Galileo Galilei: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
18. lerroa:
25 urte zituela izendatu zuten Pisako Unibertsitateko matematikako irakasle. Matematika eta esperientzien bidez, garai hartan [[Aristoteles]]en teorian oinarrituta zegoen eskolastika zientzia ofiziala ikuspuntu kritikotik aztertu zuen. Horretan, maisu handitzat zeukan [[Arkimedes]]en eragina nabarmena eta garrantzitsua izan zen.<ref name="elhuyar"></ref>
 
Galileo fisikako bi teoria garrantzitsuren asmatzailea izan zen. Bere lehen lanak [[azelerazio]]ari buruzkoak izan ziren eta fisika modernoan erabiltzen den azelerazioaren kontzeptua sortu zuen; azelerazioa denbora jakin batean abiadurak izaten duen igoera dela dioena, alegia. Fisikari egin zion bigarren ekarpen nagusia mugimenduan dauden objektuen [[marruskadura]] eta [[inertzia]]ri buruzko kontzeptu berria izan zen. Indarraren osagaiak definitzeko [[1590]]ean hainbat esperientzia hasi zituen eta, adibidez, bala baten ibilbidea eragiten duten indarrak beherantz eta aurrerantz zuzendurik daudela frogatu zuen. Esperientzia horiek garai hartan berriak ziren [[dinamika]] eta [[mekanika]] zientziei buruzkoak izan ziren eta ondorioak ''Elkarrizketak'' ({{lang-it|Dialogo sopra i due massimi sistemi del mondo tolemaico e copernicano}}) liburuan argitaratu zituen [[1632]]an. Haren lanak mugimenduaren eremuak ulertzeko oinarri bat izan ziren eta, besteak beste, [[Isaac Newton]]ek mugimenduaren legeak ondorioztatzeko erabili zituen.<ref name="elhuyar"></ref>
 
[[1591]]ean Galileoren aita hil zen, seme-alaba ugari utzirik, eta Galileoren dirua ezinbestekoa zen familiaren beharrak estaltzeko. Horrezaz gainera, etsai asko zituen Pisan, Aristotelesen kontrako erasoak zirela-eta. [[1592]]an, beste kontratu bat erdietsi zuen [[Paduako Unibertsitatea]]n eta hemazortzi urte iragan zituen bertan, soldata hobearekin eta giro erosoagoan.<ref name="elhuyar2">{{erreferentzia|izena= Luis |abizena= Bandres Unanue |url=http://zientzia.eus/artikuluak/mugarri-bat-galileo-galilei/ |izenburua=Mugarri bat: Galileo Galilei |argitaletxea= zientzia.eus | sartze-data=2018-2-23}}</ref>
Mugimendua ikertzen denbora asko pasa bazuen ere, Galileok beti azaldu izan zuen interes handia [[astronomia]]rekiko. [[XVII. mende]]aren hasieran, [[herbeheretar]] batzuek lente ahur bat eta beste ganbil bat elkartuz objektuak zeuden baino hurbilago ikustea lortu zutela entzun zuen. Ideia horretaz baliatuz, objektuak hogeita hamar aldiz handitzen zituen [[teleskopio]]a egin zuen, baita [[1609]]an erakustaldi publikoa eskaini ere. Galileoren aurkikuntza nagusia, dena dela, ez zen teleskopioa egitea izan, zeru izartsura begira jartzea, baizik. Horrela, bera izan zen ordura arte ikusezinak ziren izar eta sateliteak ikusten lehen pertsona.<ref name="elhuyar"></ref>
 
40 ⟶ 42 lerroa:
 
== Lanak ==
* ''La bilancetta'', [[1586]] (hil ondoan argitaratua)
* ''[[Sidereus nuncius]]'' (1610), [[Ibon Plazaola]]k euskaratua.<ref>Roa Zubia, Guillermo, [http://zientzia.eus/artikuluak/sidereus-nuncius-izarretako-albistaria/ ''Sidereus nuncius, izarretako albistaria''], ''Elhuyar'' aldizkaria, 2010-04-01.</ref>
* ''De motu'', [[1590]]
* ''Le operazioni del compasso geometrico et militare'', [[1606]]
* ''Le meccaniche'', [[1600]]
* ''[[Sidereus nuncius]]'', ([[1610)]], [[Ibon Plazaola]]k euskaratua.<ref>Roa Zubia, Guillermo, [http://zientzia.eus/artikuluak/sidereus-nuncius-izarretako-albistaria/ ''Sidereus nuncius, izarretako albistaria''], ''Elhuyar'' aldizkaria, 2010-04-01.</ref>
* ''Lettera a Madama Cristina di Lorena granduchessa di Toscana'', [[1615]] ([[1636]]an argitaratua)
* ''Discorso del flusso e reflusso del mare'', [[1616]]
* ''Discorso delle comete'', [[1619]]
* ''Il saggiatore'', [[1623]]
* ''Dialogo sopra i due massimi sistemi del mondo tolemaico e copernicano'', [[1632]]
* ''Discorsi e dimostrazioni matematiche, intorno a due nuove scienze attenenti alla meccanica & i movimenti locali'', 1638
 
== Erreferentziak ==