Antzinako Grezia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
94. lerroa:
 
==== Mazedoniaren nagusitasuna ====
 
[[Filipo II.a Mazedoniakoa]]k, bere erresuma batu eta Greziako hirien arteko borrokaz baliatuz, laster bereganatu zuen Greziako penintsulako iparralde guztia. Pangeoko urre meategiak hartu zituen eta handik atera zuen behar adinako aberastasuna lurraldeak konkistatzen jarraitzeko. Borrokarako falangeen antolaketa eraberritu zuen eta bi eskuez erabili behar ziren bost metroko lantza luzeak ''(sarissa)'' eman zizkien bere soldaduei. Filipo erregeak atenastarrak eta tebastarrak garaitu zituen [[Keroneako gudua]]n (338), eta handik gutxira Eubeako eta Peloponesoko lurraldeak eskuratu zituen. [[Korintoko Liga]] sortu zuen orduan, heleniar herri guztiak bere inguruan bildu eta Persiar inperioa menderatu asmoz. Baina hil egin zuten (336); Filiporen ordez [[Alexandro Handia|Alexandro]] haren semea egin zen errege. Traziarrak eta iliriarrak haren kontra matxinatu baitziren, kanpaina bati ekin zion haiek zapaltzeko. [[Tebas (argipena)|Tebastarrak]] une hartaz baliatu ziren mazedonia hiriari erasotzeko, baina Alexandrok berehala zapaldu zuen Tebasko hiria, eta biztanle guztiak esklabo gisa saldu zituen. Grezia barruko gatazka guztiak bukatu ondoren, Persiako inperioa menderatu zuen Alexandrok. Era hartan bi kulturak elkartu ziren, Greziakoa eta Ekialdekoa, eta hura izan zen zibilizazio helenikoaren hasiera. Alexandro 323. urtean hil zenean, hark bildutako inperioa banatzeko gerrak hasi ziren. Azkenean, diadokoen (Alexandroren jeneralen) esku geratu ziren erreinuak: antigonidak Mazedonian, seleukotarrak sortaldean eta lagidak Egipton. Greziako hiriek borrokan jarraitu zuten burujabetasunaren alde, harik eta Erromak menderatu zituen arte (K.a. 146). Handik aurrera greziar kulturak eta, orobat, helenikoak Erromako mundua sakonetik eraberritu zuen.
 
== Hiri-estatuak: polisak ==
[[Fitxategi:Kameiros_-_ruins_of_ancient_greek_city_-_Rhodes%2C_Greece_-_03.JPG|thumb|350px|Kamiroko antzinako polisa, Kamiro irlan.]]
Antzinako Greziako erakunde politiko, sozial eta ekonomikoak ziren, hau da, askatasun eta autonomia politikoa zuten hiriak ziren. Nahiz eta hizkuntza, erlijio, kultura eta arraza bera eduki, ezin izan zuten estatu bateratu bat osatu, horregatik, lehiakortasun handia zegoen polisen artean.
 
Oro har, hiri batek eta elikadura ziurtatzen zuen inguruko lurraldeak osaturiko estatu burujabea zen polisa. Hiri antolaketa honen eredua eta garapena Antzinako Grezian hasi zen, baina ondoren [[Mesopotamia|Mesopotamiako]], [[Ekialde Hurbil|Ekialde Hurbile]]<nowiki/>ko eta [[Mediterraneo]] aldeko ([[Sumer]], [[Fenizia]], [[Siria]], [[Zipre]], [[Kreta]]) lurraldeetara ere zabaldu zen. Grezian ehunka polis sortu ziren, eta halako estatu txikien ugalketaren arrazoia izadia, mendiek eta itsasoak mugaturiko lurraldeak, eta tribu zein erlijio zatiketak dira.
 
Hiri horietako gehienen historia eta konstituzioa zatika besterik ez da ezagutzen; hala, askotan, greziarren historiak [[Atenas]], [[Esparta]] eta beste polis gutxi batzuei buruzko datuak biltzen ditu. Greziako polisak [[K. a. VIII. mende|K. a. VIII. mendean]] agertu ziren. Hiriak punturik garaienean eraikitako gotorlekuak (ἀκρόπολις, [[Akropoli|''akropoli'']]), merkatu plazak (ἀγορά, [[Agora|''agora'']]) eta bizitegiek (ἄστυ, ''asty'') osaturik zeuden. Hiriaren inguruan nekazal lursailen eraztun bat egoten zen eta bertan polis bakoitzak behar zuena landatzen zen. Klasiko deituriko garaian –monarkia eta [[tirania]] gobernu moten ondoren– polisen helduaroa iritsi zen eta demokrazia garatu zen (Atenasen bereziki). Polis guztiek beren konstituzioa (''politeia'') eta legeak (''nomoi'') zituzten. Hiritarrak politikaz ez arduratzea gaitzetsia zen, eta Atenasen batzarrean (''ekklesia''), kontseiluan (''boule'') eta epaitegietan (''heliaia'') esku hartzen zuten.
 
== Gizartea eta politika ==
126 ⟶ 119 lerroa:
Pixkanaka, Atenasko politikan aldaketak gertatu ziren. Herria aberastu egin zen, merkataritza hobetu eta gerrarako bitarteko gehiago zituzten. Ez zuten jasan nahi oligarka haien menpe egotea eta haien kontrako altxaketak hasi ziren, baita idatzizko legeak eskatzen hasi ere. '''K.a. 621.''' urtean Dracon legegileak lege zorrotz batzuk sortu zituen, eta [[Tirano|'''tiranoen''']] (''tyrannos''= Jauna) bidez indarrez eta bortxaz inposatu ziren. Garai haietan mahastiak eta olibondoak ugaritu ziren, baita lan publiko handiak ere, langabezia murrizteko. Itsas merkataritzaren bilakaerari esker,  aberatsen eta pobreen arteko desberdintasuna txikituz joan zen.
 
'''K.a 594.''' urtean [[Solon]], merkatari aberats eta Atenasko estatu-gizona, erreforma politiko garrantzitsuak egiten hasi zen: bule (''Boule)''  izeneko hiritarren batzarra sortu zuten, hiriko gaiak jorratzeko arduradun ziren hiritarrentzako bakarrik zena. Bertako partaideak zozketaz aukeratzen zirenez, ez zen berdintasunean oinarritutako egitura, baina demokraziaranzko lehen pausoak izan ziren. Herri-epaimahai bat ere sortu zuen, ''Heliee'', eta, horhistoria, antzin aroa, grezia, Atenas, demokraziaren bidez, herriak bere eskubideak errespetatuak izatea lortu zuen. Solonek, era berean, partaidetza politikoaren lehen arauak ezarri zituen. Horien ondorioz, magistratu izatea ez zen jaiotzaz gertatzen,  aberastasunaren arabera baizik.
 
'''K.a 508.''' urtean, [[Kalistenes|Klistenes]] aristokrata eta ideia berriko gizon politikoak Atenasko egitura politikoan aldaketak egitea erabaki zuen. Solonen erreformatan oinarrituta, Klistenesek erabaki zuen hiritar gehiagok parte hartzea bizitza politikoan eta baita Atenasko zuzendaritzari buruzko erabakietan ere. Lehen aberatsenak bakarrik parte hartzen zuten eta orain hiritar guztiek zuten horretarako eskubidea; hau da, gizonezko libre guztiak hasi ziren hiriaren agintean parte hartzen. Lege-gaitasunaren bidez, hiritarrek herriaren batzarrean edo ekklesian (''ecclesia)'',  parte hartzen zuten eta aurkezten ziren legeen alde edo aurka botoa ematen. Hiritar guztiek parte har zezaketen erakunde politikoetan; hala nola, bulean, edo ekklesian. '''Demokraziaren''' hastapenak ziren.
134 ⟶ 127 lerroa:
Atenasko esperientzia demokratikoak, mende bakarra iraun zuen. [[Esparta|Espartarekin]] izandako gerrak eta gaixotasunak Atenasen ahuldadearen hasiera izan ziren, eta '''K.a. 411.''' urtean Atenasek egitura oligarkikoa berrartu zuen.
 
Pixkanaka, [[Filipo II.a Mazedoniakoa|Mazedoniako errege Filipo II.]]<nowiki/>ak  Greziako lurralde guztiak  eskuratu zituen '''K.a.. 346.''' urtean.  '''K.a. 336.''' urtean [[Alexandro Handia]] haren semeak,  inperio handi bat sortu zuen, baina,  33 urterekin hiltzean, Greziako lurraldeak, erresuma helenistiko txikietan zatitu zirenzi[[Alexandro Handia|n.]]<nowiki/>re
 
=== Hiri-estatuak: polisak ===
[[Fitxategi:Kameiros_-_ruins_of_ancient_greek_city_-_Rhodes%2C_Greece_-_03.JPG|thumb|350px|Kamiroko antzinako polisa, Kamiro irlan.]]Antzinako Greziako erakunde politiko, sozial eta ekonomikoak ziren, hau da, askatasun eta autonomia politikoa zuten hiriak ziren. Nahiz eta hizkuntza, erlijio, kultura eta arraza bera eduki, ezin izan zuten estatu bateratu bat osatu, horregatik, lehiakortasun handia zegoen polisen artean.
 
== Kultura ==