Txitxarro (diskoteka): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Marklar2007 wikilariak «Txitxarro aretoa» orria «Txitxarro (diskoteka)» izenera aldatu du
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
{{eraikin infotaula automatikoa}}
'''Txitxarro''' [[Itziar]]ko [[diskoteka]] eta musika areto ospetsua izan zen. [[1976]]an [[Narciso Korta]]k ireki eta 1980ko hamarkadatik aurrera euskal txirrindulariak urtero denboraldia amaitzeko igoera bat antolatzenantolatu izan dute.<ref>{{erreferentzia|egunkaria=[[El País]]|data=2000/10/24|url=https://elpais.com/diario/2000/10/24/paisvasco/972416428_850215.html|izenburua=Txitxarro sobrevive a las bombas}}</ref> [[2000]]ko [[irailaren 10]]ean [[ETA]]k bonba bat jarri zuen bertan eta kalte handiak izan zituen.<ref>{{erreferentzia|egunkaria=[[El País]]|data=2000/10/24|url=https://elpais.com/diario/2000/09/11/espana/968623202_850215.html|izenburua=ETA destruye la discoteca de la familia de un empresario asesinado para acallar sus críticas}}</ref>
 
1990eko hamarkadan, dantzako Bakalao musika hedatzen ari zelarik Euskal Herrian, zirkuito edo moda horretan sartzen lehenetarikoa izan zen Txitxarro, Irungo Jennifer dantzalekuaren ondoren. Zehatzago, ''[[trance]]'' musika izan zen Txitxarroren berezitasuna urte haietan<ref>{{Erreferentzia|izena=Edu|abizena=Lartzanguren|urtea=|izenburua=Bakalaoaren tenpluak|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=eu-ES|url=https://www.berria.eus/paperekoa/1829/046/001/2018-01-27/bakalaoaren_tenpluak.htm|aldizkaria=Berria|sartze-data=2018-02-27}}</ref>.
 
== Atentatua eta berrirekiera ==
Dantzalekuen giroa droga kontsumoarekin lotuta zegoelakoan, [[2000]]ko [[irailaren 10]]ean [[ETA]]k bonba bat jarri zuen bertan eta kalte handiak izan zituen.<ref>{{erreferentzia|egunkaria=[[El País]]|data=2000/10/24|url=https://elpais.com/diario/2000/09/11/espana/968623202_850215.html|izenburua=ETA destruye la discoteca de la familia de un empresario asesinado para acallar sus críticas}}</ref> Diskotekaren jabearentzat eta honen familiarentzat kolpe bereziki latza izan zen, Narciso Korta dantzalekuaren jabearen anaia, [[Joxe Mari Korta]] enpresaria, aste batzuk lehenago hil zuelako ETAk, abuztuan.
 
Jarduna eten egin behar izan zuen Txitxarrok, baina hiru urteren buruan berriro ireki zuten, [[Ima Txillaut]] DJ legazpiarra ''resident'' edo [[Disk Jockey|disko-jartzaile]] finko zela bertan<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Ha fallecido Ima Txillaut|hizkuntza=es|url=https://www.clubbingspain.com/noticias/2016/ha-fallecido-ima-txillaut.html|aldizkaria=Clubbingspain.com|sartze-data=2018-02-27}}</ref>. 2010eko hamarkadara arte irekita jarraitu zuen Txitxarrok, baina azkenean itxi egin zuten.
 
Txitxarrokoaren ondoren, ETAk diskoteken kontrako beste atentatu bat egin zuen 2001ean Lakuntzako Universal dantzalekuaren kontra. [[Lendakaris Muertos]] punk taldeak "''ETA, deja alguna discoteca''" kantan islatu zituen eraso haiek<ref>{{Erreferentzia|abizena=MusicMadafaca|izenburua=Lendakaris muertos - ETA, deja alguna discoteca - Se Habla Español|data=2012-07-03|url=https://www.youtube.com/watch?v=w6ksbySayHo|sartze-data=2018-02-27}}</ref>.
 
== Txitxarroko igoera ==
1980eko hamarkadatik aurrera ''Txitxarroko igoera'' [[txirrindularitza]] proba amateurra egin izan zen dantzalekura igotzen. [[Marino Lejarreta]] izan zen sustatzaileetako bat, probaren nondik norakoa Narciso Kortarekin adostita. Hasiera batean [[Zumaia|Zumaiatik]] igotzen ziren ([[Erlojupeko|erlojuaren kontrako proba]] eginez), baina aurreragoko jardunaldi batzuetan jaitsiera bilakatu zuten, [[Itziar|Itziarko]] gainetik Zumaiaruntz. Urrian ospatu ohi zen, afizionatu zein profesionalentzako jai-giroko proba gisa. Ondoren, festa egin ohi zen dantzalekuan.
 
== Erreferentziak ==