Carol Rama: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «{{biografia infotaula automatikoa}} '''Olga Carolina Rama''', artistikoki '''Carol Rama''' (1918ko apirilaren 17a - Turin, 2015eko irailaren 25) emakume ital...»
(Ez dago alderik)

21:21, 23 otsaila 2018ko berrikusketa

Olga Carolina Rama, artistikoki Carol Rama (1918ko apirilaren 17a - Turin, 2015eko irailaren 25) emakume italiar margolaria, bere obra oso probokatzailea izan zen eta, ondorioz, askotan baztertuta. Gaur egun, aldiz, bere lanak oso baloratuak izan dira.

Carol Rama

(2003)
Bizitza
JaiotzaTurin1918ko apirilaren 17a
Herrialdea Italia
 Italiako Erresuma  (1918ko apirilaren 17a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  2015eko irailaren 25a)
HeriotzaTurin2015eko irailaren 25a (97 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, marrazkilaria eta ehungintzako artista
Jasotako sariak
MugimenduaTransavantgardea
concrete art (en) Itzuli
Movimento Arte Concreta (en) Itzuli

Biografia

Familia desorekatu batean jaio zen: aitak, porrot egin zuen industriala eta homosexuala, bere buruaz beste egin zuen; ama ospitale psikiatriko batean sartu zuten. Carol gerra ondorengo abangoardismoko arte-mugimenduetan aurrera ateratzen saiatu zen. Bere obra, probokatzailea eta eskandalagarria, urte luzeetan erabat baztertua izan zen. Bere obra 1936an hasi zuen eta 2006 arte aktiboki lanean jarraitu zuen. 1945an bere bakarko erakuskea antolatu zuen baina, pornografikoa zela eta, itxi egin zioten eta margolanak konfiskatuak izan ziren. 1969tik aurrera bere obretan material zaharrak edo zaborrekoak sartu zituen; ezaugarri horrengatik arte poveraren mugimenduan kokatu beharko zitzaion baina haren lanak oso "zikinak" eta "probokatzaileak" ziren. Garaiko matxismoak, bestetik, bere bazterketa handitu zuen. Zentzu askotan gero etorriko zen sexualitatearen eta gorputzaren errepresentazioak aurreratu zituen. Bizitza osoan pobrezian bizi izan zen, lagunei margolanak halamoduz saltzen. Bakarrik azken hamarkadetan onartu zen bere artea. 2003an haren bizitza osoaren lan saritzeko, Veneziako Biurtekoan, Urrezko Lehoia eman zioten.

Fue figura de la vanguardia italiana y conocida por sus provocadoras e irreverentes obras eróticas. Premio de la Academia de San Lucas en 2010. 2015eko irailaren 25ean hil zen, 97 urte zituelarik.

Erreferentziak

Kanpo loturak