Gabriel Aresti: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Ikus, gainera: +Diot. Gabriel Aresti
No edit summary
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
 
'''Gabriel Aresti Segurola''' ([[Bilbo]], [[Bizkaia]], [[1933]]ko [[urriaren 14]]a - [[Bilbo]], [[1975]]eko [[ekainaren 5]]a) [[euskal idazle]]a eta poeta izan zen, [[XX. mendea|XX. mendeko]] [[euskal literatura]]ren berritzaileetako bat. [[Txillardegi]] eta [[Saizarbitoria]]rekin batera, euskal literaturaren berritzaile nagusienetarikoanagusietarikoa izan zen, bai formaren, bai edukien aldetik. 1960ko hamarkadan, garai harekin oso lotuta, [[poesia]] sozial eta [[kritiko]]a egin zuen, [[Euskal Herria]]ren egoera salatzeko.
 
== Bizitza ==
Gurasoak [[baserri]]tar jatorriko "euskaldun galduak" zituen eta 12 urterekin hasi zen euskalduntzen: “''Egondu nintzen ordu luzeak euskal liburuen ganean, izaera berbakintzea geureak estudietan''”. [[1954]]an, 21 urte zituela, argitaratu zituen bere lehen poemak eta 10hamar urte geroago, [[1964]]an bere lanik esanguratsuena eman zuen argitara, [[Zarautz|Zarauzko]] [[Itxaropena (argitaletxea)|Itxaropena Argitaletxea]]rekin: ''[[Harri eta Herri]]''. ''La Tertulia de la Concordia'' deituriko bilgunean [[Blas Otero|Blas de Otero]] eta [[Gabriel Celaya|Gabriel Zelaia]] poetak izan zituen solaskide eta bere poesiagintzan erreferentzia nagusi bihurtu ziren, Espainiako [[Antonio Machado]] bezalakoekin batera, eta eragin horiek poesia sozialaren bideak harrarazi zizkioten: Arestirentzat, literatura oro da soziala. Poesia herriaren kontzientzia pizteko arma baliagarria dela eta literatura gizartea aldatzeko gai dela uste osoa zuen: Esanen dute / hau /poesia / eztela,/ baina nik / esanen diet / poesia / mailu bat/ dela ("Poesia", 1963).
 
Literaturako genero guztiak idatzi zituen: poesia, narrazioa, antzerkia eta saiakera. [[Kriseilu]] antzerki taldearekin elkarlanean, euskal antzerki berriaren aitaponteko izan zen.
22. lerroa:
Bi aro bereiz daitezke haren lanean:
 
* [[Aro sinbolista]] ([[1954]]-[[1961|61]]). ''Maldan behera'' poema, argi-ilunez iritsi zaigun mintzoa da; argi antsiak ez dira ilunpe eta itzaletatik bereizten. [[Jon Kortazar]]rek “aro sinbolista” terminoaz izendatzen du, aro horretan argitaratutako lanek sinbolismoaren ikuspegitik ekoiztuak izan direlako. Sinbolismoa [[erromantizismo]]ak zeukan idealismoaren barnean kokatzen zen literatur mugimendua izan zen eta, kritikari batzuen ustez, modernitatearen bigarren iraultza poetikoa eragin zuen (erromantizismoak sorturikoaren ostean eta abangoardiak eragindakoaren aurretik). ). Literatur Terminoen Hiztegiaren arabera, sinbolismoak hiru ezaugarri nagusi ditu: lehenengo ezaugarria zeharkako adierazpidea da. Sinbolistek neoplatonismoaren bidea jarraituz, errealitatea bitan banatzen dela uste dute, ''ikusten den mundua'' eta ''irudien mundua'', hitz poetikoa bien artean eraikitzen dute, izan ere, ikusten den munduko terminoak erabiltzen dituzte irudien mundu ezkutu horretako gauzak adierazteko. Hori dela eta, estetika sinbolistan metaforek berebiziko garrantzia dute. Bigarrena heriotzarekiko kezka da, giro ilun, huts eta tristeak eratzearen eragile. Azken ezaugarria musikaltasuna da.: Sinbolistentzakosinbolisten iritziz, bertsoen alde musikala oso garrantzitsua da, hitzik erabili gabe, sentipenak sortzeko gai delako. Esandakoa kontuan hartuz, ez da harritzekoa aditu askok [[T. S. Eliot]] idazlea jotzea Arestiren garai honetakohartako inspirazio iturritzat. Lanei dagokienez, garai honetakoaberekoa dugu bereharen lehen lan garrantzitsua, ''Bizkaitarrak'' (1959) poema, baina hala ere, [[Jon Kortazar]]ren aburuz, aro honetakohartako gailurrean ''Maldan behera'' (1960) lana legokebide dago.
 
* [[Aro soziala]] ([[1964]]-[[1975|75]]). Ez dago ilunperik. ''Malda beherako'' laino eta itzalak argi bortitz eta kolore bakaneko mintzo bilakatzen dira. Giza arazoen isla eta injustizien salaketa minbera da aro honetako lanetan ageri dena. Garai horretan gizartearen balioak azkar ari ziren aldatzen; Arestiren irakurleek beste kezka batzuk zituzten eta, gainera, literatur lan zuzenago eta hurbilagoak nahi zituzten, euskara ulergarri eta malguagoan. Arestiren poesia aldatu egin zen eta ondo bildu zituen horiek guztiak. Poesia eta euskal poesia artikuluan aditzera eman zuenez, bere ustez olerkariak gauzen esentziaz galdetu behar du, bere kasuan, galderak ''zertarako senti'' eta ''zertarako pentsa'' izan ziren. Horretaz gain, Arestiren aburuz olerkariaren betebeharra egia aurkitzea da (egia enpirikoa eta ez metafisikoa) eta egia hori herriari azaltzea. Aro honetan Aresti olerkari-profeta gisa aritu zen, eta poesia mailua bezala erabiliz giza kontzientziak ernatu zituen. Hizkera elitistaren ordez hizkera herrikoia erabili zuen, mezu soziala hobeto helarazteko. ''Maldan behera'' lanean aurkitu dezakegu ''[[Harri eta herri]]'' lanaren oinarria, nahiz eta sinboloen bidezko hizkuntza landu batekin ematen den. Oinarri hauen artean, hizkuntzaren zuzentasuna, garbizalekerien baztertzea eta herri-hizkeraren aldeko konpromisoa aurkitu ditzakegu, ahozkoa, bertsolaritzan oinarritua, eta idatzia, [[Axular]]rek eraginda. Estilo aldaketak, eragin literario ezberdinak izatea eskatzen du. Aro sozialeko inspirazio iturriak [[Blas Otero|Blas de Otero]] eta [[Celso Emilio Ferreiro]] izan ziren, besteak beste. Garai honetakoakhartakoak dira, beraz, "[[Harri eta Herri]]" ([[1964]]), "Euskal Harria" ([[1967]]), "Harrizko Herri hau" ([[1970]]), "Azken Harria" ([[1976]]) (hil ondoren argitaratua). Izenburuetan ikus daitekeenez, harria da erabiltzen den''harri''aren irudia darabil, “harri” eta “herri” kontzeptuak elkartu nahian. Elkarketa horrek, [[Kortazar]]ren iritziz, poesia egiteko modu berria sortu zuela pentsatzera garamatza, izan ere, une horretara arte “herri” kontzeptua “zuhaitz” terminoarekin lotu ohi zen. Gainera, lotura horrek ''Harriaren Aroari'' egiten dio erreferentzia, Arestiren ikuspegiaren arabera, euskaldunen Urrezko Aroa izan zena eta euskal izaeraren jatorrizko esentzia eraiki zuena ([[Sabin Arana|Sabino Aranak]] [[Erdi Aroa]] jotzen zuen Urrezko Arotzat,; beraz, honetanhorretan ere berrikuntza ekarri zuen).
 
== Iritzi kritikoa ==
30. lerroa:
[[Bernardo Atxaga]]k adierazi zuenez, Arestiren funtsezko iturria Biblia da.<ref>Montse ARREGI: [http://www.kapsula.com/haria/99/TES1019T12.html «Bernardo Atxaga: "Gabriel Arestiren poesiaren iturri funtsezkoa Biblia da"»], ''Euskaldunon Egunkaria'', 1999-11-19.</ref>
 
Adituen iritzira, [[T. S. Eliot]] estatubatuar poetaren eragina nabaria da Arestiren lehen poeman. Gizaki modernoaren irudi triste eta zibilizazioaren deskalabruaren adierazpena litzatekebide da ''Maldan behera''., Gizakiakgizakiak zibilizazioaren aurrean egiten duen ibilbidearen kontaketa sinbolikoa da.
 
* Aro soziala deitzen deneko lanek gizarteko arazo gordinak adierazten dituzte. Kale gorriko arazo arruntak eta euskararen kezka bizia nabariak dira.