazteriaren heziketaz laguntzeko. [[X. mende]]rako madraza hori herrialderaren benetako motor intelektuala zen. [[859]]an, bestetik, Fatimak munduko lehen unibertsitatea sortu zuen, [[Fez]]eko [[Al Quaraouiyineko Unibertsitatea]] da, gaur egun oraindik martxan dagoena. Haren ospea mundu ezagututa osoan zabaldu zen eta pentsalari asko erakarri zuen, tartean, [[Gilberto Aurveniakoa]], gero [[Silvestre II.a]] aitasantua izango zena. Gilbertok zenbaki arabiarrak eta [[zero]]aren kontzeptua Europara zabaldu zuen.
 
Fatimaren ahizpa, Mariam, ezaguna da Fezeko l-Andalus mezkita eraikitzeko dirua jarri zuelako.