«Parekoen ebaluazio»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Zuzendu egin ditut bi barne-lotura
(Sarrera bat sortu dut, parekoen ebaluazioaz, zientzia-aldizkarietan eta beste zenbait alorretan erabiltzen dena dokumentuen kalitatea bermatzeko.)
 
t (Zuzendu egin ditut bi barne-lotura)
'''Parekoen ebaluazioa''' (ingelesez: ''peer review'') metodo bat da lan bat ebaluatzeko, eta bertan parte hartzen dute egilearen antzeko gaitasuna duten profesionalek. '''Arbitraje''' izena ere ematen zaio. Arlo profesional askotan erabiltzen da, finantziazio-eskarietan adibidez, eta modu nabarmenean zientzia-aldizkarietan, artikulu bat argitaratu aurretik. Parekoen ebaluazioak helburua du neurtzea lan baten kalitatea, originaltasuna, egingarritasuna, zehaztasun zientifikoa, etab., artikulu bat argitaratu aurretik, edo diru-eskari bat onartu baino lehen.
 
Prozedura gisa zientzia-artikuluak argitaratu aurretik, arbitrajea XX. mendearen erdialdean hasi zen aplikatzen. (([[Albert Einstein))]] zientzialariaren ''Annus Mirabilis'' artikulu iraultzaileak, adibidez, ez ziren arbitratu ''Annalen der Physik'' aldizkariaren 1905eko zenbakian argitaratu aurretik. (([[Max Planck))]] kontseilu editorialeko burua (eta teoria kuantikoaren aita) ohartu zen zelako “garrantzia” zuten jasotako eskuizkribuek, eta berauek argitaratzea agindu zuen, besterik gabe. Bestetik, demostratu da zenbait artikulu iruzur hutsa izan direla, nahiz eta berauek argitaratu aurretik parekoen ebaluazioak ontzat eman.
 
== Funtzionamendua ==
1.500

edits