Ireki menu nagusia

Aldaketak

ez dago edizio laburpenik
{{Vikidia|Galileo_Galilei}}
{{Argitzeko|fisikari eta astronomo italarriari|Galileo (argipena)}}
 
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
 
'''Galileo Galilei''' ([[Pisa]], [[Florentziako Dukerria]], [[1564]]ko [[otsailaren 15]]a - [[Arcetri]], [[Toskanako Dukerri Handia]], [[1642]]ko [[urtarrilaren 8]]a) [[italiar]] [[matematika]]ri, [[fisikarien zerrenda|fisikari]] eta [[astronomo ospetsuak|astronomo]]a izan zen. [[Dinamika]]ren eta [[astronomia]] modernoaren aitatzat hartzen da.<ref>{{erreferentzia|izena= Charles Joseph |abizena= Singer |url=https://books.google.es/books?id=mPIgAAAAMAAJ&pgis=1&redir_esc=y |izenburua=A Short History of Science to the Nineteenth Century |argitaletxea= Clarendon Press, 1941 | sartze-data=2014-4-22}}</ref>
[[Fitxategi:Galileo moon phases.jpg|thumb|200px|[[Ilargia]]ren faseak Galileok marraztuak]]
 
== Bizitza ==
 
[[1591]]ean Galileoren aita hil zen, seme-alaba ugari utzirik, eta Galileoren dirua ezinbestekoa zen familiaren beharrak estaltzeko. Horrezaz gainera, etsai asko zituen Pisan, Aristotelesen kontrako erasoak zirela-eta. [[1592]]an, beste kontratu bat erdietsi zuen [[Paduako Unibertsitatea]]n eta hemazortzi urte iragan zituen bertan, soldata hobearekin eta giro erosoagoan.<ref name="elhuyar2">{{erreferentzia|izena= Luis |abizena= Bandres Unanue |url=http://zientzia.eus/artikuluak/mugarri-bat-galileo-galilei/ |izenburua=Mugarri bat: Galileo Galilei |argitaletxea= zientzia.eus | sartze-data=2018-2-23}}</ref>
 
[[Fitxategi:Galileo moon phases.jpg|thumb|200px|left|[[Ilargia]]ren faseak Galileok marraztuak]]
Mugimendua ikertzen denbora asko pasa bazuen ere, Galileok beti azaldu izan zuen interes handia [[astronomia]]rekiko. [[XVII. mende]]aren hasieran, [[herbeheretar]] batzuek lente ahur bat eta beste ganbil bat elkartuz objektuak zeuden baino hurbilago ikustea lortu zutela entzun zuen. Ideia horretaz baliatuz, objektuak hogeita hamar aldiz handitzen zituen [[teleskopio]]a egin zuen, baita [[1609]]an erakustaldi publikoa eskaini ere. Galileoren aurkikuntza nagusia, dena dela, ez zen teleskopioa egitea izan, zeru izartsura begira jartzea, baizik. Horrela, bera izan zen ordura arte ikusezinak ziren izar eta sateliteak ikusten lehen pertsona.<ref name="elhuyar"></ref>
 
Oso gizon elizkoia bazen ere, [[Inkisizioa]]k Galileoren aurkako susmoa zuen. Berak idatzi zuenez “Jainkoaren agerpideak ez du miresgarritasun gutxiago Naturan, Liburu Santuetan baino”. Garai hartan, ordea, esaldi hori [[panteismo]]tzat har zitekeen.<ref name="elhuyar2"></ref> Bestalde, filosofo eskolastikoek [[Aristoteles]] eta [[Klaudio Ptolomeo|Ptolomeoren]] [[teoria geozentriko]]a defendatzen zuten, alegia [[Lurra]] unibertsoaren erdian dagoela, eta beste edozein teoria [[Biblia]]ren aurkakotzat hartzen zuten.
 
[[Fitxategi:Galileo_facing_the_Roman_Inquisition.jpg|thumb|250px|left|''Galileo Inkisizioaren aurrean'', [[Cristiano Banti]], [[1857]]]]
Teleskopioaren bidez egindako behaketak ez zetozen bat ptolomeotar sistema geozentrikoarekin, eta Galileo [[Nikolas Koperniko|Kopernikoren]] [[teoria heliozentriko]]aren alde azaldu zen. [[1616]]an, ordea, Inkisizioak debekatu zion Kopernikoren teoria irakastea. Hurrengo bi hamarkadetan, Kopernikoren sistemaren aldeko arrazoiak landu zituen,<ref name="elhuyar2"></ref> eta [[1532]]an plazaratu zituen ''Elkarrizketak'' liburuan. Bere etsaiek [[Urbano VII.a]] aita santua liburuko pertsonaia batek irudikatzen zuela sinestarazi zuten eta, liburua debekatzeaz gain, Galileo presondegian sartzea lortu zuten.<ref name="elhuyar"></ref>
 
[[1633]]ko ekainaren 22an, Erromako Inkisizioak Galileoren aurkako epaia zabaldu zuen. 69 urte zituen eta makal zebilen; beraz, errukitzeko eskatu zion Inkisizioari. Tortura-mehatxua egin zioten eta, mehatxu hori egiazkoa zelakoan ([[1600]]. urtean [[Giordano Bruno]] erre baitzuten, unibertsoaren teoria naturalista bultzatu izanagatik), Kopernikoren teoria arbuiatu egiten zuela zin egin zuen;<ref name="elhuyar2"></ref> are gehiago, bere teoriak bultzatuko zituen edonor salatuko zuela zin egin zuen. ''Elkarrizketak'' liburua ''[[Index Librorum Prohibitorum|Index Expurgatorius]]'' izeneko zerrendan sartu zuten, hots, [[Erromatar Eliza Katolikoa]]k debekatutako liburuen zerrendan; debekua [[1835]] arte egon zen indarrean. [[1992]]an [[Joan Paulo II.a]] aita santuak haren kontrako zigorra eta gaitzespena kendu zuen.
 
[[Fitxategi:Tomb_of_Galileo_Galilei.JPG|thumb|250px|right|Galileoren hilobia, [[Santa Croce]], [[Florentzia]]]]
Adin handia zuenez ez zuten preso eraman, baina etxean atxilotua egon zen handik aurrera, lehenik [[Erroma]]n, gero [[Siena]]n (Ascanio Piccolomini artzapezpikuaren etxean),<ref>{{erreferentzia|izena= Blanca Inés |abizena= Prada Márquez |url=https://books.google.es/books?id=DIKaDgAAQBAJ&printsec=frontcover#v=onepage&q&f=false |izenburua=Galileo Galilei |argitaletxea= Windmills Editions | sartze-data=2014-4-24}}</ref> eta azkenik [[Arcetri]]n. Horrezaz gainera, bere ideiak eztabaidatzea, bileretan parte hartzea eta bisitak izatea debekatu zioten. Hernia mingarria zuenez, Florentziako sendagile batengana joateko baimena eskatu zuen; baina Inkisizioak, baimena ukatzeaz gain, berriro eskatzen bazuen kartzelaratuko zutela jakinarazi zion. Denborarekin zigorra arinduz joan zen, eta azken urteetan [[Vincenzo Viviani]] eta [[Evangelista Torricelli]] izan zituen ikasle.<ref name="elhuyar"></ref> Torricelliren laguntza izan zuen bere lanik hoberenetako bat idazteko, ''Discorsi intorno a due nuove scienze'', [[1638]]an argitaratu zena. Urte horretan erabat galdu zuen ikusmena.
 
28.361

edits