Hegazti: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia {{HezkuntzaPrograma}}
No edit summary
16. lerroa:
*[[Neornithes]]
}}
'''Hegaztiak''' (''Aves'') [[animalia]] [[hankabiko]], [[odol bero]]ko, [[ornodun]] eta [[errule|obiparoak]] dira. Batzuk migratzaileak dira. Batzuetan, taldeka ibiltzen dira, hegazti-saldoetan. Hegazti txikiei '''[[hegazti|txoriak]]''' deritze eta hegaztiak aztertzen dituen zientziari [[Ornitologia]] esaten zaio.
 
Ornodun homeotermoen (gorputzeko berotasuna aldatzen ez zaienen) klasea da hegaztiena, ornodun guztien artean —[[arrain]]ak alde batera utzita— mota gehien dituena. 28 [[ordena (biologia)|ordena]] eta 9.000 mota inguru ditu hegaztien [[klase (biologia)|klaseak]]. Gaurko hegazti mota guztietatik txoriek 5.000 hartzen dituzte (55 [[familia (biologia)|familia]]) eta elkarren artean duten ezaugarri bakarra txorien oin bereziak dira (lauak eta mintzik gabeak). Hegaztiek gorputza [[luma]]z estalia izatea dute ezaugarri nagusia. Erraz hegan egin ahal izateko [[hezurdura]] arina dute, hezur asko hutsak izaten dituzte, eta lepoan, bularraldean eta sabelean hutsuneak dituzte. Hutsune horiek [[birika|biriken]] luzapenak dira, haizez beteak daude, eta hegaldian arnasa hartzeko erabiltzen dituzte; bularraldean, gainera, [[gihar]] indartsuak dituzte [[Hego (anatomia)|hego]]ak mugiarazteko. Hegazti talde batzuek hegan egiteko ahalmena galdua dute, eta lasterkari bilakatu dira ([[ostruka]]k) eta beste batzuk igerilari ([[pinguino]]ak). Hegaztiek, [[ugaztun]]en antzera, odol beroa dute eta zirkulazio bikoitza. Oso ikusmen ona dute. Obiparoak dira, alegia, [[arrautza]]k erruten dituzte. Azpimarratzekoak dira hegaztien [[sexu dimorfismo]]a, txiten ardura eta migrazioak.