Heraklea Minoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
47. lerroa:
| oharra =
}}
'''Heraklea Minoa''' ({{lang-grc|Ἡράκλεια Μινῴα}}; {{lang-it|Eraclea Minoa}}; Hêrakleia Minôia: Eth. Rhachlôtês, Heracliensis) antzinako greziar hiri bat zen [[Sizilia|Siziliako]] hegoaldeko kostan kokatuta zegoena, Haliko (gaurko Platani) ibaiaren bokalean, [[Agrigento|Agrigentoko]] mendebaldetik 25 km.ra. Hiri honen hondarrak gaurko izen bereko hiriaren ondoan daude, Italiako ''Comune Cattolica Eraclean''. Indusketen arabera, hiria K.a. VI. mendearen erdian fundatu zen eta K. o. I. mendearen hasieran abandonatu.
 
[[Selinonte|Selinus]] (gaurko Selinonte) greziar koloniaren postu bat zen, beranduago [[Kartago|Kartagok]] kontrolatu zuen eta azkenean, Agrigentorekin mugak zituen hiria, K.a. 405eko itunaren ondoren, kartagotar eskuetara pasatu zen. Hala ere, K.a. 397an Dionisiok berreskuratu zuen I. Gerra Punikoan<ref>(PERRY: ''Sicily in Fable, History, Art, and Song'' (Classic Reprint), Walter Copland Perry, Fb &C Limited, 15 sept. 2016, 191-192 orriak)</ref>. Hala ere, hiriaz Kartago berriro nagusitu zen K.a. 383an. Hiri honetan lehorreratu zen [[Dion Sirakusakoa|Dion]] K.a. 357an Sirakusa eraso zuenean. Agrigentok hiria kontrolatu zuen K.a. 309an, nahiz eta laster [[Agatokles Sirakusakoa|Agatoklesek]] mendean hartu. Aldi batez, [[Pirro|Pirrok]] berreskuratu zuen greziarrentzat K.a. 277an.
64. lerroa:
==K.a. III. mendea==
Garai honetan, Heraklea historian berragertzen da hiri garrantzitsu bat bezala, nahiz eta oso zaila izan aldaketa horren arrazoiak jakitea. Berriro aipatzen da K.a. 309an [[Jenodiko Agrigentokoa]]ren mugimenduarekin bat egin zuenean eta bere burua aske kartagotarrengadik eta Agatoklesengandik deklaratu zuenean. Edozein modutan, Agatoklesek berreskuratu zuen K.a. 305ean Afrikatik etorri zenean<ref>Diodoro Sikulo:, 20.56; BOOTH: 457 orria; PERRY: 317–319 orriak, 330 orria.</ref>.
K. a. 278an Pirroren espedizioan, berriro Kartagoren eskuetan zegoen, eta hauexe izan zen erregeak hartu zuen lehen hiria Agrigentorantz abiatu zenean <ref>Diodoro: 22.10, BOOTH, 516 orria; PERRY: 341 orria.</ref>. [[Lehen Gerra Punikoa|Lehen Gerra Punikoan]], (K.a. 260) Hannon kartagotarrak menperatu zuen Agrigento laguntzera joan zenean, garai hartan erromatarrek setiaturik zutelako<ref> Diodoro Sikulo: 23.8, Booth, 520, 521 orriak</ref>.
K.a. 256an, kartagotarrek Heraklean porturatuta zituzten 350 itsasontzi, [[Erromatar Errepublika|Erromako]] ontziteriaren Afrikako igarobidea eragozteko, baina han erromatar kontsulek [[Marko Atilio Regulo|Regulok]] eta [[Luzio Manlio Vulso Longo|Manliok]] kartagotarrak gainditu zituzten<ref>Polibio: 1.25–28, 30; Zonaras, 8.12.</ref>. Dirudienez, garai hartako kartagotarren Siziliako itsasontzi-base garrantzitsuren bat Heraklean zegoen eta horregatik K.a. 249an, aipatzen da [[Kartalon]] almirantea postuaren ardura hartu zuela, ikusteko erromatar flota hurbiltzen zen [[Marsala|Lilibea]] askatzera<ref>Polibio: 1. 53.</ref>. Gerra amaitzean, Heraklea eta gainontzeko Sizilia erromatarren kontrolpean egon zen, baina [[Gerra Punikoak|II. Gerra Punikoan]], berriko kartagotarren eskuetara pasatu zen, eta hau izan zen [[Marko Klaudio Martzelo|Martzelok]] Siziliako azkenetariko hiri bat konkistatzean, baita [[Sirakusa|Sirakusaren]] ostean ere<ref>Livio: 24.35, 25.27, 40, 41.</ref>.
 
==Erromatar garaia==
Erromatar garaian ezer gutxi aipatzen da Heraklea, dirudienez, oso kaltetuta suertatu zelako [[Lehen Gerra Serbila|I. Gerra Serbilean]] (K.a. 134-132). Horren ondoren, [[Publio Rupilio]] pretoreak kolono berriak ezarri zituen eta, elkarbizitza errazteko, hiritar zaharren eta berrien arteko harremanak udal-lege batez bideratu zuen. Lege hori [[Zizeron|Zizeronen]] garaian oraindik indarrean zegoen<ref>Zizeron: ''In Verrem'', 2.50 (123–125)</ref>. Hizlari handi honen garaian, ematen zuen Heraklea artean aberatsa zela<ref>Zizeron: ''In Verrem'', 5.33 (86), 5.49 (129)</ref>, baina laster gainbehera joan zen Siziliar hegoaldeko kostaren beste hiri batzuk bezala<ref>Estrabon: 6.2.</ref>. Nahiz eta [[Plinio Zaharra|Pliniok]] aipu ez egin<ref>Plinio: 3.14 </ref>, K. o. I. mendeko [[Ponponio Mela|Mela]] geografoak Heraklea aipatzen du<ref>Hegoaldeko kosta azalduz, Melak idatzi zuen: ''Inter Pachynum et Lilybaeum, Acragas est, et Heraclea, et Thermae'', 2.7.16.</ref> Siziliako kostaldeko beste bi hirirekin. Honetaz gain, II. mendean [[Ptolomeo (argipena)|Ptolomeo]] geografoak Heraklea izendatu zuen<ref>Ptolomeo: 3.4.6.</ref>. Egile hau da azkenengoz Heraklea aipatzen duena. Antza denez, desagertuta zegoen [[Ibilbideak|erromatar ibilbideen]] garaia baino lehen.
 
==Arkeologia==
[[Tommaso Fazello]] historialaria (XVI. mendea) izan zen lehena Heraklea Minoa identifikatzean. Platini (antzinako Haliko) ibaiaren bokaleko ehunka metrora kokatuta zegoen, gaur [[Capo Bianco]] izeneko muinoaren gainean. Aztarnategiak iparraldean malda leunak ditu Platini haranarantz, eta amildegi malkartsu zuriak itsasoari begira hegoko kostan. Hau, dudarik gabe, da Estrabonek aipatutakoa, Heraklea muinoa<ref>Estrabon: 6.2.</ref>, Siziliako kostak azaldu zituenean, Agrigentoko portutik 32 kilometrora zegoena.
Fazelloren garaian, posible zen harresien oinarriak ohartzea, hondakinik zutik ez bazirauten ere. Tokian eltzegintzazko eta adreiluzko aztarnak agertu ziren. Akuedukto bat nabar zitekeen hiria eta ibaiaren bokalaren artean, baina orain desagertu da<ref>FAZELLO: 6.2; WILLIAM, Henry Smyth: ''Sicily'', 216 orria; BISCARI: ''Viaggio in Sicilia'', 188 orria.</ref>.
XX. mendearen hasieran, K.a. VI.-V. mendeetako nekropoli bat agertu zen. Indusketak 1950ean hasi ziren, Ernesto de Miro irakasleak zuzenduta. Haietan, IV-I. mendeen arteko etxebizitzak agerian utzi ziren baita K. a. IV. mendeko antzoki bat ere<ref>WILSON: 219 orria.</ref>. [[Arezzo]] estiloko eltzegintza ez da tokian aurkitu. Horrek adierazten du hiria K. o. I. mendearen hasieran utzi zela<ref>WILSON: 220 orria.</ref>.
[[File:Eraclea-minoa-scavi.JPG|thumb|<small><center>Ikuspegia Herakleatik</small>]]