1994ko Frantziako Tourra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Etapak: barne lotura zuzenketa
No edit summary
1. lerroa:
{{Cycling race/infobox|Q898077}}
'''1994ko Frantziako Tourra''' [[Itzuli Handiak|Itzuli Handi]] honen 81. edizioa izan zen. [[1994]]ko [[uztailaren 2|uztailak 2]] eta 24 artean ospatu zen, 3978 kilometroko ibilbidea eginez 22 etapatan, garaileak batez beste 38,383 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Lasterketa [[Lille]]n hasi eta [[Paris]]ko Champs Elyséesetan amaitu zen.
 
11 ⟶ 12 lerroa:
Hamaikagarren etapan [[Pirinioak|Pirinioetara]] iritsi zen, tontorrean, oraindik sekula igo ez zen [[Hautacam]]en amaitzen zen etapa luze batean. Eguneko azken igoeran, Marco Pantanik zenbait ihesaldi saiakera egin zituen. Alabaina, lortu zuen bakarra faboritoen artean hautaketa gogor bat egitea izan zen, hain gogorra, guztiak atzean utzi zituela. Soilik Miguel Indurainek, bere igotzeko modu bereziarekin mantendu zen Pantanigandik gertu. Etaparen amaieran, Indurainek, Pantani harrapatu eta gainditu egin zuen. Indurainen ondoan [[Luc Leblanc]] frantziarra mantendu zen, etapa irabazi zuena. Romingerrek, egun kaxkar batean, bi minutu baino gehiago galdu zituen, eta Indurainen lidertza geroz eta sendoagoa zen.
 
Hurrengo eguneko etapan, [[Luz Ardiden]]e amaitu zena, [[Richard Virenque]]k, etapa garaipena lortzera eraman zuen ihesaldi luze bat protagonizatu zuen. Romingerrek, berriz ere, denbora galdu zuen Indurainekiko, oraingoan hiru minutu baino gehiago, hala, Indurainengandik ia zortzi minutura geratzen zelarik, bigarren postua mantentzen zuen arren. Alabaina, hurrengo etapan zehar, suitzarra bizikletatik jeitsijaitsi zen eta lasterketa utzi zuen.
 
Hamabosgarren etapak, non [[Mont Ventoux]] igo zen, garaile bezala [[Eros Poli]] italiarra izan zuen, Tourraren edizio hartako txirrindularirik garai eta astunena, bakarrean eginiko ihesaldi luze baten ondoren. Hurrengo etapa [[Alpe d'Huez]]en amaitu zen, eta ihesaldi bateko kideen artean erabaki zen, horien artean [[Roberto Torres]] espainiarra eta [[Hernán Buenahora]] kolonbiarra zeudelarik, biak Kelme taldekoak. Alabaina, garaipena [[Roberto Conti]]rentzat izan zen. Faboritoen artean, Marco Pantanik oraindik zeresan asko zuela erabaki zuen eta Induraini bi minutu jan zizkion.
17 ⟶ 18 lerroa:
Oraindik Alpeetako beste bi etapa handi geratzen ziren, kronoeskaladaz gain. Egun hauetan, [[Piotr Ugrumov]] [[letonia]]rrak sekulako erremontada egin zuen sailkapen nagusiko hirugarren posturaino iritsi arte. Horietako lehenean, etapako garailea izango zen [[Nelson Rodríguez]] kolonbiarrarekin batera ihes egin zuen, Induraini bi minutu ateraz. Pantanik, era berean, beste minutu bat atera zion Induraini eta hirugarren jarri zen sailkapen nagusian.
 
Hurrengo egunean, Ugrumovek urrutitik eraso zuen berriz, baina oraingoan bakarrik iritsiko zen, etapa irabaziz, Indurain eta Virenqueri bi minutu eta Pantaniri hiru eta erdi ateraz. Oraindik kronoeskalada falta zenean, guztia erabakitzeke zegoen, Tourraren garailea nor izango zen izan ezik, hondamendi bat gertatu ezean Indurain izango zena. Egun hartako galtzaile handia Richard Virenque izan zen, etapa garailea izan zen Piotr Ugrumovekiko sei minutu baino gehiago galdu zituena, azken hau Tourra oso forma egoera honeanonean amaitzen ari zelarik. Kronoeskaladan dominatzaile argia izan zen, Pantanari minutu eta erdi eta Induraini hiru minutu baino gehiago ateraz. Leblanc, etapan laugarren amaitu zuena ia lau minutura, sailkapen nagusian ere laugarren izango zen.
 
[[Frantzia]]k, Alpeetako etapen aurretik bigarrenetik laugarrenerako hiru postuak zituena, ez zuen, azkenean, Parisko podiumean ordezkari bakar bat ere izan. Alabaina, bai izango zen frantziarra Champs Elyséesetan amaitu zen azken etapa, [[Eddy Seigneur]], etaparen azken zatian ihes egin zuena.