Sardako balea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
27. lerroa:
[[Fitxategi:La Baleine.jpg|thumb|[[Balea arrantza]], zurezko ontzi txikitan eta eskuzko [[arpoi]]ak erabiliz, jarduera arriskutsua zen, baita sardako balea harrapatzen zenean ere.]]
{{sakontzeko|Euskal Herriko baleazale}}
Sardako baleak [[ingeles]]ez ''right whales'' (hau da, balea egokiak) izendatzen dituzte, behinola balea arrantzaleek harrapatzeko egokienak hauek zirela uste zutelako. Izan ere, sardako balearen gorputzaren %40a dentsitate gutxiko [[gantz]]a da eta, beraz, beste mota askotako baleak ez bezala, hil eta gero ur gainean geratzen da. Horri sardako balea uretan astiro mugitzen dela gaineratuz, balea hauek harrapakin egokiak ziren zurezko ontzi txiki eta eskuzko arpoiekin bakarrik baliatzen ziren bale arrantzaleentzat.vdswefjlhgño8uljkhpiljhaslñJSAFÑ
 
[[Euskal Herriko baleazale]]ak lehenengoak izan ziren sardako balea harrapatzen salerosian aritzeko. [[XI. mendea]]n hasi ziren hori egiten [[Bizkaiko golkoa]]n. Baleak lehenengoz olioa lortzeko harrapatzen zituzten baina, okela kontserbatzeko teknologia hobetu zenean, elikagai legez ere erabili zituzten. Balea arrantzale euskaldunak [[1530]]erako heldu ziren [[Kanada]]ko sortaldera<ref name=EOMM/> eta [[1602]]rako [[Todos os Santos Badia]]ren itsasertzeraino ([[Bahia]], [[Brasil]]). [[Zazpi Urteko Gerra]] ([[1756]]-[[1763]]) hasi baino lehen egin zituzten [[euskaldun]]ek baleak harrapatzeko euren azken bidaiak. Jarduera berpizteko arrakastarik gabeko saiakera gutxi batzuk egin ziren, baina huts egin zuten denek. Euskaldunek jarraitu zuten noizbehinka balea batzuk harrapatzen euren itsasaldearen inguruan, [[XIX. mendea]]n ere.