Ireki menu nagusia

Aldaketak

t
 
=== Elizarekiko eztabaida ===
Galileo oso elizkoia bazen ere, [[Inkisizioa]]k haren aurkako susmoa zuen. Berak idatzi zuenez “Jainkoaren agerpideak ez du miresgarritasun gutxiago Naturan, Liburu Santuetan baino”. Garai hartan, ordea, esaldi hori [[panteismo]]tzat har zitekeen.<ref name="elhuyar2"></ref> Bestalde, filosofo eskolastikoek [[Aristoteles]] eta [[Klaudio Ptolomeo|Ptolomeoren]] [[teoria geozentriko]]a defendatzen zuten, alegia [[Lurra]] unibertsoaren erdian dagoela, eta beste edozein teoria [[Biblia]]ren aurkakotzat hartzen zuten.
 
[[1616]]an, Inkisizioak debekatu zion [[Nikolas Koperniko|Kopernikoren]] [[teoria heliozentriko]]a irakastea. Bere lana teoria baino ez zela esan arren, lanak kaleratzean elizaren protokoloa jarraitu arren eta Maffeo Barberinirekiko (gero Urbano VIII. aita santua izan zena) laguntasun handia izan arren, teoriak arbuiarazi zizkioten eta bizi osorako etxean izan zuten atxilo ([[1633]]-[[1642]]).
28.328

edits