«Pierre Choderlos de Laclos»: berrikuspenen arteko aldeak

Pierre Choderlos de Laclos [[1741]]eko urriaren 18an jaio zen [[Amiens]]en. Aita erregearen administrazioko idazkaria zuen. [[1759]]an militar ikasketak hasi zituen. [[1778]]an, Frantziak [[Atlantiko]]ko uharteak eta kostaldea gotortu behar izan zituen, ingelesen eraso arriskuari aurre egin ahal izateko; Laclos kapitaina deitu zuten [[1779]]an [[Île-d'Aix]]eko gotorlekuko buruzagia izan zedin. Baina itsasoan ingeles ontzirik ageri ez, Laclos gogotik aspertu bide zen eta idazten eman zituen hango ordu luzeak; han izan zuten beraz sorrera ''[[Harreman arriskutsuak]]'' (''Les liaisons dangereuses'') liburuko lehenengo gutunek.
 
[[1788]]an gudarostea aldi baterako utzi zuen eta politikari lotu zitzaion. Orleanseko dukearen zerbitzura hasi zen lanean idazkari gisa, eta haren gerizan parte hartu zuen [[Frantziako Iraultza]]n. [[1789]]an Londresen erbesteratu behar izan zuen Orleanseko dukearekin eta [[1790]]ean, [[Paris]]a itzulirik, [[jakobino]]en klubean sartu zen. [[1792]]an, gudarostean sartu zen berriz, Gerra Ministerioko komisario izendatu zuten eta Valmyko guduan borrokatu zen. 1792an Orleanseko dukea diputatu hautatu zuten baina, monarkia berriro aginpidean jarri eta bera errege izateko asmotan zebilela egotzirik, [[1793]]ko azaroan hil zuten. Laclos ere arriskuan egon zen, 1793an bi aldiz atxilotu zuten, Orleanseko dukearen alde azpijokoan ari izan zelakoan; heriotza zigorraren beldur izan zen hura ere, baina [[1794]]an askatu egin zuten.
 
Gudarostean berriz sartzea eskatu zuen, baina ukatu zioten. Hipoteken idazkari nagusi izendatu zuten eta lanpostu horretan jardun zuen gudarostean berriz onartu zuten arte. [[1800]]ean, [[Napoleon Bonaparte]]k artileriako jeneral izendatu zuen eta [[Rhin]]eko gudarostera bidali. Gero Italian borrokatu zen, eta [[1803]]ko irailaren 5ean hil zen [[Tarento (hiria)|Tarenton]], [[Napoli]] inguruan, [[disenteria]]k eta [[malaria]]k jota.
Anonymous user