Ama Kataluniakoa[[Katalunia]]koa eta aita Galiziakoa[[Galizia]]koa ([[Antonio Fraguas Saavedra]] kazetari eta idazlea],) izan zituen. Rafael Antonio Benito Fraguas de Pablo izenarekin bataiatu zuten. Haurtzaroa familia handi baten baitan igaro zuen. Bederatzi anaien artean bigarrena izan zen. Ikasle txarra izan bazen ere, [[Richmal Crompton]]en Gillermo Brown liburuen irakurle sutsua izan zen. Batxilegoko, telekomunikazio ingeneritza - ez zuen amaitu - eta [[Gizarte-zientziak|gizarte zientzien]] ikasketak egin zituen Madrilen. [[1956]]an, 14 urte zituela, [[Televisión Española]]n hasi zen lanean teknikari moduan. [[1964]]an, argitaratu zuen bere lehengo marrazkia ''[[Pueblo (egunkaria)|Pueblo]]'' egunkarian; ostera, ''Informaciones'' egunkarira salto egin zuen. Soldadutza egin ondoan ezkondu eta lau seme-alaba izan zituen. [[1970]]ean, ''[[Diez Minutos]]'' astekarian hasi zen kolaboratzen. ''Hermano Lobo'', ''Por Favor'' eta ''[[El Jueves]]'' umorezko aldizkarietan eta ''Sábado Gráfico'', ''[[Interviú]]'' eta ''Lecturas'' astekarietan ere lan egin zuen.
[[1973]]an, estudioko koordinatzaile zela, TVEko lana utzi eta umore grafikoan aritzera bideratu zuen bere jarduera profesionala. [[1982]]tik aurrera, ''[[Diario 16]]'' egunkarian editorialeko txistea argitaratu zuen, eta ''[[El Mundo]]'' egunkarian geroago. Egunkari honen zazpi sortzaileetako bat bazen ere, 1995ean utzi eta ''[[El País]]'' egunkariko editorialeko txistea sinatzen hasi zen.