Kandinskyren tradizioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 85.86.15.92 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Ernestobanpiroa wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketa: lehengoratzea
No edit summary
28. lerroa:
 
{{argumentua}}
 
Miren donostiar neska gaztea da, margotzeko zaletasuna duena. [[Vasili Kandinski|Kandinsky]] margolariaren alargunak idatziriko liburu batean irakurrita, Errusiako antzinako [[usadio|tradizio]] baten berri jasotzen du, zeinaren arabera neska gazte batek urtezaharretik urteberrira kalean ikusitako lehen gizonaren izena duen maitalea izango duela baieztatzen den. Tradizio horri jarraitzea erabakitzen du, baina urtezaharrerako aste batzuk falta direla eta, Aitor izena gustuko duela bururatu eta izen horren inguruan maitasun ideala eratzen du. Sexu harremanetan hasiak diren bere lagun taldeko nesken [[iseka]]k isilarazteko, Manuel izeneko mutil batekin dabilela kontatzen die, gezurra izan arren. Gurasoekin maiz joaten den [[Bastida (Araba)|Bastida]] herrian ezagutu duela kontatzen die, han Manuel izena arruntagoa dela kontuan hartuz. Bere lagunek, bereziki Rosa izeneko batek, egiten dizkioten galdera eta zirikadek bultzatuta neurri batean, Manuelekiko alegiazko amodio-harremana osatzen du bere [[irudimen]]ean, Manuel gazte jakintsu eta arduratsu moduan eratuz.
 
Urtezahar gaua heltzen denean, lagun baten etxera mahatsak jatera joan behar duelako aitzakiarekin, Errusiako tradizioa betetzera irteten da kalera. Bebarrutik atera bezain laster, mutil batekin topo egin eta berari izena galdetzean, mutilak ez diola esango erantzun eta berak Miren izena duela erantzuten dio, neska ezagutzen ez duen arren. Miren guztiz harrituta geratzen da. Jolas moduan, mutilak bere izena asmatzeko esaten dio eta burura datorkion lehen izena, noski, Aitor da, gustuko duen mutil izena. Mutilak asmatu egin duela adierazi baina neskak ez du sinesten, baina azkenean mutilaren lagunek baieztatu egiten diote izena. Mutilak telefonoa eskatu eta beste batean elkar ikusteko proposamena egiten dio. Handik astebetera deitu eta Errenteriara joaten dira, Aitor hangoa baita. Hurrengo asteetan ere, handik ibiltzen dira, zinemara joaten eta txurroak jaten beti. Mutila zakarra eta aspergarria izan arren, halabeharrak beretzat ekarri duela sinetsita dago Miren.
 
Errenteriaz aspertuta, Mirenek Donostian ibiltzeko proposamena egiten dio. [[Ulia]]rantz doaz oinez, [[Sagues (Donostia)|Sagues]] auzoko aldapetan zehar. Oinez ibiltzeko erritmo desberdinak dituztela, mutila aurreratu eta Miren bakarrik uzten du. Neskak azkenean bakarrik itzultzen da, desilusionatu eta haserreturik. Hurrengo egunetan deitzen ez diola eta, Miren [[atsekabe]]tu egiten da. Lagunekin jarraitzen du Manuren istorio ideala eratzen, kultua dela kontatuz eta beste [[bertute]] guztiez jantziz. Aitor gogoan, bertute horiek ez dituela konturatzen da: kultura ez zaio interesatzen eta komertzial edo saltzaile moduan lan egiten du (Mirenek airari bere liburuak erosiarazi egiten dizkio, nahiz eta horiek ez dituen sekulan jasoko), opariak ez dizkio egiten eta berari egindakoak mespretxatu egiten ditu (Mirenek, mutilak erretzea atsegin ez bazaio ere, San Balentin egunez oparitu eta gerora, maiz erretzen duen arren, eskutan ikusiko ez dion metxeroa, kasu).
 
Bere [[urtebetetze]] egunean, Rosarekin haserretzen da, Manu dela eta egindako zirikada batengatik. Berriz etxean, Aitorren deia jaso eta berarekin ateratzeko geratzen da. Beti bezala, Errenteriara joaten dira baina Donostiarako bueltan [[Ulia]]ra joaten dira. Han aparkatu eta autoa barruan geratzen dira. Mutila denbora luzez isilik geratzen da. Azkenean, eskua Mirenen belaunen gainean jartzen du baina Mirenek kendu egiten dizkio, hilerokoarekin dagoelako aitzakiarekin. Berehala, mutilak bion arteko harremana uzteko proposatzen dio. Mirenek bere burua abandonatuta ikusi eta negarrez hasten da eta berarekin jarraitzeko erregutzen dio. Elkarrekin ateratzen jarraitzen duten aurren, ateraldiak etsigarriak egiten zaizkio eta Aitor guztiz zakarra dela konturatzen da. Gainera, etengabe harremana uzteko esaten zion, txantaia emozional moduan. Bere irudimenean eta bihotzean, Manuren istorioa osatzen jarraitzen du aldi berean, Rosaren galderei ([[sexu harreman|amodio egin]] nolakoa den eta lehen [[musu]]a nola eman zion) erantzun beharrak bultzaturik. Horrela, gainera, Manuk Aitorrekin bizi duen harreman okerra gainditzeko baliatzen du.
39 ⟶ 33 lerroa:
[[Fitxategi:Adolescent girl sad 0001.jpg|thumb|200px|Miren zapuztuta geratzen da lehen aldiaren ondoren: berak espero zituen maitasun adierazpenak ez ditu jaso Aitorrengandik.]]
 
ikusita, Aitor haserretu egiten da. Ohean etzanda, isilik eta pentsakor, Aitorrek alde egiteko ordua dela adierazi eta isilik hoteletik atera eta autoa hartzen dute Donostiara itzultzeko.
Azkenean, Aitorrengan sumatzen dituen tristura, zakarkeria eta frustrazioa berarekin sexu harremanak ez izateagatik dela pentsatuta, berarekin amodio egitea proposatzen dio, baina leku egoki batean izan behar delako baldintzarekin. Bitartean, Mirenen amak alabarengan zerbait sumatu eta, emakume kontserbadorea izanda, sexu harremanekin kontuz ibili eta aurretik neurriak hartzeko erregutzen dio. Mirenek berak erosten ditu [[kondoi]]ak, egoera nahaspilatsu batean eta etxetik gertu dagoen botika batean. Aitorrekin geratuko den egunerako kulero arruntak janztea ere erabakitzen du. Aitorrekin elkartu eta Errenteria inguruko errepideko hotel ziztrin batera doaz. Han, biak herabe eta urduri agertzen dira. Mirenek Manurekiko lehen aldia nolakoa izango litzatekeen ekartzen du gogora, maitagarriro egingo zuten, elkarri laztanduz eta hitz gozoak esanez. Azkenean, Aitorrekin ez da horrelakorik ezer gertatzen eta [[sarpen (sexualitatea)|sarpena]] besterik gabe burutzen du mutilak, Mireni ezer gogoangarririk gabe utziz. Bukatu eta ohean etzanda, bonba baten leherketa gertatzen da. Horrek Aitorri arreta beste zerbaitetan jartzeko aitzakia ematen dio, berehala jaikiz eta Miren bakarrik utziz ohean. Ohean bueltan, Mirenek zerbait kontatzeko esaten dio, baina Aitor isilik geratuko da pentsakor. Ondoren, lehen aldian izaten den maindireko odol arrastoa ikusita, Aitor haserretu egiten da. Ohean etzanda, isilik eta pentsakor, Aitorrek alde egiteko ordua dela adierazi eta isilik hoteletik atera eta autoa hartzen dute Donostiara itzultzeko.
 
Autoan haserreturik jarraitzen du Aitorrek eta horrek abiadura handiegiz gidatzera bultzatzen du. Ertzaintzaren kontrol batean, dokumentazioa eskatu eta karneta ematean, Aitorren benetako izena Manuel dela entzuten du, bere ametsetako Manu bezala. Mirenek izen aldaketa ez zaiola axola adierazi arren, Aitorrek izen hori ez erabiltzeko esaten dio haserre, bere amak jarritako izena, galiziarra denez han oso arrunta baita, besterik ez dela eta bere izena Aitor dela lehor gaineratuz. Azkenean, modu zakarrean utziko bere etxe parean.