Grekoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
tNo edit summary
16. lerroa:
Grekoaren lehen agindua Toledoko Santo Domingo komentuko elizako aldare nagusirako eta albo aldareetarako margolanak izan ziren ([[1577]]-[[1579]]). Berak egin zuen erretaulen ertzetzako arkitektura diseinua ere, [[Andrea Palladio|Palladio]] veneziarraren estiloan. Aldare nagusiko lana, ''Andre Mariaren Jasokundea'' (Art Institut, [[Chicago]]), estilo berri baten adierazgarri da: teknika, margo eta argi zurien erabilera libreari dagokionez, veneziarra da; baina koloreen indarra eta kontrasteen manipulazioa, disonantea ia, guztiz bereziak dira.
 
[[Fitxategi:El Greco - The Burial of the Count of Orgaz.JPG|thumb|left|280px|[[OrgazekoOrgazko kondearen ehorzketa|Orgazko kondearen ehorzketa]]'' ([[1586]]-[[1588|88]], olioa ohialean, 480×360 cm, Santo Tomé eliza, [[Toledo]]).]]
Aldi berean, orijinaltasun harrigarriko beste maisu lan bat sortu zuen, ''El expolio'' (''Kristo bere tunikaz erantzia'', [[1577]]-[[1579]], [[Toledoko Santa Maria Katedrala]]). Lehen planoan konposizioa bertikala eta trinkoa da, erakusteko [[Jesus Nazaretekoa|Jesukristoren]] sufrimendua bere torturatzaileen eskuetan. Espazioa tratatzeko modua manieristena da baina, jendetza adierazteko, buruak lerroka-lerroka elkarren gainean ipintzea, bizantziar teknika da. Bestalde, Grekoaren giza irudia luzatzeko joera nabarmenagoa da garai honetan, hala adibidez ''San Sebastianen martirioa'' lanean ([[Palentziako katedrala]]). Joera hori bera ageri da [[Michelangelo]]ren lanetan, [[Tintoretto]] eta [[Paolo Veronese|Veronese]] veneziarrengan eta margolari manierista nagusiengan.
 
Laburra izan zen, eta ez oso ona, Grekoaren harremana Filipe II.aren gortearekin. Erregeak ez zuen onetsi ''San Maurizioren martirioa'' ([[1580]]-[[1582]], [[El Escorial]]) eta Grekoarenaren ordez beste margolan bat eskatu zuen. Segur aski, ez zen erregearen gustukoa gertatu koloreen erabilera bitxia (hori distiratsuak arropen urdin ilunarekin kontrastean), nahiz eta ikusle modernoarentzat bereziki deigarria den koloreen trataera ausart hori.
 
Ondorengo lan bat da, ''[[OrgazekoOrgazko kondearen ehorzketa]]'' ([[1586]], Santo Tomé eliza, [[Toledo]]), aditu guztien arabera, Grekoaren maisu lana. Lan honetan, jeinu honen arte harrigarriaren adierazgarri bikainak dira zeruaren ikuskizun naturaz gaindikoa eta erretratuen erakustaldi harrigarria. Izan ere, erabat bereizi zituen Grekoak hor -bai eta beste lanetan ere- zerua eta lurra. Goian, hodei forma erdi abstraktu eta birakarietan ageri da zerua, eta santuak luzeak eta izpiritu modukoak dira. Behean, normala da dena, irudien eskala eta proportzioetan. Ezkerraldean ikusten den mutila Grekoaren semea da eta bere sakeleko musuzapian artistaren sinadura eta 1578 data ageri dira, mutilaren jaiotza urtea hain zuzen. Gizonak, [[XVI. mendea|XVI. mendeko]] arropez jantziak, Toledoko gizarteko kide nagusiak dira dudarik gabe. Inoiz baino argiago ageri da hemen Grekoaren konposizioen metodo manierista, ekintza guztiak lehen planoan gertatzen baitira.
 
Bestalde, eta erretratu gutxi egin bazuen ere, beste espainiar artistek baino hobeto adierazi zuen Grekoak gaztelar nobleen seriotasun eta dotoretasuna. Ikusgarriak dira ''Eskua bular gainean ageri den zalduna'' ([[Pradoko Museoa|Pradoko museoa]], [[Madril]]), ''Antonio de Covarrubias'' ([[Louvre museoa|Louvre]], [[Paris]]) eta ''Julián Romero y su santo patrono'' ([[Pradoko Museoa|Pradoko museoa]], [[Madril]]), zuri-beltzez eginak, zorrotzak eta zehatzak.