Las más macabras de las vidas: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Las mas macabras
(Ez dago alderik)

00:42, 28 otsaila 2018ko berrikusketa

Las más macabras de las vidas Eskorbuto punk talde Santurtziarraren estudioko bostgarren albuma da, Buto Eskor zigilu propioaren bidez argitaratua.

Grabaketa eta edukia

Diska bederatzi abestiz osatua dago, gehienak Iosuk konposatutakoak. Kanta gehienak Iosuk abesten ditu, Juanma larriki gaixotu egin baitzen eta ezin izan baitzuen grabaketan parte hartu normalean egiten zuen bezala. Gai triste eta ilunak inoiz baino gehiago agertzen dira lan honetan, bai albumaren azalean eta bai letretan eta melodietan. Las más macabras de las vidas 1988ko apirilaren bukaeran grabatu egin zen eta urte berdineko maiatzan nahastu eta masterizatu.[1]

3000 ale soilik banatu zituen Buto Eskor dikoetxeak, baina geroago beste diskoetxek (Ohiuka, Discos Suicidas) CD formatuan berargitaratu zuten, Oihukaren kasuan, lehendabizi edizio normal bat eta geroago digipack edizioa argitaratuz, binilozko formatu originala mantenduz.[2]

Abestiak

  1. "Rock y violencia" - 4:40
  2. "Pelos largos, caras enfermas" - 5:52
  3. "Iros a la m..." - 2:27
  4. "Las más macabras de las vidas" - 3:47
  5. "Felices días de tu vida" - 2:51
  6. "Sangre" - 4:40
  7. "La última pelea" - 2:19
  8. "Que corra la sangre" - 4:00
  9. "Cántame una canción" - 1:30[3]

Taldekideak

Eskorbuto

  • Iosu Expósito - Gitarra eta ahotsa
  • Juanma Suarez - Baxua eta ahotsa
  • Paco Galán - Bateria

Gonbidatu berezia

  • Aitor Amezaga - Teklatuak

Laguntzaileak

  • Mendieta Portugalete - Argazkiak
  • Alberto Quintana - Diseinua eta nahasketa
  1. «Eskorbuto “Las más macabras de las vidas”» AbainGoardia 2009-12-25 (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).
  2. (Gaztelaniaz) Las más macabras de las vidas. 2016-08-17 (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).
  3. (Ingelesez) «Eskorbuto - Las Mas Macabras De Las Vidas» Discogs (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).