Kakahuete (landarea): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: 1753. urtean deskribatutako espezieak kategoria eransten
No edit summary
6. lerroa:
'''Kakahuetea''' (''Arachis hypogaea'') [[lekadun]]en [[familia (biologia)|familiako]] [[landare]]-espezie bat da. Jatorriz [[Peru]]koa da. Bere euskal izena [[nahuatl]] hizkuntzako ''tlālcacahuatl'' hitzetik dator, alegia, "lurreko kakaoa" (''tlalli'', "lurra", eta ''cacahuatl'', "kakao aleak").
 
[[UrterokoLandare landareurteroko]] [[belar]]kara da, 30-50 cm hazten dena. Aurkako hostoak dauzka, pinatuak, lau hostoxkadunak (aurkako bi bikote; ez dauka muturreko hostoxkarik), hostoxka bakoitza 1-7 cm luze eta 1-3 cm zabal. [[Lekadun]]en lore tipikoa dauka, 2-4 cm artekoa, horia eta zain gorriduna. Polinizazioaren ondoren, 3-7 cm-ko leka bat ekoizten du, bakoitza 1-4 haziduna.
 
Kakahuetea Perukoa da jatorriz, baina Amerikako jatorrizko biztanleek Hegoamerikako eta Mexikoko beste eskualde batzuetara hedatu zuten bere laborantza. Europako kolonizatzaileek Europara eta Afrikara eraman zuten. Egun Txinan eta Indian ekoizten da eskala handian, bai eta Afrikan ere.