Zartako-K: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Zartako-K
(Ez dago alderik)

20:10, 27 otsaila 2018ko berrikusketa

Zartako-K Tafallan (Nafarroa, Euskal Herria) sortutako street-ska taldea da, karibeko doinu skalaria beste doinu bortitzagoekin nahasten duena, punk eta Oi! musikaren antzekoak.[1]

Zartako-K
Datuak
JatorriaTafalla, Nafarroa
Musika motaStreet-Ska
InstrumentuakGitarra, Baxua, Teklatua, Bateria, Tronboia, Tronpeta, Saxoa
Urteak2008 - 2018
Taldekideak
Endika, Goito, Boing, Aritz, Ibai, Ozcariz, Juan, Asier

Biografia

Lehen kontzertua 2008ko maiatzaren 31ean eskeini zuten Tafallako I. Egunean, baina ensaiatzen lehenago hasi ziren eta kide anitz pasa ziren taldetik azkeneko formazioa tinko geratu arte, zazpi kidez osatua: "Goito", Endika, "Puntxon", Ibai, Juan, Ozcariz eta Magan. Handik 2012ra arte kontzertuak ematen ibili ziren Nafarroan zehar, talde mitiko askorekin eszenatokia elkarbanatzen: Gatillazo, Vendetta, Gatibu, Berri Txarrak, Hell Beer Boys...[2]

2012an bertan haien lehen diska grabatu eta atera zuten Kalekumeak (2012) izenaren behean. Diskan gazteleraz eta euskeraz idatzitako bederatzi abesti agertzen dira, gai politikoak (kartzela, aberria...) eta kulturalak (Rude Boy kultura , lagunak...) jorratzen dituztenak, eta pare bat abesti instrumental.[3]

2014ean taldeak Nafarroa Oinez-erako abestia grabatu zuen Miguelo estudioan: "Esan, Izan, Zangoza" izenarekin eta otsailaren 8an haien 100. kontzertua eman zuten Tafallan.[4] Urte berdineko urrian haien bigarren lana aurkeztu zuten: Odol Berria (2014), hamaika abestiz osatua dagoena. Diskan The Specialsen bertsio bat aurkitu dezakegu eta baita gizarteari kritika egiten dioten abesti asko, hala nola, Eraso Erasotzaileari edo La Lista Negra. Nabari daiteke ere pianoaren protagonismo handiago bat Asier teklista berri moduan taldean sartu ondoren, eta baita kalitate hobeagoa produkzioan[5] Diska honetan ageri den "La Lista Negra" abestiari bideoklipa egingo zioten 2016ean, Joseba Jauregiren eskutik grabatutakoa Tafallako kaleetan.[6] Abesti honek eskaldun usaina duen oro Nafarroan jasaten duen bazterketa salatzen du era ironiko eta azkar batean, Altsasuko gazteekin gertatutakoaren ondoren garrantzi handia hartu duen gaia.[7]

Bi urte kontzertuak ematen ibili ondoren, taldeak hirugarren diska aurkeztu zuen zuzenean Tafallan 2016eko urriaren 22an, Alienados (2016) izenarekin.[8] Diska hamabi abestiz osatua dago, gehienak euskeraz eta pare bat gazteleraz idatzitakoak. Haize instrumentuen lan paregabea aipatu daiteke eta baita doinu ezberdin askoren erabilketa idei eta emozio ezberdinak adierazteko. Politikoki kritikoak dira baina borrokatzera baikortasunarekin deitzen dute.[9]

2018an "RUDE ALA HIL!" taldearen X. urteurrena ospatzeko birari ekin zioten.[10]

Taldekideak

  • Juan - Tronboia
  • Ozcariz - Tronpeta
  • "Boing" - Saxoa
  • Alaitz Puntxon - Baxua eta Koruak
  • Endika - Ahotsa
  • Ibai - Bateria
  • Aritz "Goito" - Gitarra)
  • Asier - Teklatua[11]

Lanak

Diskak

Kalekumeak (2012)

1. Moliendo café

2. Zartako - K

3. Skal herria

4. Mañana cuando muerda

5. El último rude boy

6. Kalekumeak

7. Generación basura

8. Erregea

9. Yo fui pankartalari

10. Z-K Boogie[12]

Odol Berria (2014)

1.ZK Dial

2.Street-Ska

3.Eraso Erasotzaileari

4.Metete al bar

5.La Lista Negra

6.Ser o No Ser

7.Izan Izan Zinena

8.La Colmena

9.Rude Girl

10.Garaitezinak

11.Hablan

12.Ene Herri Maitea

13.Sleepy Reggae[13]

Alienados (2016)

  1. Intro
  2. Alienados
  3. Musika baino gehiago da
  4. El sistema te quiere así
  5. Mensaje desde el primer mundo
  6. Baserriko laguna
  7. Egunsentia
  8. Burusoila
  9. Fracasado pero con orgullo
  10. Gogoan
  11. Rudies
  12. Elkartasuna[14]

Bideoklipak

  • La Lista Negra[15]
  • Burusoila[16]
  • Esan Izan Zangozan (Nuria Abadiaren hitzak)[17]
  1. (Gaztelaniaz) «Biografía de Zartako-k» muchoconcierto.es (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).
  2. Koletas. (2012-10-17). «SKANKIN SOUNDS: ENTREVISTA A ENDIKA (ZARTAKO-K)» SKANKIN SOUNDS (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).
  3. Koletas. (2012-08-03). «SKANKIN SOUNDS: ZARTAKO-K - KALEKUMEAK» SKANKIN SOUNDS (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).
  4. Team, Skankin Sounds-. (2014-02-05). «SKANKIN SOUNDS: Entrevista a Zartako-K» SKANKIN SOUNDS (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).
  5. Team, Skankin Sounds-. (2014-10-10). «SKANKIN SOUNDS: Zartako-K - Odol Berria ya a la venta» SKANKIN SOUNDS (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).
  6. (Gaztelaniaz) «Tune of the Day: Zartako-K – La lista negra [Video»] Condenado eZine - Música Pasada de Moda 2016-03-21 (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).
  7. (Gaztelaniaz) «#EDITORIAL Altsasu, la persecución enfermiza en Navarra a todo lo relacionado con el "vasquismo", y la "lista negra" de Zartako-k | ORAIN» ORAIN 2017-03-24 (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).
  8. «SKANKIN SOUNDS» skankinsounds.blogspot.com.es (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).
  9. Insonoro.com. «Zartako-K - Alienados» Insonoro.com (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).
  10. «Zartako-K» www.facebook.com (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).
  11. Team, Skankin Sounds-. (2015-06-25). «SKANKIN SOUNDS: Entrevista a Zartako-K» SKANKIN SOUNDS (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).
  12. Velazquez, Azul Beto. (2016-10-25). «Zartako-k - Odol Berria 2015 + Kalekumeak 2012» Ska Me Crazy! » Zartako-k - Odol Berria 2015 + Kalekumeak 2012 (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).
  13. Team, Skankin Sounds-. (2015-06-12). «SKANKIN SOUNDS: Zartako-K - Odol Berria» SKANKIN SOUNDS (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).
  14. ZKclash. (2017-01-15). Zartako-K - ALIENADOS [Full Album. ] (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).
  15. Team, Skankin Sounds-. (2016-03-21). «SKANKIN SOUNDS: Zartako-K - La Lista Negra» SKANKIN SOUNDS (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).
  16. (Gaztelaniaz) «Zartako-K presentan su nuevo vídeoclip y anuncian sus próximas fechas – Arpha Press» Arpha Press 2018-02-01 (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).
  17. Insonoro.com. «Zartako-K presenta la canción del Nafarroa Oinez 2014» Insonoro.com (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).