Ignazio Loiolakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
bandalismoa desegin
8. lerroa:
 
== Izena ==
[[Euskaltzaindia]]<nowiki/>k [[euskara batu]]rako emandako 66. arauari (''Santutegiko izen ohikoenak'') jarraikiz, ''Ignazio'' da santuaren izena euskara jasoan, eta ez ''Inazio'' edo ''Iñaxio''. [[Gipuzkera]] herrikoian erabiltzen dira azken bi forma horiek; herri-mintzairako dialektalismoak dira.
 
Sortzez, ''Eneko<ref>Euskaltzaindia: [http://www.euskaltzaindia.org/index.php?option=com_eoda&Itemid=191&lang=eu&testua=eneko&view=izenak «Eneko»], ''Euskal Onomastikaren Datutegia''.</ref> Lopez Loiolakoa'' zuen izena. Garai hartan ohikoa zen izenak hizkuntza batetik bestera itzultzea, eta euskarazko ''[[Eneko]]'' izenaren ordain gisa gaztelaniaz ''Iñigo'' erabiltzen zen. Latinez idaztean, ordea, ''Enecus'' forma baliatu zuen hasieran; eta, aurrerago, latinezko forma ustez jatorrago bat hartu zuen, ''Ignatius'', funtsean ''Eneko'' izen bera zela pentsatuta.<ref>{{es}} Verd, Gabriel María (1976): «El 'Íñigo' de San Ignacio de Loyola», ''Archivum Historicum Societatis Iesu'', Institutum Historicum Societatis Iesu, 45. bol, 95-128.</ref><ref>{{es}} Verd, Gabriel María (1991): «De Iñigo a Ignacio. El cambio de nombre en San Ignacio de Loyola», ''Archivum Historicum Societatis Iesu'', Institutum Historicum Societatis Iesu, 60. bol, 113–160</ref> Hortik dator ''Ignazio''. Deiturari dagokionez, ''Lopez Rekaldeko'' dela ageri da Jesusen Lagundiko zenbait dokumentutan, kopista baten erruz dirudienez. Berak, ordea, bizitza osoan ''Lopez Loiolako'' deitura erabili zuen.