Antzinako Grezia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
105. lerroa:
 
== Gizartea eta politika ==
 
=== Egitura soziala ===
Greziako gizartean biztanleek maila eta eginkizun desberdinak zituzten legearen aurrean. Orokorrean pertsonak esklabo edo askeak izan zitezkeen, eta aldi berean pertsona askeen artean hiritarrak eta atzerritarrak bereizten ziren.
 
116 ⟶ 118 lerroa:
 
Emakumeei dagokienez, hiritartasuna aitortzen bazitzaien ere, '''emakumeak''' ez ziren inola ere benetako hiritar bezala hartzen. Greziako zenbait etxetan ginezeoa zeukaten, emakumezkoentzat bereizten zen gela edo gelamultzoa. Horren ondorioz, bizitza publikotik aparte mantentzen ziren emakumeak, nahiz eta bazegoen salbuespenik.
 
=== Egitura politikoa ===
Atenasen egitura politiko berri bat ezarri zen: [[Demokrazia|'''demokrazia''']]. Demokrazia (''demos''+''krator''= herriaren agintea grezieraz)  aginte-modu bat da, non estatuaren zuzendaritza hiritarren eskuetan dagoen.
 
Hasiera batean, [[Atenas|Atenasko]] hiri-estatua [[Monarkia|'''monarkia''']]  bat zen, (''mono'' + ''krator''= bakarraren agintea grezieraz) errege batek agintzen zuen, baina '''K.a. 753.''' urtean lur-jabe handiek boterea kendu zioten erregeari eta egitura oligarkikoa ezarri zuten. [[Oligarkia|'''Oligarkiarekin''']]  (''oligos'' + ''arkia'' = gutxi batzuen agintea), boterea esku gutxi batzuetan zegoen, pertsona edo familia zehatzetan. Lurraldeko pertsona eraginkorrenak ziren eta euren artean antolatzen zuten agintea. Horrela, oligarkia indarrean egon zen garai hartan, Atenasko aristokratak politika, armada eta justizia osoa kontrolatzera iritsi ziren.
 
Pixkanaka, Atenasko politikan aldaketak gertatu ziren. Herria aberastu egin zen, merkataritza hobetu eta gerrarako bitarteko gehiago zituzten. Ez zuten jasan nahi oligarka haien menpe egotea eta haien kontrako altxaketak hasi ziren, baita idatzizko legeak eskatzen hasi ere. '''K.a. 621.''' urtean Dracon legegileak lege zorrotz batzuk sortu zituen, eta [[Tirano|'''tiranoen''']] (''tyrannos''= Jauna) bidez indarrez eta bortxaz inposatu ziren. Garai haietan mahastiak eta olibondoak ugaritu ziren, baita lan publiko handiak ere, langabezia murrizteko. Itsas merkataritzaren bilakaerari esker,  aberatsen eta pobreen arteko desberdintasuna txikituz joan zen.
 
'''K.a 594.''' urtean [[Solon]], merkatari aberats eta Atenasko estatu-gizona, erreforma politiko garrantzitsuak egiten hasi zen: bule (''Boule)''  izeneko hiritarren batzarra sortu zuten, hiriko gaiak jorratzeko arduradun ziren hiritarrentzako bakarrik zena. Bertako partaideak zozketaz aukeratzen zirenez, ez zen berdintasunean oinarritutako egitura, baina demokraziaranzko lehen pausoak izan ziren. Herri-epaimahai bat ere sortu zuen, ''Heliee'', eta, horhistoria, antzin aroa, grezia, Atenas, demokraziaren bidez, herriak bere eskubideak errespetatuak izatea lortu zuen. Solonek, era berean, partaidetza politikoaren lehen arauak ezarri zituen. Horien ondorioz, magistratu izatea ez zen jaiotzaz gertatzen,  aberastasunaren arabera baizik.
 
'''K.a 508.''' urtean, [[Kalistenes|Klistenes]] aristokrata eta ideia berriko gizon politikoak Atenasko egitura politikoan aldaketak egitea erabaki zuen. Solonen erreformatan oinarrituta, Klistenesek erabaki zuen hiritar gehiagok parte hartzea bizitza politikoan eta baita Atenasko zuzendaritzari buruzko erabakietan ere. Lehen aberatsenak bakarrik parte hartzen zuten eta orain hiritar guztiek zuten horretarako eskubidea; hau da, gizonezko libre guztiak hasi ziren hiriaren agintean parte hartzen. Lege-gaitasunaren bidez, hiritarrek herriaren batzarrean edo ekklesian (''ecclesia)'',  parte hartzen zuten eta aurkezten ziren legeen alde edo aurka botoa ematen. Hiritar guztiek parte har zezaketen erakunde politikoetan; hala nola, bulean, edo ekklesian. '''Demokraziaren''' hastapenak ziren.
 
'''K.a. 451.''' urtean , [[Perikles]], Atenasko estatu-gizonak, ''stratega'' (armadako komandantea) kargu garrantzitsua lortu zuen. Hamabost aldiz jarraian hautatua izan ondoren, bere buruzagitza militarra inposatu zen Atenasko bizitza politikoan. Herri-batzarrean, ekklesian, zuen botere handia baliatuta, Atenasko esperientzia demokratikoak gorena jo zuen. Aristokratei boterea murriztu zien eta egitura oligarkikoaren arrastoei amaiera eman. Gainera, erakunde politikoetan parte hartzen zutenei ordainsari bat ezartzea erabaki zuen, aberastasun gutxiago zuten hiritarrek ere hiriaren administrazioan esku hartzeko aukera izan zezaten. Aginte-postuak hiritar guztiek betetzen zituzten txandaka eta herri-batzarraren boterea erabatekoa izatera iritsi zen.
 
Atenasko esperientzia demokratikoak, mende bakarra iraun zuen. [[Esparta|Espartarekin]] izandako gerrak eta gaixotasunak Atenasen ahuldadearen hasiera izan ziren, eta '''K.a. 411.''' urtean Atenasek egitura oligarkikoa berrartu zuen.
 
Pixkanaka, [[Filipo II.a Mazedoniakoa|Mazedoniako errege Filipo II.]]<nowiki/>ak  Greziako lurralde guztiak  eskuratu zituen '''K.a.. 346.''' urtean.  '''K.a. 336.''' urtean [[Alexandro Handia]] haren semeak,  inperio handi bat sortu zuen, baina,  33 urterekin hiltzean, Greziako lurraldeak, erresuma helenistiko txikietan zatitu ziren.
 
== Kultura ==