Bartzelona: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
150. lerroa:
 
[[XIX. mende]]aren erdialdean, [[Cerdá egitasmoa]] izeneko plangintza arkitektonikoak hiriaren mapa aldatzeko abiapuntua izan zen, gaur egungo itxura neurri handi batean emanez. Harresiak bota ostean, Eixampleko auzuneak diseinatu zituzten bide honetatik. [[1888]]an eta [[1929]]an, bestela, [[Erakusketa Unibertsala]] birritan Bartzelonan antolatu zuten. 1888koak aztarnak utzi zituen Ciutadellako Parkea eta Rambla inguruetan, Arc del Triomf izanda ikurrik ezagunena. 1929koak, bere aldetik, Montjuich inguruak eraldatu zituen, gaur egungo Plaça Espanya aldean, Kataluniako Palau Nacional, Font Màgica, Teatre Grec, Poble Espanyol eta Estadi Olímpic besteak beste.
 
[[1909]]ko [[uztailaren 26]]tik [[Uztailaren 31|31ra]] matxinada soziala piztu zen hirian eta Kataluniako zenbait herritan, [[Bartzelonako Aste Tragikoa]] izenekoa. [[Melillako gerra|Marokora tropa berriak]] bidaltzean sortutako protestak izan ziren, [[Alfontso XIII.a Borboikoa]]ren garaian.
 
[[Frankismo]]aren garaian Bartzelonak erresistentzia nabarmena erakutsi zuen Francoren diktaduraren aurka. Hala ere, [[Katalunia]]ko erakunde publikoak deuseztatuak izan ziren<ref>1938-04-05 Dekretua.</ref> eta [[katalan]] hizkuntzaren erabilera debekatu egin zen. Bartzelonak [[Espainia]]ko bigarren hiri nagusia izaten jarraitu zuen, nahiz eta gerra zibilak hiria larriki ahuldu. Gune industrializatua zenez, immigrazio handia izan zen [[Andaluzia]], [[Murtzia]] eta [[Galizia]]tik.