Forges: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
4. lerroa:
 
== Bizitza ==
Rafael Antonio Benito Fraguas de Pablo Madrilen jaio zen, [[1942]]ko urtarrilaren 17a17an. Ama [[Katalunia]]koa zuen eta aita [[Galizia]]koa, [[Antonio Fraguas Saavedra]] kazetari eta idazlea hain zuzen ere. Bederatzi haurrideetatik bigarrena izan zen. Ikasle txarra izan bazen ere, biziki maite zuen [[Richmal Crompton]]ek idatzitako Guillermo Brownen liburuak irakurtzea.<ref name="gogoa"></ref> Batxilergoa, Telekomunikazio Ingeneritza (ez zuen amaitu) eta [[Gizarte-zientziak|Gizarte zientzien]] ikasketak egin zituen Madrilen. [[1956]]an, 14 urte zituela, [[Televisión Española]]n hasi zen lanean teknikari moduan. [[1964]]an, ''[[Pueblo (egunkaria)|Pueblo]]'' egunkarian argitaratu zuen bere lehengo marrazkia; [[1967]]tik aurrera, ''Informaciones'' egunkarian hasi zen argitaratzen. Urte horretan ezkondu zen Pilar Garrido Cendoya kazetariarekin; lau seme-alaba izan zituzten.<ref name="abc">{{erreferentzia|izena= |abizena= |url=http://www.abc.es/cultura/abci-fallece-humorista-grafico-forges-201802220543_noticia.html |izenburua=Muere el humorista gráfico Forges a los 76 años |argitaletxea= abc.es | sartze-data=2018-2-22}}</ref>
 
[[1970]]ean, ''[[Diez Minutos]]'' astekarian hasi zen kolaboratzen. [[1973]]an, estudioko koordinatzaile zela, TVEko lana utzi eta umore grafikoan aritzera bideratu zuen bere jarduera profesionala. Bost egunkari eta sei aldizkaritan aritu zen umorista grafiko lanetan, besteak beste ''Hermano Lobo'', ''Por Favor'' eta ''[[El Jueves]]'' umorezko aldizkarietan eta ''Sábado Gráfico'', ''[[Interviú]]'' eta ''Lecturas'' astekarietan ere lan egin zuen.<ref name="abc"></ref> [[1982]]tik aurrera, editorialeko txistea argitaratu zuen ''[[Diario 16]]'' egunkarian, eta ''[[El Mundo]]'' egunkarian geroago. Egunkari honen zazpi sortzaileetako bat bazen ere, [[1995]]ean utzi eta ''[[El País]]'' egunkariko editorialeko txistea sinatzen hasi zen.<ref name="abc"></ref>