Gustav Klimt: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 83.54.119.96 wikilariaren aldaketak ezabatuz, ListeriaBot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketa: lehengoratzea
7. lerroa:
Vienako Ofizio eta Arte Eskolan egin zituen ikasketak [[1879]] eta [[1883]] urteen artean, eta arte dekoratiboen teknikak landu zituen bertan. Hamalau urterekin, Arte Aplikatuen Eskolan sartu zen, eta beharrezko prestakuntza ikastaroa egin behar izan zuen. [[Michael Rieser]], [[Ludwing Minnigerode]] eta [[Karl Hrachowina]] izan zituen irakasle. [[Klimten Ernst]] eta Georg anaiak ere Arte Aplikatuen Eskolako ikasleak izan ziren. Georg eskultorea eta zizelkaria izan zen, eta anaiaren koadroentzat hainbat marko diseinatu zituen. Klimt, bestalde, [[Municheko Unibertsitatea|Munich]] eta [[Vienako Unibertsitatea|Vienako unibertsitateetako]] ohorezko kidea ere izan zen.
 
Vienako Arte Aplikatuen Eskolako ikasketak amaitu zituenean, es gayErnstErnst Klimt anaiak eta [[Franz Matsch]]-ek sortutako Artisten Konpainian sartu zen. Lehen lan garrantzitsua 1883an egin zuen: Fiumeko Udal Antzokia dekoratu zuen, [[Jugoslavia]] ohian.
Pinturak, horma-irudiak, marrazkiak eta beste zenbait arte-lan dira Klimten lan ezagunenak. Horietako gehienak Vienan daude ikusgai. Wiener Sezession delakoaren sortzaile eta eragile nagusia izan zen, eta baita honen Ver Sacrum egunkariarena ere. Urrea erabili izan zuen bere koadroetan, eta hori da, zehazki, Klimten lanen ezaugarrietako bat.