Euskal Herriko musika garaikidea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
53. lerroa:
[[Txistu]]ak gorde egin zuen euskaltasunaren altxor izatearen sinbolismoa eta, oro har, rol instituzional eta protokolarioa. Trukean, 80ko hamarkadan gero eta gehiago ziren trikiti eta pandero bikoteak, dantzaldien bizigarri. Trikiti txapelketa nazionalek bi talde goratu zituzten 80ko hamarkada bukaeran: batetik, [[Tapia eta Leturia]]; bestetik, [[Kepa Junkera]]. Musikariok, baina, ez ziren ohiturazko doinuetan geratu, eta beren doinu bereziak ontzen hasi ziren, esperimentaziorako joera batez. [[Hernaniko Txalaparta Eskolan]], txalaparta doinuek isuri moderno eta esperimental bat hartu zuten, Euskal Herri osora hedatu zirenak. Luze gabe gitarra baxua elkartu zitzaien emanaldietan, joaldiei pop kutsua emanez, triki pop deitu izan den joeran. Trikiti eskoletatik atera ziren 90eko hamarkadan [[Maixa ta Ixiar|Maixa eta Ixiar]], [[Alaitz eta Maider]], [[Iker eta Larraitz]], [[Gozategi]]... musika alaia, arina eta baikorra. Oso harrera ona izan zuten plazetan ez ezik, hedabideetan ere.
 
[[Gaztelania]]z, [[La Oreja de Van Gogh]] donostiarrak zurrunbilo bat bezala aireratu ziren plazetan eta hedabideetan, ''[[Dile al sol]]'' beren lehen diskoaz (1996); ahots indartsuko kantu gehiago etorriko ziren geroko albumetan. Haren lorratzean etorri zen [[Alex Ubago]] kantautore intimista, donostiarra ere, eta oihartzun handikoa Espainian. [[M-ak]] taldeak musika oso anitza eta eraginkorra eskaini zuen bere ''[[Barkatu ama]]'', eta harrera beroa izan zuen Euskal Herrian, baita kanpora ere. Ikuspegi berri batez, [[Negu Gorriak|Negu Gorriak taldeak]] (1990) aurreko protesta kantuen aldean jarrera baikorragoa agertu zuen, [[hip hop]] eta mestizajeari emana, eta euskararen aldeko konpromisoaz. Ildo beretik beste talde batzuk agertzen joan ziren euskaraz: [[Zestoa]]ko [[Lin Ton Taun]], protesta espirituari eutsiz bere lehen diskoan, [[Urtz]] [[Power pop|power-pop]] estiloari helduz, edota [[Sorotan Bele]], folk estilo fresko eta eraberritu batez. Luze edo labur arrakasta handia lortu zuten euskarazko musikaren munduan. Kontrako aldean, aurreko punk estilotik soinu gogorragoak atera ziren eta, horietan guztietan, [[Lekeitio]]ko [[Etsaiak]] eta [[Andoain]]go [[BAP!!|BAP]] taldeak dira aipagarriak; heavy metal estiloan eta euskaraz [[Su Ta Gar]] sortu zen [[Eibar]]ren. 90eko hamarkadan, espezializazioa eta aniztasuna gailendu ziren.
 
== XXI. mendea ==