Sardako balea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
31. lerroa:
[[Euskal Herriko baleazale]]ak lehenengoak izan ziren sardako balea harrapatzen salerosian aritzeko. [[XI. mendea]]n hasi ziren hori egiten [[Bizkaiko golkoa]]n. Baleak lehenengoz olioa lortzeko harrapatzen zituzten baina, okela kontserbatzeko teknologia hobetu zenean, elikagai legez ere erabili zituzten. Balea arrantzale euskaldunak [[1530]]erako heldu ziren [[Kanada]]ko sortaldera<ref name=EOMM/> eta [[1602]]rako [[Todos os Santos Badia]]ren itsasertzeraino ([[Bahia]], [[Brasil]]). [[Zazpi Urteko Gerra]] ([[1756]]-[[1763]]) hasi baino lehen egin zituzten [[euskaldun]]ek baleak harrapatzeko euren azken bidaiak. Jarduera berpizteko arrakastarik gabeko saiakera gutxi batzuk egin ziren, baina huts egin zuten denek. Euskaldunek jarraitu zuten noizbehinka balea batzuk harrapatzen euren itsasaldearen inguruan, [[XIX. mendea]]n ere.
 
==== Amerikako kolonia berrietako balea arrantzaleek ordezkatu zituzten euskaldunak: ''Yankee whalersek''. [[Nantucket]] eta [[Long Island]]etik abiatuta, amerikarrek urte batzuetan 100 sardako balearaino harrapatzeko gai izan ziren. [[1750]] inguruan Ipar Atlantikoko sardako balea ia desagertuta zegoelako, ez zuen balio merkataritzarako eta balea arrantzale amerikarrak Hego [[Ozeano Atlantikoa|Atlantikora]] mugitu ziren, [[XVIII. mendea]]aren amaiera baino lehen. ====
 
[[1937]]an, argi geratu zenean sardako balea ia desagertzear zegoela, mundu osoan haren arrantza erabat debekatzea onartu zen. Debekua nahiko arrakastatsua izan zen, hamarkada batzuez, debekua urratuz, haien arrantza jarraitu bazuen ere. [[Madeira]]k [[1968]]an harrapatu zituen bere azken bi sardako baleak.