Galileo Galilei: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
10. lerroa:
 
== Bizitza ==
=== Lehen urteak ===
Galileo zazpi anai-arrebako familia batean jaio zen Pisan; aita, [[Vincenzo Galilei]], musikagilea zen. [[Pisako Unibertsitatea|Pisako Unibertsitatera]] hamazazpi urterekin iritsi zen, eta han medikuntza, matematika eta fisika ikasi zituen. Unibertsitate hartako ikasle zela, katedraleko lanpara bati begira geratu zen, lanpararen mugimendu erregularrari zehatz esanda. Etxera itzuli eta berunezko bolatxoekin eta luzera desberdineko hariekin esperimentuak egiten hasi omen zen. Bolatxoen pisua edozein izanda ere, joan-etorria egiteko bolatxoek denbora berdina behar zutela konturatu zen; denbora hariaren luzerak baino ez zuen aldatzen. Diotenez, horrela hasi zen [[pendulu]]aren historia.<ref name="elhuyar">{{erreferentzia|izena= Joana |abizena= Mendiburu |url=http://aldizkaria.elhuyar.eus/erreportajeak/galileo-galilei-xvii-mendeko-jakintsua/ |izenburua=Galileo Galilei, XVII. mendeko jakintsua |argitaletxea= ''elhuyar zientzia eta teknologia'', CC-BY-SA 3.0 lizentzia, aldizkaria.elhuyar.eus | sartze-data=2018-2-22}}</ref>
 
Txikitatik ikasteko gaitasun handia erakutsi bazuen ere, ikasle bihurriaren fama izan zuen. Besteak beste, Pisako Unibertsitatean zegoela arropa akademikoak janzteari uko egin zion, lana egokiro egiteko traba egiten ziola argudiatuz. Ukapen hori larrutik ordaindu zuen, unibertsitatetik bota egin baitzuten. Hala ere, [[Florentzia]]n matematika ikasten jarraitu, irakaskuntza pribatuan hasi eta bere lehenbiziko lanak argitaratu zituen. [[1589]]an, [[Guidobaldo del Monte]]k lagundurik, lortu zuen nahikoa kostata Pisako Unibertsitatean Matematikako katedra.<ref name="elhuyar"></ref>
=== Lorpen zientifikoak ===
25 urte zituela izendatu zuten Pisako Unibertsitateko matematikako irakasle. Matematika eta esperientzien bidez, garai hartan [[Aristoteles]]en teorian oinarrituta zegoen eskolastika zientzia ofiziala ikuspuntu kritikotik aztertu zuen. Horretan, maisu handitzat zeukan [[Arkimedes]]en eragina nabarmena eta garrantzitsua izan zen.<ref name="elhuyar"></ref>
Galileo zeruari behatzeko teleskopioa lehen erabili zutenetariko bat izan zen. Hasieran 9x-eko teleskopio bat izan zuen, baina luze gabe 30x-eko bat eskuratu zuen. [[Jupiter]]ren lau satelite handienak kausitu zituen. Planeta hark ere, [[Artizarra]]k eta [[Ilargia]]k bezala, faseak zituela aurkitu zuen. Aurkikuntza bi horiek Kopernikok asmatutako eredu heliozentrikoari bultzada bat eman zioten. Galileo Ilargiko mendiak, [[Eguzki-beltzune]]ak, eta "kontaezineko izar multzo bat" ikusteko gai izan zen.
 
Galileo fisikako bi teoria garrantzitsuren asmatzailea izan zen. Bere lehen lanak [[azelerazio]]ari buruzkoak izan ziren eta fisika modernoan erabiltzen den azelerazioaren kontzeptua sortu zuen; azelerazioa denbora jakin batean abiadurak izaten duen igoera dela dioena, alegia. Fisikari egin zion bigarren ekarpen nagusia mugimenduan dauden objektuen [[marruskadura]] eta [[inertzia]]ri buruzko kontzeptu berria izan zen. Indarraren osagaiak definitzeko [[1590]]ean hainbat esperientzia hasi zituen eta, adibidez, bala baten ibilbidea eragiten duten indarrak beherantz eta aurrerantz zuzendurik daudela frogatu zuen. Esperientzia horiek garai hartan berriak ziren [[dinamika]] eta [[mekanika]] zientziei buruzkoak izan ziren eta ondorioak ''Elkarrizketak'' liburuan argitaratu zituen [[1632]]an. Haren lanak mugimenduaren eremuak ulertzeko oinarri bat izan ziren eta, besteak beste, [[Isaac Newton]]ek mugimenduaren legeak ondorioztatzeko erabili zituen.<ref name="elhuyar"></ref>
Eguzki-beltzuneak ikustean lehenengo mendebaldetarra izan zen, [[txinako Herri Errepublika|txinatarrek]] aspalditik ikusiak baitzituzten. Izarren ezkutatzetik Ilargia esfera osotua ez dela (hori [[teleskopio]] bidez baino ez dago ikusterik) kausitu zuen.
 
Mugimendua ikertzen denbora asko pasa bazuen ere, Galileok beti azaldu izan zuen interes handia [[astronomia]]rekiko. [[XVII. mende]]aren hasieran, [[herbeheretar]] batzuek lente ahur bat eta beste ganbil bat elkartuz objektuak zeuden baino hurbilago ikustea lortu zutela entzun zuen. Ideia horretaz baliatuz, objektuak hogeita hamar aldiz handitzen zituen [[teleskopio]]a egin zuen, baita [[1609]]an erakustaldi publikoa eskaini ere. Galileoren aurkikuntza nagusia, dena dela, ez zen teleskopioa egitea izan, zeru izartsura begira jartzea, baizik. Horrela, bera izan zen ordura arte ikusezinak ziren izar eta sateliteak ikusten lehen pertsona.<ref name="elhuyar"></ref>
[[Dinamika]]ri buruzko lanek [[Johannes Kepler|Keplerren]] eta [[Newton]]en mugimendu-arauei bidea erraztu zieten. Eredu esperimentala erabiltzean eta Naturaren arauen deskribapena egitean ere aitzindaria izan zen. Bolei buruz egindako ikerketetan, erortzen diren gauzen lastertasunak beren masarekin zer ikusirik ez duela aurkitu zuen; halaber, objektuek daukaten abiadura gordetzen dutela indar batek haiei eragin arte.
Era berean, Galileik deskubritu zuen penduluaren mugimenduek denbora bera behar dutela, luzera edozein izanik. Horrek gero egin ziren erlojuei buruzko aurkikuntzak ahalbidetu zituen.
 
Galileok [[Italia]]tik at gutxienez ondo ezagututako liburu mardul batzuk idatzi zituen; hala ere, aurkikuntza gehienak liburuetan eta oharretan baino ez dira bizi gaur egunean. Zirriborroak egin zituen asmatutako tramankuluekin, hala nola, tomate-txikitzaile bat, sakelako orrazi bat eta abar.
 
Behaketa anitz eta jarraikiei esker, izar berriak agertu bezala desagertzen zirela ohartu zen, eta unibertsoa finkoa ez baina aldakorra dela ondorioztatu zuen. Ondoren, banaka-banaka, [[Ilargi]]a, [[Jupiter]], [[Artizarra]], [[Saturno]] eta [[Eguzkia]] behatu zituen. [[1610]]ean, Jupiterren bueltan zebiltzan lau satelite aurkitu zituen eta martxoan, berriz, Artizarra eta Merkurio ere Eguzkiaren inguruan biratzen zutela ohartu zen. 1610eko urrian, [[Eguzki-orban]]ak aurkitu zituen eta, horiei jarraiki, Eguzkia bere baitan itzulika zebilela ondorioztatu zuen. Bestalde, [[Esne Bidea]] milaka izar txikiz osatua zegoela ikusi zuen eta ez zela, ordura arte uste izan zen bezala, “lurrun uniformea”. Bere aurkikuntza astronomiko guztiak ''Siderus Nuncis'' (“Zerutar Mezularia”) liburuan argitaratu zituen eta, noski, zeresan handia sortu zuen garai hartako zientzialarien artean.<ref name="elhuyar"></ref>
== Elizarekiko eztabaida ==
 
=== Elizarekiko eztabaida ===
Galileo kristau amorratua zen; alabaina, ''[[Sidereus nuncius|Sidereus Nuncius]]'' tratatuan idatzitakoak iskanbila sortu zuen, denek sistema [[klaudio Ptolomeo|ptolomeaiko]] eta [[Aristoteles|aristotelikoari]] eusten baitzioten (hau da, [[Lurra]] unibertsoaren erdian dagoelako teoriaren jarraitzaile ziren), Elizako aitek beste edozein teoria [[Biblia|Itunen]] aurkakoak izango zela ezarri zuten.
43 ⟶ 41 lerroa:
== Lanak ==
* ''[[Sidereus nuncius]]'' (1610), [[Ibon Plazaola]]k euskaratua.<ref>Guillermo ROA ZUBIA: [http://zientzia.eus/artikuluak/sidereus-nuncius-izarretako-albistaria/ «Sidereus nuncius, izarretako albistaria»], ''Elhuyar'' aldizkaria, 2010-04-01.</ref>
 
== Ikus, gainera ==
* ''[[Sidereus nuncius]]''
 
== Erreferentziak ==