Errepublika Arabiarren Federazioa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
 
6. lerroa:
[[1969]]. urtean, hiru estatu horiek eta [[Sudan]]go errepublikak [[arabiar]] guztien batasunerako hitzarmen bat izenpetu zuten [[Tripoli]]n, eta Errepublika Arabiarren Federazioa izan zen lehen urratsa. [[Erreferendum]] bana egin zuten [[Egipto]]n, [[Libia]]n eta [[Siria]]n eta haren ondorioz onartu zuten federazioa ([[1971]]ko iraila).
 
[[Anuar as Sadat]] egiptoarra izan zen hasierako lehendakaria eta [[gobernu]] eta legebiltzar federalak osatu ziren. [[1973]]ko irailean, estatu bakar bat osatzea erabaki zuten [[Egipto]]k eta [[Libia]]k, baina arabiarren eta [[israeldar]]ren arteko laugarren gerraren ondoren (1973ko [[abendu]]a) harremanak hoztu ziren.
 
Sei urte geroago [[Egipto]]k eta [[Israel]]ek izenpetu zuten hitzarmenaren ondoren ([[Camp Davideko hitzarmenak]], [[1979]]), [[Libia]]ren eta [[Egipto]]ren arteko harremanak erabat eten ziren eta ahalegin hutsean geratu zen arabiar guztien arteko [[federazio]]rako asmoa.