Banukasitarrak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Amanu (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Amanu (eztabaida | ekarpenak)
25. lerroa:
Ibn Haznen arabera, [[Arabiar mundua|arabiarrek]] [[iberiar penintsula]]ren konkistaren urteetan [[Frankoen Goiko Marka]] deritzoten [[eskualde]]ko konde batek, ''Qasi'' izenekoak, Musa eta Tariq [[emir]]ren tropa musulmanak lagundu zituen, [[713]]. eta 714. urteen artean. [[Siria]]ra joan omen zen. Bidaia haren helburua kondea [[Damasko]]ko [[kalifa]] zen [[al-Walid]]-i bere menpekotasuna aurrez aurre aldarrikatzea eta zin egitea izan zen. Datu interesgarri hau Ibn al-Quiiya-k berrezten du, esaten duenean [[Musa ibn Musa|Musa Ibn Musaren]] arbaso batek al-Walid kalifarekin [[basailutza]] loturak egin zituela Islama bere babespean onartu zuelako.<ref>Tarifi iftitah al-Andalus, Historia de la reconquista de España por Abenalcotía el Cordobés, Madrid 1926, 50. orrialdea</ref>
 
[[Cassius kondea]] [[Islam]]era [[714]]an bihurtu zen, era horretan [[omeiatar Kaliferria|omeiarren]] ''[[mawali]]'' (bezerobasailu) bihurtua. Hau dela eta, [[omeiatar Kaliferria|omeiarrek]] [[Hispania]] konkistatu zutenean, bere lurrak eta botere politikoa mantendu zuen, ''Banū Qāsī'' [[arabiera]]zko abizena hartuz. Ibn Hazm-ek bidaibidaia honi garrantzi handia ematen dio, zeren eta horrela bai Qasik, bai haren lehendabiziko ondorengoek, omeiarren [[mawali]] edo "bezeroenbasailuen" tituloatitulua izan zuten, eta horregatik geroztik al-Andalusen musulmanen artean piztu ziren gatzaketangatazketan, beraiekeurek beti [[mudari]]en aldeko hautua egin zuten bandoalderdi [[Yemen]]darraren aurka.
Hori zela eta, Cassius kondeak [[Asturiasko Printzerria|Asturiasekin]] muga gordetzea lortu zuen eta [[Al Andalus|Al-Andalus]] [[musulman]]a finkatu eta erakundetu zenean, printzerri autonomoa sortu zuten, Banu Qasi leinuaren menpe, [[Ebro]] garaiko eskualdean: egungo [[Errioxako Autonomia Erkidegoa|Errioxako]] ekialdean eta [[Nafarroa Garaia|Nafarroa Garaiko]] hegoaldean.
 
Cassius kondearen bilakaerak bere oinordekoak, Banu Qasi leinua, [[Muladi|muwalludun]] bihurtu zuen, [[Ebro]]ko [[musulman]] gehienak bezala. Nahiz eta bere jatorria, [[Ibn al-Qutiyya]]k azaldu zuen bezala, genealogia zintzo batetik hartua baino [[omeiatar Kaliferria|omeiar]] garaiko irabazi faltzuzkoakfaltsuzkoak izan, nahikoa zen konkista garaietan.
 
Banu Qasitarrak, [[islam]]era bihurtutako eliteko beste familiak bezala, arabiar-[[islam]]iarislamiar tribu edo klan gisa antolatu ziren. Banu Qasitarrek, kanpokoen menpe geratu beharrean, bertako erregimen [[musulman]] bat sortu zuten, eta iparralderagoko [[euskaldun]] erdi paganoekin harreman oro har adiskidetsuak izan zituzten bi [[mende]]zmendez.
 
Geroztik, [[788]]. urte arte, ezer gutxi azaltzen da Banu Qasitarrei buruz idatzi zaharretan, dena den [[Ibn Hazm]] arabiar historialariak esaten zuen Cassius kondearen semeak Fortun, Abu Tahir, Abu Salama, Yunus eta Yahya izan zirela. Banu Qasi leinua zuzenean Fortunengandik —Cassius kondearen seme nagusiarengandik— zetorren. Agerian geratzen da Cassius kondearen seme nagusia izen kristau eta piriniarra izatea, Fortun. Honek agerian uzten du klanaren harreman estua mundu euskaldun piriniarrarekin.