«Ohmen legea»: berrikuspenen arteko aldeak

2.327 bytes added ,  Duela 3 urte
Historiaren atala gehitu dut. Zirkuitu erresistibo eta erreaktiboei dagokien atala osatu dut.
t (testuaren estiloa eta ortotipografia)
(Historiaren atala gehitu dut. Zirkuitu erresistibo eta erreaktiboei dagokien atala osatu dut.)
 
Lege honen arabera ''"[[erresistentzia elektriko]] batean zehar [[intentsitate elektriko|korronte elektrikoa]] pasatzean, beraien muturren arteko [[Tentsio (elektrizitatea)|potentzial-diferentzia]] eta erresistentzian zehar igarotzen den korrontearen intentsitatea zuzenki proportzionalak dira"''
 
== Historia ==
Georg Simon Ohm Erlangen (Alemania) jaio zen 1789ko martxoaren 16an. Gaztetatik aitaren sarraila-dendan egin zuen lan; aita irakasle zen. Unibertsitatetik igaro ostean, Georgek Nurembergeko Institutu politeknikoa zuzendu zuen, eta fisika esperimentaleko klaseak eman zituen Municheko unibertsitatean, 1854eko uztailaren 6an hil zen arte.
 
Fisika esperimentalean zuen intuizioari esker, erresistentzia elektrikoa aztertzea eta kuantifikatzea lortu zuen. Korrontearen intentsitatearen, potentzial-diferentziaren eta erresistentziaren arteko erlazioaren formulazioak Ohmen legea osatzen du. Hori dela eta, erresistentzia elektrikoaren unitateak ohm izena hartu zuen haren omenez.
 
Garaiko zientzialariek zuten mesfidantzagatik, asko sufritu zuen denbora luzez bere ideiak onartuak izan arte, baina azkenean Londresko Royal Society-k Copley dominarekin saritu zuen 1841ean, eta Municheko Unibertsitateak fisikako katedra eman zion 1849an.
 
Horrez gain, 1840an akustika fisiologikoaren eremuko zarata-perturbazioak ikertu zituen (Ohm-Helmholtz legea) eta 1852tik aurrera bere lana zentzu optikoa duen ikerketan finkatu zuen.
 
== Ohmen legearen triangelua ==
 
[[Serieko zirkuitu|Seriean]] edo [[paraleloko zirkuitu|paraleloan]] konektatuta dauden erresistentziak ''erresistentzia baliokide'' bakar batez ordezka daitezke [[zirkuitu elektrikoen analisi]]a egitean
 
:<math display="block"> I=\frac{V}{R} </math><math>I \,</math> [[Intentsitate elektriko|intentsitate]]a [[anpere|ampere]]tan (A),
:<math>V \,</math> [[Tentsio (elektrizitatea)|potentzial elektrikoaren diferentzia]] [[volt]]etan (V) eta
:<math>R \,</math> [[erresistentzia elektriko]]a [[ohm]]etan (Ω).
 
Formula aplikatuko dugun testuinguruaren arabera aukeratuko da. Gailu elektriko baten  I-V kurbaren ezaugarriak adierazi nahi badira, <math>I=V/R</math> erabiliko da adibidez. <math>R</math> erresistentzian zehar <math>I</math> korrontea badabil, eta <math>R</math> erresistentzia horren borneen arteko <math>V</math> tentsioa kalkulatu nahi bada, <math>V=RI</math>  erabiliko da. Era berean, posible izango da haren borneen artean <math>V </math> tentsioa duen  eta haren baitan <math>I </math> korrontea zirkulatzen duen <math>R </math> erresistentzia kalkulatzea, <math>R=V/I </math>.
 
Dena den, modu sinpleago bat existitzen da Ohmen legean parte hartzen duten magnitudeen arteko erlazioak gogoratzeko. Ohmen legearen triangelua izenaz ezagutzen da. Magnitude baten balioa ezagutzeko, triangeluan magnitude horri dagokion hizkia estaltzen da eta gainontzeko bi hizkiek erlazioa adierazten dute. Horretarako, kontuan izan behar da ondoan dauden hizkiak biderkatu egiten direla eta bata bestearen gainean dagoenean zatitu egiten direla.
 
:
:
:
== Zirkuitu erreaktiboak ==
[[Korronte alterno]]ko zirkuituetan edo [[tentsio (elektrizitatea)|tentsio]] aldakorreko zirkuituetan [[kondentsadore elektriko|kondentsadoreak]] edo/eta [[haril]]ak badaude, horien [[erreaktantzia elektriko|erreaktantzia]] ere hartu behar da kontuan. Kasu horretan, tentsioa eta [[intentsitate elektriko|korrontea]] elkarrekin erlazionatzeko, [[inpedantzia elektriko|inpedantzia]] erabili behar da:
 
:<math display="block"> I= \frac{V}{Z} </math><math>I \,</math> [[Intentsitate elektriko|intentsitate]]a irudikatzen duen [[fasore]]a,
:<math>V \,</math> [[Tentsio (elektrizitatea)|potentzial elektrikoaren diferentzia]] irudikatzen duen [[fasore]]a eta
 
<math>V \,</math> [[Tentsio (elektrizitatea)|potentzial elektrikoaren diferentzia]] irudikatzen duen [[fasore]]a eta
:<math>Z \,</math> [[inpedantzia elektriko]]a.
 
<math>Z</math> inpedantzia [[zenbaki konplexu]]a izan daiteke. <math>R</math> [[erresistentzia elektriko|erresistentzia]] inpedantziaren parte erreala da, eta <math>X</math>, [[Erreaktantzia elektriko|erreaktantzia]] inpedantziaren parte irudikaria.
:<math> Z= R+\text{j}X</math>
<math>R</math> [[erresistentzia elektriko|erresistentzia]] inpedantziaren parte erreala da, eta <math>X</math>, [[Erreaktantzia elektriko|erreaktantzia]] inpedantziaren parte irudikaria. Bestalde, <math> \text{j}=\sqrt{-1}</math> da, alegia zenbaki irudikaria, zeina ingeniaritzako testuetan jota letrarekin adierazi ohi den.
 
<math>Z</math> konplexua denean —erreaktantzia dagoenean—, parte errealak bakarrik [[Joule efektua|xahutzen du beroa]]. Z inpedantzian alde irudikaririk ez badago, hau da, erreaktantziarik ez dagoenean, lehen aipatutako zirkuitua soilik erresistiboa izango da.
 
== Ikus, gainera ==